(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar partaidetza duten bost proiektuk ia 7 milioi euro jasoko dituzte europar funtsetatik asteartea, 2018.eko otsailak 13


Osasun eta ingurumen arloetakoak dira, eta horietako bik Nafarroako Unibertsitatearen eta Nasuvinsaren lidergoa dute


Bi pertsona laborategi batean lanean.

Bi pertsona laborategi batean lanean.

Nafarroako erakundeak partaide dituzten bost proiektuk 6,87 milioi euroko ko-finantzaketa eskuratuko dute SUDOE programa europarraren bitartez, Eskualde-Garapenerako Europako Funtsek (FEDER) Europako hego-mendebaldeko eskualde-garapena bultzatzeko programaren barruan deitu duten bigarren laguntza-programarako hautatuak izan ondoren. Bi aukeraketa-faseak gainditu dituzten bost proiektuak osasunaren eta iraunkortasunaren sektoreetakoak dira –S3 espezializazio adimenduneko estrategiaren ardatzetako bi–, eta horietako bik Nafarroako Unibertsitatearen eta Nasuvinsa enpresa publikoaren lidergoa dute.

Europako hego-mendebaldeko beste bazkide batzuekin batera landu beharreko lankidetza bidezko proiektu hauek osasun eta ingurumen arloetakoak eta baliabide baturalen eraginkortasunari lotutakoak dira (programaren 1. eta 5. ardatzak). Bost proiektu hauetako bi nafar erakundeek lideratzen dituzte: Nafarroako Unibertsitateak eta Nasuvinsak. Gainera, beste proiektuetako batek, ICTUSnet deritzonak, kalifikaziorik gorena lortu du deialdi honetara aurkeztutako guztien artean. SUDOE programaren finantzaketaz baliatzeko, nahitaezkoa da eremu geografiko bereko beste eskualde batzuekin lankidetzan jardutea, horietako zenbait Europako hego-mendebaldeko herrialde desberdinetakoak direla, eta baldintza eta arau jakin batzuk betetzea.

Proiektuak Programazio Batzordeak onartu ditu duela egun batzuk Lisboan, baina horietako bi zenbait baldintzaren arabera onartu dira, eta ondorioz, Europako funtsetatik jasoko duten finantzaketa aldatu liteke negoziazioetan aurrera egin ahala, proiektuaren garapenean zehaztu beharreko zenbait aldagairen arabera.

Hauek dira nafar partaidetza duten bost proiektuak:

141 milioi euroko programa

Europako hego-mendebaldeko eskualde-garapena sustatzea xede duen SUDOE programak mugaz gaindiko proiektuak finantzatzen ditu FEDERen bitartez. Horrela, Europako hego-mendebaldeko eskualdeetan dauden arazo komunak konpontzen laguntzen du; hala nola ikerketa eta garapenean egiten den inbertsio txikia, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun-maila txikia edota klima-aldaketari eta ingurumenari lotutako arriskuak. Programak 141 milioi euro ditu 2014-2010 aldirako, eta Europako hego-mendebaldeko herrialde deszberdinetako eskualdeetako bazkide publiko edo pribatuek parte har dezakete. Zehazkiago esanda, deialdian Espainiako autonomia erkidego guztiek parte hartzeko aukera dute (Kanariar Uharteek izan ezik), baita Frantziako hego-mendebaldeko sei eskualdeek, Portugaleko eta Erresuma Batuko (Gibraltar) kontinenteko eskualdeek eta Andorrako Printzerriak ere.

Oraingo deialdia bi fasetan egin da: 2017ko martxoaren 31 arte, hautagaitzak aurkezteko lehen fasea egin da, eta bigarren fasea 2018ko otsailean bukatu den hau izan da. Guztira, 46 proiektu igaro dira bigarren fasera, eta horietatik zortzik nafar partaidetza dute; azkenean, hogeita bat proiektu onartu dira, horietatik bost nafar partaidetza dutenak.

Aurtengo deialdi berria

Hau izan da 2014-2020 programazio-aldian egindako Interreg Sudoe programaren bigarren deialdia. 2016ko udan ebatzitako lehendabiziko deialdira 496 proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik 25ek Foru Komunitateko erakundeen partaidetza izan zuten (% 5). Azkenik, 36 proposamenek aukeraketa-faseak gainditu zituzten, eta horietatik 2k (% 5,5) nafar partaidetza zuten, Navarrabiomed eta Nasuvinsa-ren bitartez.

Datozen asteotan hirugarren deialdia plazaratzea aurreikusi da. Oraingo honetan, honako lehentasun tematiko hauetako proiektuetarako: 2 (Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna), 3 (Karbono gutxiko ekonomia) eta 4 (Klima-aldaketaren aurkako borroka).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa