(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzeko InÍciate Sarien laugarren ediziorako deialdia astelehena, 2018.eko otsailak 12


Lehiaketa martxoaren 9a arte irekita egonen da eta parte hartzeko bi modalizate izanen ditu


Nafarroako Gobernuak,

Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, 2018ko InÍciate Sarietarako deialdia zabaldu du, Foru Komunitatean enpresa-proiektu berritzaileak eragingo dituzten negozio-ideia berriak detektatzeko asmoz.

Aurten laugarren edizioa egingo duen lehiaketa hau enpresa arloko proiektu edo ideia berritzaileren bat duten Estatuko edozein lekutako pertsona guztientzat irekita dago, eta parte hartzeko bi modalitate izanen ditu.

"Proiektu berritzaile teknologiko onenarentzako Saria" zientzian eta/edo teknologian oinarritutako proiektuak edo negozio-ideiak dituzten pertsonei zuzenduta dago, betiere teknologia hori etorkizuneko proiektuaren ardatza delarik. Kategoria hau unibertsitateetako ikerketa-taldeetako kideei, teknologoei nahiz ekintzailetza-ekimen bereizgarriei eusteko moduko emaitza teknologikoak lortu dituzten pertsonei irekita dago. Proiektuaren izaera teknologikoa zehazteko, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61. artikuluko 2, 3 eta 4 puntuetan bildutako irizpideak kontuan hartuko dira.

Bestalde, "Proiektu berritzaile ez-teknologiko onenarentzako Saria" deritzon modalitatean, aurreko modalitatean eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten enpresa-proiektu berritzaileak dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izanen dute.

Bi kategorietako proiektu irabazleek 6.000 euroko sari bana jasoko dute Nafarroan eratu beharko duten enpresa eratzeko. Horrekin batera, sei hilabeteko doako egonaldia izanen dute CEINeko Berrikuntza-Mintegian, eta proiektua Nafarroako Gobernuak CEINen kudeaketaz bultzatzen duen Impulso Emprendedor programaren seigarren edizioan parte hartzeko aurre-hautatuko da.

2018ko InÍciate Sarietarako hautagaitza aurkeztu nahi duten pertsonek www.cein.es webgunean eskuragarri dagoen inskripzio-inprimakia bete eta online tramitatu behar dute, martxoaren 9a arte.

2017ko InÍciate Sarien irabazleak

Celia Jimenezek (Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikaslea) eta Eduardo Jimenezek sustatutako “Be Easy” proiektua izan zen iazko irabazlea, lehiaketaren kategoria unibertsitarioan nagusitzeaz gain. "Be Easy" proiektuari atxikitako wireless (haririk gabeko) sistemak balizko hipogluzemia edo hipergluzemia izateko arriskuaz abisatzen ditu 1. motako diabetesa duten neska-mutilak segundo gutxi batzuetan.

Goyo Sanzol eta Miguel Barajas buru zituen taldeak bultzatutako "Gaixo diabetikoaren bizi-kalitatearen hobekuntza" deritzon ekimenak modalitate orokorra irabazi zuen. 1. eta 2. motatako diabetesa duten pertsonen odolean glukosa-mailak murrizten lagunduko duen osagarri nutrizional kualifikatua diseinatu, fabrikatu eta komertzializatzea da proiektu honen helburua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa