(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko otsailak 12


Hitzaldiak, zinea, ikastaroak eta tailerrak, kontzertuak, erakusketak eta haurrentzako aisiako jarduerak hartuko ditu


agenda 12-18 de febrero

Ostiralean Baluarten proiektatuko den Nosferatu filmaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu otsailaren 12tik 18ra bitarteko asterako:

Nafarroako Liburutegiak “Del estado mental al estado de presencia” hitzaldia antolatu du astearterako, Enrique Martínez Lozanoren eskutik, eta, asteazkenerako, “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako tailerra, euskaraz.

Zineak, aldiz, hiru hitzordu ditu aste honetan, Nafarroako Filmotekan: “Cautivos” (Angela Pope), asteartean; “Gilda” (Charles Vidor), asteazkenean; eta “Pedro Osinagaren oroimenez”. Halaber, Baluartek “Nosferatu” filmaren proiekzioa emango du ostiralean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko musikak lagunduta.

Musikari dagokionez, San Petersburgoko Mariinskyko Antzokiko Orkestraren kontzertua programatu da astelehenerako, Baluarten; Theo Charlierren tronpeta eta pianorako “Solo de concours”, ostegunean, Iruñeko Fernando Remacha auditorioan; eta “Flautista de Hamelin” ikuskizuna, larunbat eta igandean, Baluarten.

Bestetik, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak “Habitación: Siete - Zazpi” tailerra hartuko du ostiral, larunbat eta igandean. Erakusketa berria egongo da ikusgai: “IKIMILIKILIKLIK. JA Artzeren unibertsoa”, Jorge Oteiza Fundazio-Museoa.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa