(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, beste zortzi autonomia-erkidegorekin batera, Espainiako V. Lankidetza-Planaren aurka bozkatu du, “operatibitate-falta eta aurrekonturik eza” hauteman duelako osteguna, 2018.eko otsailak 15


Foru Exekutiboaren iritziz, "lankidetza, pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko politika publiko garrantzitsuenen artean birkokatu behar da"


Nafarroako Gobernuak, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari Gema Mañúren bitartez, aurkako botoa eman dio Espainiako Lankidetzaren V. Plan Zuzendariari buruzko txostenari, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta udal administrazioak koordinatzeaz arduratzen den Lurralde Arteko Batzordeak Kanpo-Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren egoitzan egindako bileran.

Hauxe izan da Nafarroaren erabakiaren zergatia: “poposamen zehatzik eza, lankidetza deszentralizatuaren aitorpen eta definizio egokiaren falta eta aurrekontu-esparrurik eza. Gainera, Planak ez du adierazlerik edo emaitza-esparrurik, eta ondorioz, ezinezkoa da horren jarraipena eta ebaluazioa egitea”.

Plana aldeko 30 botorekin eta aurkako 13 botorekin onartu da. Nafarroarekin batera, bileran ordezkatutako beste zortzi autonomia-erkidego eta lau udal dokumentuaren aurka azaldu dira.

Espainiako Lankidetzaren V. Plan Zuzendaria eztabaidatu eta onartzea izan da Lurralde Arteko Batzordearen gai-zerrendako puntu nagusia. Batzordea Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen ordezkariek osatutako organoa da.

Nafarroaren ordezkariaren iritziz, aurkeztutako dokumentuak “azterketa zuzena egiten du garapenerako lankidetzaren nazioarteko egoera eta erronkei buruz eta Espainiaren esparru honetako ekintzari eutsi behar dioten printzipioei buruz”. Alabaina, “ez da parekotasunik hauteman detektatutako arazoen eta hauek konprontzeko aplika daitezkeen neurri, ekintza eta baliabideen artean”.

Nafarroak Ministerioaren proposamenari emandako errefusaren arrazoia, Gema Mañúren hitzetan, “poposamen zehatzik eza, lankidetza deszentralizatuaren aitorpen eta definizio egokiaren falta eta proposatutako helburuak lortzea ahalbidetuko duen aurrekontu-esparru egokirik eza dira. Asmo onen agiria besterik ez da”.

Nafarroako Gobernuak bat egin du Espainiako GGKEen Koordinakundeak eta Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Kontseiluak egindako analisiarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa