(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGak kirurgia bariatrikoaren bitartez obesitateari zuzendutako diziplina anitzeko tratamendu integrala gehitu du ostirala, 2018.eko otsailak 16


Lehenengo ebakuntzak urtarrilean egiten hasi ziren, horri lotutako zerbitzuen prestakuntza eta akreditazio prozesua bukatu ondoren


Kirurgia bariatrinarioa

Tratamenduari lotutako diziplina anitzeko talde, Ariceta buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) kirurgia bariatrikoaren bitartez obesitateari zuzendutako diziplina anitzeko tratamendu integrala gehitu du urtarrilean, teknika kirurgika hau ezartzeko behar den prestakuntza eta akreditazio prozesua bukatu ondoren.

Kirurgia bariatrikoa osasun-sistema publikoan abian jarri ahal izateko, behar-beharrezkoa izan da Kirurgia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Anestesia, Psikiatria, Errehabilitazioa, Barne-Medikuntza, Kirurgia Plastikoa eta Lehen Mailako Arreta zerbitzuetako medikuntzako nahiz erizaintzako profesionalen arteko lankidetza eta koordinazioa, izan ere, tratamendu honetan, ebakuntzaz gain, garrantzi handikoak dira prestakuntza-fasea eta pazienteei egin beharreko ebakuntza-ondorengo jarraipena, kasu askotan mugarik gabeko jarraipena behar baitute.

Tratamendu berri honen xehetasunak gaur goizean aurkeztu dituzte NOGko Prozesu Kirurgikoen Asistentziako zuzendariorde Jon Aricetak eta prozesuan esku hartzen duten diziplina anitzeko taldeko zenbait kidek: Miguel Ángel Ciga, Kirurgiako Arlo Klinikoko zuzendaria; Coro Miranda, Kirurgia Esofagogastrikoko Unitate Klinikoko burua; Miguel Salvador eta Susana Hernández, Anestesia eta Bizkortze Zerbitzuko burua eta arloko mediku adjuntua, hurrenez hurren; Ana Zugasti, Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko mediku adjuntua; Cristina López, Larrialdiko Ebakuntza-Geletako Erizaintza Unitateko profesionala; eta María Jesús Izcue, zainketako erizainen arduraduna.

Kirurgia bariatrikoa, urdailaren tamaina txikitzea edota hesteek elikagaiak xurgatzeko duten gaitasuna murriztea xede duen kirurgia, tratamendu eraginkor bakarra da zenbait obesitate kasutarako. Pazientearen Gorputz-Masaren Indizearen (GMI) arabera eta lotutako komorbilitateak, obesitate mota, tratamendu farmakologiko aktiboak, hesteetako gaixotasunen diagnostikoa eta faktore psikosozialak kontuan hartuz pertsonalizatzen den prozedura kirurgikoa da. Aldagai horiek guztiak ezagutuz, pertsona bakoitzarentzat egokiena den ebakuntza-mota aukeratzen da.


Kirurgia bariatrinarioa

Kirurgia bariatrikoko ebakuntza NOGan. ( irudia handitu )

Hauexek dira obesitatearen aurkako tratamendua aplikatzeko funtsezko oinarriak: Endokrinologia eta Nutrizio Arloak hautagaiak aukeratzea, eta tratamendua, balorazio psikiatrikoa, ebakuntza aurreko ebaluazioa eta prestaketak, tratamendu anestesiko-kirurgikoa eta ondorengo jarraipena onesteko konpromisoa lortzea. Ebakuntza-ondoko jarraipenaren hasieran, ebakuntza egin eta gutxienez ondorengo bost urteetan, aldizkako kontsultak egin ohi dira Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuan, eta horrez geroztik, kontrola Lehen Mailako Arretatik egiten da, ezarritako jarraipen-protokolo.

Kontraindikaziorik gabeko paziente motibatuak, 35-40 kg/m2tik gorako GMIa dutenak baten bitartez

Kirurgia bariatrikoa, 3-5 urtetik gorako epean 40 kg/m2tik gorako GMIa mantendu duten pazienteei zuzenduta dago, baldin eta gutxienez urtebetez araututako medikuntza-tratamenduaren bitartez emaitza onik lortu ez baldin bada, eta betiere pazientea ados dagoelarik. 35 eta 40 kg/m2 bitarteko GMIa duten pazienteentzat ere gomendatzen da, ohiko bizimodua mugatu eta pisuaren galeraz hobetu daitezkeen bigarren mailako komorbilitateak dituztelarik (loaldiko apnearen sindromea, hipertentsio arteriala, dislipemia, mellitus diabetesa, osteoartropatia zorrotza, etab.).

Kirurgia bariatrikoa aplikatzeko, nahitaezkoa da pazienteak ongi informatuta eta motibatuta egotea, ebakuntzaren arrakasta bermatzeko ohiko bizimoduan egin beharko dituzten aldaketa guztiak egiteko gauza izan daitezen. Teknika hau ez dago gomendatuta, egin beharreko tratamenduak ulertzeko gai ez diren pazienteentzat edota patologika organikoa (zirrosi hepatikoa, giltzurrunetako gutxiegitasun larria, hesteetako hanturazko gaixotasuna, gaixotasun kardiako zorrotza, patologia onkologiko sendaezina), kontrolatu gabeko patologia psiatriko larria (aldez aurreko balorazio psikiatrikoaren arabera), alkoholismoa, drogekiko mendekotasun aktiboa edota arrisku kirurgiko/anestesiko onartezina duten pazienteentzat.

Ebakuntzarako prestatzeko fasean, Errehabilitazio Plan Multimodala abiarazi ohi da, nutrizioari, ariketa fisikoari, lo egiteari, arnasketari, moldaketa psikologikoari eta ohitura kaltegarriak (tabakoa, etab.) baztertzeari dagozkion zenbait helburu finkatzeko asmoz. Paziente bakoitzaren osasun-egoerari egokitutako aldez aurreko zainketen diziplina anitzeko plan integral honen bidez, sendatze-prozesua bizkortu eta konplikazioak izateko arriskua murriztu nahi da.

Hiru teknika-talde

Kirurgia bariatrikoak hiru ebakuntza-mota nagusi ditu: teknika murriztaileak, deribatiboak edo mistoak. Lehendabizikoetan, helburua urdailaren tamaina txikitzea da, hesteari eragin gabe. Gastrektomia bertikala (‘sleeve’) deritzona da mundu osoan gehien egiten den ebakuntza murriztailea. Teknika deribatiboetan, elikagaiak xurgatuko dituen heste-tartea txikiagoa izatea da helburua. Teknika mistoetan, urdailaren tamainaren murrizketa hesteen ‘xurgatze txarreko’ teknika batekin lotu ohi da. Hauetan, ‘by pass’ gastrikoa deritzona da gehien erabiltzen diren teknika mistoetako bat.

Teknika hauek guztiak laparoskopia bidez egin daitezke (arras inbasio murritzeko teknika kirurgiko honek abdomeneko barrunbea bistaratu eta manipulatzeko aukera ematen du, pazientearen gorputzean ebakidura arras txikia eginez), eta honek bizkortzea azkarragoa eta konplikazio-arriskua txikiagoa izatea errazten du.

Tratamendu anestesikoari dagokionez, pazientearen profil anatomikoaren eta lotutako gaixotasunen azterketa zorrotza egin ohi da. Era honetako pazienteen maneiua arras konplexua da, beraien baldintza anatomikoengatik eta ekarri ohi dituzten arazo kardiobaskularrengatik nahiz arnas-gutxiegitasuneko arazoengatik. Helburua analgesia multimodal bat planifikatzea da, albo-ondorio gutxi ekarri ohi dituzten medikamentu analgesiko indartsu eta eraginkorrak erabiliz. Anestesia  Zerbitzuak ebakuntza monitorizatzea eta ebakuntza-ondoko jarraipena egitea garrantzi handikoa da arnas-konplikazioak, arazo kardiobaskularrak, tronbo edo enbolien formazioa edota ebakuntza-ondoko okadak eta goragaleak prebenitzeko.

NOGko prestakuntza eta akretazio prozesua

Kirurgia bariatrikoa NOGaren zerbitzu-zorroan sartzea Kirurgia Okorreko Arloak 2015ean bultzatutako prestakuntza eta akreditazio prozesuaren emaitza izan da, ezen, zentroko gerentziak eta Osasunbideak teknika hau Nafarroako osasun-sistema publikoan inplementatzea onartu baitzuten.

Horrelako ebakuntzak egin ahal izateko, SECOk emandako akreditazioa lortu behar izan da, eta horretarako talde mediko-kirurgikoak bost fasetan zatitutako prestakuntza-programa osatu behar izan du. Lehenengo fasean, obesitatearen inguruko prestakuntza teorikoa hartu zuten, haren ondorioak barne hartuta, eta teknika kirurgikoei buruzko eta sor daitezkeen konplikazioen konponketari buruzko ezagutza sakona hartu zuten. Bigarrena fase esperimentala izan zen, trebetasun laparoskopikoak hartzea xede zuena, simulagailuetan egindako teknika kirurgikoen entrenamenduaren bitartez.

Izaera kliniko-esperimentala duen hirugarren fasean, mediku-taldeak beste ospitale batzuetako adituek egindako ebakuntzak zuzen-zuzenean ikusteko aukera izan zuen, entrenamendu esperimentala egiteaz gain. Laugarren fasean, prestakuntza-egonaldia egin zuten Basurtuko Ospitalean (Bizkaia), urtean ebakuntza bariatriko ugari egiten dituen zentroa baita. Bosgarren fasean, 2017an hasita, honelako ebakuntzak NOGan ezartzeari ekin zitzaion, betiere SECOk izendatutako aditu baten tutoretzapean eta tratamendurako protokoloa landuz nahiz beharrezko diziplina anitzeko taldea garatuz.

Aldi berean, prozesuan esku hartzen duten NOGko erizainek, laguntzaileek, Dietetikako goi-mailako teknikariek eta zaindariek kirurgia bariatrikoko tratamenduak hartu dituzten pazienteen zainketa eta maneiuari buruzko prestakuntza hartu dute Arabako Unibertsitate Ospitalean.

Teknika hau pixkanaka-pixkanaka sartzen ari da NOGan, 2. eta 3. motatako obesitate kasuetan (aurrerago 55-60 kg/m2tik gorako GMIa duten pazienteei ekitea aurreikusi da).

Obesitateak % 21,6ko prebalentzia du

Obesitatea gero eta intzidentzia handiagoa duen gaixotasun kronikoa da, eta honek eragiten dituen arazo fisiopatologikoak direla eta, bizi-kalitatea nahiz bizi-itxaropena baldintzatu ohi dituzten osasun-arazo larriei lotu ohi zaie.

Autonomia-erkidego guztietako 25 eta 64 urte bitarteko 6.800 pertsonako laginketa baten gainean 2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera bitartera egindako ENPE (Espainiako Biztanleen Inkesta Nutrizionala) ikerketan bildutako datuen arabera, obesitatearen prebalentzia global estimatua % 21,6koa da.

Obesitatea soberako gantz-masa izateari lotutako gaixotasun kronikoa da, GMIaren arabera sailkatu ohi dena (gorputz-masaren indizea = pisua kg / garaiera m2) etaarrisku kardiobaskularreko faktoreak areagotzen dituena (2. motako diabetesa, hipertentsioa, kolesterola igotzea, loaldiko apnea), baita patologia osteoartikularrak, animoaren asaldurak eta hamaika minbizi-mota ere. Paziente bat obesitate-maila larrira iristen denean (GMI ≥35 lotutako gaixotasunekin edo GMI = 40 kg/m2), pisua galtzeko eta lotutako gaixotasunak sendatzeko helburu terapeutikoak nekez lor daitezke medikuntza-tratamenduko ohiko neurrien bitartez (elikadura-ohitura aldatzea, jarduera fisikoa areagotzea eta obesitatearen aurkako farmakoak erabiltzea).

Paziente hauetan, tratamendu kirurgikoa (kirurgia bariatrikoa) izan daiteke epe luzera begira pisuaren galera-tasak eta komorbilitateen murrizte errepikagarriak eta iraunkorrak eragin ditzakeen alternatibo terapeutiko bakarra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa