(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 150.000 euro zuzendu ditu Tokiko Agenda 21 planaren lanketa finantzatzeko tokiko erakundeentzako diru-laguntzen deialdirako astelehena, 2018.eko otsailak 12


Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14an bukatuko da


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bitartez, 150.000 euro zuzendu ditu Tokiko Agenda 21 planaren lanketa finantzatzeko tokiko erakundeentzako diru-laguntzen deialdirako. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 13an hasiko da, asteartez, eta martxoaren 14an bukatuko da.

Hala jasotzen da Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia den Eva Garcíaren ebazpen batean, gaur bertan argitaratu dena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), astelehenez, otsailaren 12an. Ebazpen horren bitartez 100.000 eurotako gastua baimentzen da 2018rako, eta hasierako 50.000 eurotakoa 2019rako.

2018 eta 2019 ekitaldietan Tokiko Agenda 21 planaren lanketa sustatzea da laguntza horien helburua, tokiko mailan tokiko garapen jasangarria sustatzeko.

Diruz lagun daitezkeen ekintzek honako baldintzak bete beharko dituzte: Tokiko Agenda 21 planaren lanketaren barruan kokatzea; agendaren lanketa osoa izatea; eta, hirugarren, tokiko erakunderen batek garatzea: udala, zerbitzuen mankomunitateak edo erakundeen elkartzeak.

Onartutako aurrekontuaren %70a lagunduko da diruz gehienez proiektu bakoitzean, eta oinarrietan ezarritako irizpideen arabera emango da, eskuragarri dagoen aurrekontua agortu arte. Agenda lantzeko elkartutako erakundeei edo erakunde-multzoei, elkartuta 15.000 biztanle edo 150 km2 baino gehiagoko azalera izanez gero, 8.000 eurotako diru-laguntza maximoa emango zaie 2018an, eta 4.000 eurotakoa 2019an.

Agenda lantzeko elkartutako gainerako erakunde edo erakunde-multzoei 7.000 eurotako diru-laguntza maximoa emango zaie 2018an, eta 3.500 eurotakoa 2019an. Aurrekonturik erabilgarri ez badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuz joango da urtero, proportzionalki.

Eskabideak Jasangarritasuna, Ingurumen Heziketa eta Partaidetza Publikoko sailera zuzenduko dira, eta Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea 9, Iruña). Gainera, Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkeztu ahal izango dira, edo Legean aurreikusitako lekuetan.

Tokiko Agenda 21

Udalerri bateko (edo udalerrien elkartze bateko) planifikazio estrategikorako prozesua da Tokiko Agenda 21, bertako garapena jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekora bideratu nahi duena, eta zeinaren helburuak udal-aginpideen eta tokiko biztanleen arteko akordioaren bitartez definitzen diren.

Foru Komunitateko tokiko erakundeen parte handienak badauka jada planifikaziorako instrumentu hau, eta, kalkuluen arabera, Nafarroako biztanleria osoaren %87a ordezkatzen duela estimatzen da.

Nazio Batuek Ingurumenari eta Garapenari buruz egindako hitzaldian edo Lurraren Goi-bilera deitutakoan dauka jatorria Agendak, 1992. urtean ospatu zena Rio de Janeiron. Hiri Jasangarriei buruzko Europako I. Konferentzian garatu da (Aalborg, Danimarka, 1994), "Iraunkortasunaren aldeko Europako Hirien Gutunaren" sinatzearekin eta Aalborg-eko Konpromisoak deitu direnekin (2004), zeinen artean honakoak dauden: gobernu-moduak, jasangarritasunaren udal-kudeaketa, natura-baliabide komunak, kontsumoa eta bizi-eredu arduratsuak, hirigintza-plangintza eta -diseinua, mugikortasun hobea eta trafikoaren gutxitzea, osasunerako tokiko jarduna, tokiko ekonomia bizi eta jasangarria, berdintasuna eta gizarte-justizia eta, azkenik, tokiko esparrua eta esparru globala.
 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa