(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar egingo da 3 urtekoen berdinketa kasuan libre dauden plazak banatzeko zozketa astelehena, 2018.eko otsailak 12


Hezkuntza Departamentuan egingo da zozketa, 13:00etan eta streaming bidez ere ikusi ahalko da


Aurrematrikulazio epea amaituta, eta ikasleen baremazioa eginda, bihar, asteartea 13, egingo da zozketa berdinketa kasuak argitzeko, eskaria eskaintzen diren plazak baino handiago izan den kasuetan. 13:00etan izango da, modu irekian, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da http://a.educacion.navarra.es/zuzenan edo http://a.educacion.navarra.es/endirecto helbideetan.

Lehenengoz egingo da Hezkuntza departamentuan zozketa bakarra berdinketa gertatu den 3 urteko aurrematrikulatutako umeen kasuan. Era honetan, berdinketa kasuetan eta eskaintzen diren plazak baino eskari gehiago egon diren ikastetxeetan, plazen banaketa prozesuaren gardentasuna bermatu nahi da. Orain arte egoera horretan zeuden ikastetxeetan zozketa independente bana egin izan da, Ikuskaritza zerbitzuaren aurrean. Bihar zozketa irekian egingo da Hezkuntza departamentuan eta gainera streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, bai Hezkuntza departamentuaren, bai Nafarroako gobernuaren Youtube eta Facebook kanalen bidez.

Aukera berdintasuna bermatzeko asmoz, zozketa zenbakizko irizpidean oinarritzen da. Nafarroako erkidegoan matrikulatu diren ume guztien izen-abizenak jaso dira zerrenda bakarrean eta alfabetikoki ordenatuta eta zenbakituta. Ondoren, ausaz zenbaki bat aterako da 1 eta izena eman duten ikasle kopuruaren artean eta abizenen zerrendan nori dagokion ikusiko da, banaketa hortik aurrera egiten hasteko. Beraz, saihestu nahi da zozketa zenbakizkoa bakarrik izatea bidezkoagoa izan dadin. Zerrenda EDUCA kudeaketa sistemak sortzen du, horra gehitu baitituzte ikastetxe guztien aurrematrikulazio datuak.

Iaz, aurrematrikulazio epea amaituta, 9 zozketa egin behar izan ziren, Antsoain, Zizur, Mutilba, Iruñea, Sarriguren eta Tuteran. Aurten zozketa bakarrean argituko dira berdinketa kasuan dauden plazen banaketa, 71 eskari argitzeko. Aurten, eskainitako plazak baino 82 eskari gehiago egon dira Nafarroako itunpeko ikastetxeetan.

Zozketaren ondoren, martxoaren 5era bitartean argitaratuko da behin behineko zerrenda lehenengo aukerako ikastetxeetan eta erreklamazioak martxoaren 6tik 7ra (14:00 arte) egin beharko dira, lehenengo aukerako ikastetxean. Onartutakoen behin betiko zerrenda, berriz, martxoaren 12an argitaratuko da.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa