(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Memoria Historikoko Tokien Foru Legearen proiektuari buruzko lehen partaidetza-jardunaldia ospatu da ostirala, 2018.eko otsailak 16


Legeak tokietako memoria-ondarea babestea du helburu eta bertan parte hartu dute instituzioetako, elkarteetako eta hiritarren ordezkariek


memoria

Agintariak Museoaren aurrean, Nafarroako Memoria Historikoko Tokien Legearen proiektuari buruzko lehen saioan. ( irudia handitu )

Gaur ospatu da, ostiralez, Nafarroako Memoria Historikoko Tokien Foru Legearen proiektua lantzeko partaidetza-jardunaldietako lehenengoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak antolatua Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bitartez.

Bertan parte hartu dute Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Cristina Zocok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak, Javier Giraldezek, Andaluziako Juntako Memoria Demokratikoko zuzendari nagusiak eta Jordi Guixék, Europako Memorien Behatokiko (EUROM) zuzendariak.

Hiritarrekin batera parte hartu dute Foru Gobernuko, Nafarroako Parlamentuko, tokiko erakundeetako eta unibertsitateetako ordezkariek, eta bai memoriari lotutako gaietan lanean ari diren elkarteetakoek ere.


Memoria2

Jardunaldiko momentu bat, Ana Ollo kontseilariaren presentziarekin. ( irudia handitu )

Ollo kontseilariak esan duenez, "toki hauek adierazten duten memoria-ondarea zaintzea da foru lege honen proiektuaren helburua, bai iraganean izuari lotuak egon zirenak eta bai 1936ko kolpe militarraren ondorengo indarkeria sufritu zuten pertsonen oroimenerako eta omenaldirako berriki sortu direnak".  Hori dela eta, "Nafarroako memoria historikoko tokien beharrezko babes- eta seinaleztatze-baldintzak arautu beharko ditu legeak; eta, baita, horien babes-maila desberdinak eta administrazio publikoen eskubide eta betebeharrak".

Babesaz gain, memoria horri balioan jarri eta berau zabaltzera zuzendutako jardunak izango dira legeak jasoko duen aspektuetako bigarrena. "Izuari lotutako espazioak bake- eta bizikidetza-balioak transmititzen dituzten toki bilakatzeak, etorkizuneko belaunaldiei begira bereziki, belaunaldien arteko transmisioak, hain garrantzitsua denak memoria-politika publikoetan, garrantzia berezia duen balio sinbolikoa hartzen du memoriaren tokien inguruan lan egiterako orduan", Ana Ollok ondorioztatu duenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa