(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eguesibarko Udal Plan Orokorraren idazketaren % 80 diruz lagunduko du ostirala, 2018.eko otsailak 9


Udalaren iraunkortasun-politika markatuko duen Tokiko Agenda 21aren ezarpen-prozesuarekin koordinatuta egin beharko da


Ezkerretik eskuinera: Eizalde kontseilaria, Etxeberria eta Eva García. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, laguntza teknikoa eskainiko du Eguesibarko Udal Plan Orokorra (UPO) lantzeko. Horretarako, Udalak, planeamendua egiteko lanen guztizko aurrekontuaren % 80ko balioa duen dirulaguntza jasoko du foru Exekutiboaren eskutik, 350.000 euro inguru, BEZ barne. Hala zehaztu da gaur goizean Isabel Elizalde kontseilariak eta Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberriak ibarreko udaletxean sinatu duten lankidetza-hitzarmenean.

UPO honek Tokiko Agenda 21aren printzipioak eta ekintzak txertatuko ditu. Xede honi begira, gaur ere, horren berrikuspena ahalbidetuko duen lankidetza-protokoloa sinatu da, hau da, Udalak bere gain hartu ditu lurraldea garapen iraunkorraren mesedetan eta herritarren parte-hartzetik abiatuta garatzeko konpromisoak. Protokoloa hau Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíak eta alkateak sinatu dute.

Elizalde kontseilariak sinaketaren ondoren nabarmendu duenez, “Nafarroako Gobernuak eta Eguesibarko Udalak helburutzat zehaztu dugu, eta halaxe jasota dago hitzarmenean, UPOak garapen iraunkorra sustatuko duela, hots, hazkunde konpaktua, energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak, mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna eta paisaiaren zainketa. Planak garapen iraunkor horren bermea izan behar du”.

Bestalde, Etxeberria alkateak azpimarratu duenez, “dokumentu honek Eguesibarren datozen hamarkadetako hiri-garapenari eutsiko dioten filosofia eta zuzentarauak zehaztu ditu”. Horrekin batera, “foru Exekutiboarekiko hitzarmen honek etorkizuneko UPOan sartu dituen hirigintza iraunkorraren eta gizarte-berrikuntzaren aldeko planteamendu berritzaileak” nabarmendu ditu. “Aukera handi baten aurrean gaude –ziurtatu du– gure udalerriko politikak hirigintzan sumatzen ari garen aldaketa-haizeekin eta hiri-garapena era konpaktuagoan, sozialki kohesionatuagoan eta iraunkorragoan ulertzeko beste modu batekin lerrokatu ahal izateko”. 

Foru intereseko helburuak

Hitzarmenean adierazi denez, planaren idazketa, ibarreko biztanleek garapen-ereduari buruz dituzten kezkak biltzeko parte-hartze prozesu batetik abiatuta egingo da. Foru intereseko helburuen artean, berariaz nabarmendu behar da UPOak hazkunde konpaktua, energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak, mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna eta paisaiaren zainketa bultzatuko dituela.

Bizitoki-erabilerako eta jarduera ekonomikoko eremuen planteamendu globala egingo da, oraingo hiri-bilbea mantendu eta hobetuko dela eta hedapen berriekin nahiz hauei dagozkien azpiegiturekin txertatuko direla segurtatzeko.

Erdialdeko Eremuetako Lurraldearen Antolamendurako Planarekin (LAP 3) bat etorriz, UPOak egiturako eta lurralde-antolamendurako elementutzat sartu beharko ditu, lurralde mailako konektibitatearen mesedetan, udalerriaren iparraldean kokatuta dauden mendiak (Altzuza, Zabaldikaldea, Irozaldi, Egibati, Oihanburu), la Aranguren Mendilerroa (Malkaitz mendigunea), Monte Grande eta Monte Chiquito, eta Ezkorizko urmaelaren iparreko ingurunea. Hauexek dira paisaia-balioa duten leku nagusiak: Altzutzate, Olazko ibar-basoa eta Elizamendi, Kanpamentua eta Irigarai.

Korridore-sistemari dagokionez, Arga eta Urbi ibaietako ibai-korridoreak eta erriberako parkeak ere sartu dira. Intereseko ibilbideen artean, Iruñerriko ibai-parkea eta Iratiko trenbide zaharraren ibilbidea nabarmen daitezke, baita abelbideak eta gainerako ibilbideak, bidezidorrak eta oinezko nahiz txirrindulariendako bideak ere, hirugune eta ingurune naturalaren arteko nahiz inguruko udalerriekiko lotura errazteko motorizatu gabeko irisgarritasun-sare bat osa dezaketenak.

Bestalde, lurzoru ez-urbanizagarriaren azterketa eta antolamendua egingo da, horien paisaia-balioak, natura-balioak, ingurumen-balioak edo nekazaritza-balioak kontuan harturik, baita balio historikoak, zientifikoak eta kulturalak ere, lurzoru ez-urbanizagarri guztiak dagokion sailkapena eta erabilera-araubide izan dezan, babes eta kontserbazioko helburuekin eta balioekin bateragarria.

Halaber, arriskuetatik babestu beharreko lurzoru ez-urbanizagarria identifikatu eta definituko da, Arga eta Urbi ibaien eta gainerako ubideen uholde-arriskuari eta uholde-lautadei dagokienez.

Udal intereseko helburuak

Plan berriak arreta berezia egin beharko dio hiria zaharberritu eta berroneratzeari, justifikaziorik gabeko hazkunde espantsiboak baztertuz. Garapen berriak proposatutako garapen-ereduan, aurreikus daitekeen eskarian eta hiri-bilbeak osatzeko moldagarritasunean oinarrituta justifikatu beharko dira.

Gainera, hitzarmenean ezarri denez, mugikortasun iraunkorra antolamendurako irizpidetzat joko da, eta lehentasuna emango zaie bide publikoak urbanizatu eta diseinatzeko irizpideei, herritarrei garraio publiko eta kolektiborako zein kutsadura txikiko beste garraio-sistemetarako irisgarritasun egokia erraztuz. Bereziki, oinezkoendako nahiz txirrindulariendako ibilbideak errazuko dira, pertsonen arteko bizikidetza eta harremanak erraztuko dituzten diseinuen bitartez, betiere kontuan hartuta bide-segurtasunaren kontzeptua eta kale eta esparru publikoen diseinuan taxutu beharreko irisgarritasun unibertsala.

Halaber, energia berriztagarrien erabilera bultzatuko da, baita alderdi bioklimatikoen tratamendu egokia ere. Helburutzat hartuko da esparru publikoen kostu txikiko diseinua eta hobekuntza, bertako floraren landaketari eta ureztapen eta mantentze-lanetako aurrezki-estrategiei lehentasuna emanez.

Agenda 21a

PEguesibarko Udalak bere gain hartu du gaur Tokiko Agenda 21a Udal Plan Orokorraren idazketarekin koordinatuta berrikusteko konpromisoa. Horretarako, Tokiko Batzorde Betearazlea sortuko du Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren partaidetzaz.

Tokiko Agenda 21a udal baten garapena iraunkortasun ekonomikora, sozialera eta ingurumen-arlokora bideratzeko plangintza estrategikoko prozesua da, eta honen helburuak udal agintarien eta tokiko biztanleen arteko akordioaz finkatzen dira.

Agenda 21a Nazio Batuek antolatutako Ingurumen eta Garapenari buruzko Biltzarrean edo “Lurraren Gailurrean” formulatu zen Rio de Janeiron (Brasil, 1992), hirietako bizimoduak eragindako ingurumen-inpaktua mundu mailan nahiz toki mailan murrizteko asmoz. Hasieran, 173 herrialde atxiki zitzaizkion, eta bi urte geroago, Aalborg-en (Danimarka) Aalborg-eko Gutuna sinatu zen, dokumentuan bildutako zuzentarauak eta neurriak osatu zirelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa