Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Nafarroako Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integrala onartu du
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Familiari, Haurrei eta Nerabei Laguntzeko II. Plan Integrala onartu du asteazken honetako saioan, eta horren hedapena 2023a arte luzatuko da, 233 milioi euroko aurreikusitako inbertsioaz, prebentzioa, arreta goiztiarra, lan komunitarioa eta seme-alabak dituzten familiei –bereziki, ahulenei– diru-sarrerak bermatzea bezalako pilareetan oinarrituta, familiak eta haurrak politika publikoen erdigunean kokatzeko asmoz.
Neskatoak jolasean haur-hezkuntzako ikastetxe batean.
Nafarroako Gobernuak Familiari, Haurrei eta Nerabei Laguntzeko II. Plan Integrala onartu du asteazken honetako saioan, eta horren hedapena 2023a arte luzatuko da, 233 milioi euroko aurreikusitako inbertsioaz, prebentzioa, arreta goiztiarra, lan komunitarioa eta seme-alabak dituzten familiei –bereziki, ahulenei– diru-sarrerak bermatzea bezalako pilareetan oinarrituta, familiak eta haurrak politika publikoen erdigunean kokatzeko asmoz.
Aurrekontu-aurreikuspenak 52.718.710 milioiko inbertsio gehigarria ekarriko luke aurreko Planaren aplikazioaren aldean, indarraldiko (2018-2023) 6 urteen artean banatuta. Plan berriak 27 ildo estrategiko, 63 programa eta 210 ekintza berri ditu, eta Eskubide Sozialen Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari eragingo die Nafarroa osoan.
Dokumentua hondoan dauden gizarte-eragozpenetako batzuk gainditzen ahalegintzen da. Horietako lehena, biztanleriaren piramidearen oinarria handitzea, hau da, familiei nahi adina seme-alaba izateko laguntza publikoa erraztea. Nafarroan egindako inkesten arabera, bikoteek batez beste 2,2 eta 2,4 seme-alaba bitartean izan nahi dituzte. Bikoteko jaiotze-tasa 1,45ekoa denez gero, egokitzat jo da neurri publikoak indartzea, faktore sozioekonomikoak seme-alaben kopurua mugatu ez dezan eta gizarteak ongizate-sistemari eutsiko dion egitura demografiko orekatuagoa izan dezan.
Azken honi dagozkie gazteei emantzipatzen laguntzeko planak, enplegua eta etxebizitza errazteko planen bitartez gauzatzen direnak. Planak bestelako neurriak ere aurreikusiak ditu, hala nola, seme-alabak dituzten familiendako laguntza ekonomikoa, desgrabazio fiskalak, errenta bermatua eta bestelako laguntza sozialak.
Halaber, Planak arreta goiztiarrerako unitate integral bat ere ezarriko du, bereziki 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilentzat eta izaera prebentibo osokoa, honen jarduera-esparrua Nafarroa osora hedatuz, Gobernuak 0-3 urteko tartean kalitateko hezkuntza bermatzeko hartua duen konpromisoarekin batera.
Dokumentuak zenbait erronka proposatzen ditu, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: familia-politikak egituratzen dituzten tresnak hobetzea; zerbitzuetan oinarritutako familia-politikako eredu berri bat ezartzea; haurren pobrezia murriztea eta desberdintasuna belaunaldien artean igortzeko arriskua; hezkuntza-gizarte-osasun eremua finkatzea; haurren eta nerabeen partaidetza-kanalak sustatzea; familia harrera garatzea, edo jarduera guztietan eskubideen ikuspegia ezartzea.
Ekainean aurkeztutako diagnostikoan, “egungo ereduak –bereziki krisi ekonomikoko eta familia eta haurren politiken murrizketa handien testuinguruan– beharrezko arretarik eman ez dien zenbait errealitate berri eta gero eta hedatuago dauden zenbait arazo” aztertu behar zirela azpimarratu zen. Zehazkiago esanda, familiaren ereduan eta egituran izandako eraldaketak aipatu ziren, baita familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzeko behar adina zerbitzurik eza, jatorri atzerritarreko biztanleen arazoak, genero-ikuspegia, pobreziaren hazkundea –bereziki haurrengan–, berdinen arteko genero-indarkeria, gurasoek indarkeria jasateko arriskua eta seme-alabek gurasoei eragindako indarkeria ere, besteak beste.
Familia, haurrak eta nerabeak artatzeko eredu berri baterantz
Nafarroako Gobernuak Familiari, Haurrei eta Nerabei Laguntzeko II. Plan Integrala onartu du asteazken honetako saioan, eta horren hedapena 2023a arte luzatuko da, 233 milioi euroko aurreikusitako inbertsioaz, prebentzioa, arreta goiztiarra, lan komunitarioa eta seme-alabak dituzten familiei –bereziki, ahulenei– diru-sarrerak bermatzea bezalako pilareetan oinarrituta, familiak eta haurrak politika publikoen erdigunean kokatzeko asmoz.
Aurrekontu-aurreikuspenak de 52.718.710 milioiko inbertsio gehigarria ekarriko luke aurreko Planaren aplikazioaren aldean, indarraldiko (2018-2023) 6 urteen artean banatuta. Plan berriak 27 ildo estrategiko, 63 programa eta 210 ekintza berri ditu, eta Eskubide Sozialen Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari eragingo die Nafarroa osoan.
Dokumentua hondoan dauden gizarte-eragozpenetako batzuk gainditzen ahalegintzen da. Horietako lehena, biztanleriaren piramidearen oinarria handitzea, hau da, familiei nahi adina seme-alaba izateko laguntza publikoa erraztea. Nafarroan egindako inkesten arabera, bikoteek batez beste 2,2 eta 2,4 seme-alaba bitartean izan nahi dituzte. Bikoteko jaiotze-tasa 1,45ekoa denez gero, egokitzat jo da neurri publikoak indartzea, faktore sozioekonomikoak seme-alaben kopurua mugatu ez dezan eta gizarteak ongizate-sistemari eutsiko dion egitura demografiko orekatuagoa izan dezan.
Azken honi dagozkie gazteei emantzipatzen laguntzeko planak, enplegua eta etxebizitza errazteko planen bitartez gauzatzen direnak. Planak bestelako neurriak ere aurreikusiak ditu, hala nola, seme-alabak dituzten familiendako laguntza ekonomikoa, desgrabazio fiskalak, errenta bermatua eta bestelako laguntza sozialak.
Halaber, Planak arreta goiztiarrerako unitate integral bat ere ezarriko du, bereziki 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilentzat eta izaera prebentibo osokoa, honen jarduera-esparrua Nafarroa osora hedatuz, Gobernuak 0-3 urteko tartean kalitateko hezkuntza bermatzeko hartua duen konpromisoarekin batera.
Dokumentuak zenbait erronka proposatzen ditu, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: familia-politikak egituratzen dituzten tresnak hobetzea; zerbitzuetan oinarritutako familia-politikako eredu berri bat ezartzea; haurren pobrezia murriztea eta desberdintasuna belaunaldien artean igortzeko arriskua; hezkuntza-gizarte-osasun eremua finkatzea; haurren eta nerabeen partaidetza-kanalak sustatzea; familia harrera garatzea, edo jarduera guztietan eskubideen ikuspegia ezartzea.
Ekainean aurkeztutako diagnostikoan, “egungo ereduak –bereziki krisi ekonomikoko eta familia eta haurren politiken murrizketa handien testuinguruan– beharrezko arretarik eman ez dien zenbait errealitate berri eta gero eta hedatuago dauden zenbait arazo” aztertu behar zirela azpimarratu zen. Zehazkiago esanda, familiaren ereduan eta egituran izandako eraldaketak aipatu ziren, baita familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzeko behar adina zerbitzurik eza, jatorri atzerritarreko biztanleen arazoak, genero-ikuspegia, pobreziaren hazkundea –bereziki haurrengan–, berdinen arteko genero-indarkeria, gurasoek indarkeria jasateko arriskua eta seme-alabek gurasoei eragindako indarkeria ere, besteak beste.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen