(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak ukatu egin du Hezkuntza hitzarmenaren negoziazioa aldebakartasunez apurtzea


ostirala, 2018.eko otsailak 16


Hezkuntza departamentuak argitu du negoziazioa ez atzera ez aurrera dagoela zuzeneko irakaskuntza orduen murrizketa berehalakoa izatea marra gorritzat jo baitute sindikatuek


Hezkuntza departamentuko klaustroa.

Ia urtebete igaro denean, Hezkuntza departamentuak gaur goizeko Mahai Sektorialean adierazi du benetako zailtasunak daudela Hezkuntza Hitzarmena bermeekin negoziatzen jarraitzeko. Hilabete luzez elkartu da Departamentua sindikatuekin euren proposamenak jaso eta aztertzeko, beti ere hitzarmen borradore bat proposatzeko urteetan Nafarroako irakasleek bizi duten murrizketa egoerari eta lan eskubideen nahiz eros ahalmen galerari erantzun ahal izateko. Hezkuntza departamentuak, horregatik, irakasleen lan baldintzak argiki hobetzen dituen proposamena luzatu die sindikatuei, baina, hala ere, ez ditu euren itxaropenak asebete.

Prozesu horretan, kontsentsu zabala lortu da hitzarmenaren borradorean jasotako puntu askotan. Baina, puntu batean izandako desadostasunak negoziazioa aurrera biderik gabe utzi du; irakaskuntza zuzeneko ordu kopuruan atzera egiteko puntuan, zehazki.

Hezkuntza departamentuak Mahai Sektorialari aurkeztutako borradorean proposatzen du Haur eta Lehen Hezkuntzan zuzeneko irakaskuntza 2 ordu jaistea 2018/19 ikasturtean (23 sesiotara) eta DBHn bi ordu jasitean 2020/21 ikasturtean (18 sesiotara jaitsiera). Neurri hauek urtero 5 milioi euro lirateke Haur eta Lehen hezkuntzan, 132 aldi baterako irakasle kontratatzeko, eta 15 milioi urtero Bigarren hezkuntzan, 351 irakasle kontratatzeko; urtero, beraz, 20 milioi Nafarroako aurrekontuetan.

Aipatutako aurrekontuari beste zailtasun bat gehitu behar zaio, aldi baterako kontratazioarekin lotutakoa, oraingoz, eta gobernu zentralak konpondu ezean, saihestezina. Prozesuan zehar askotan azaldu dira ordu murrizketak gauzatzeko neurriak eta horren ondorioz egin beharreko kontratazioak gehitzeko dagoen zailtasuna, ezarri duen behin behinekotasun tasa %8ra jaitsi nahi baitu Espainiako gobernuak. Egonkortzeko lan eskaintza publikoa egin nahi denez datozen 3 urtetan, Departamentuak ez du bideragarri ikusten murrizketak lehengoratzea proposatutako epeetan ez bada. Sindikatuek ez dute onartu nahi izan proposatutako egutegia; Departamentuak salatu egin du “dena edo batere” defendatu dutenen jarrera.

Hezkuntza departamentutik adierazi dute, gaur egun, ez direla beharrezko baldintzak ematen berme guztiekin akordio batera heltzeko. Aldioro jarri da mahai gainean Departamentuaren negoziatzeko borondatea, maniobratzeko tarte errealarekin, hitzartutakorekin betetzeko borondate irmoz, 2007-2011 hitzarmena bete ez zela gogoratuz eta 7 urte direla, dagoeneko, inolako hitzarmenik ez dagoela mahai gaineratuz.

Dena den, Hezkuntzak Mahai sektorialari adierazi dio murrizketak lehengoratzen jarraituko duela, akordioarekin ala gabe, eta negoziazio prozesua aberasgarria izan dela sindikatuen iritziak eta proposamenak ezagutzeko. Horren adierazle dira, esaterako, akordioan jaso direnetako puntu asko dagoeneko aurtengo aurrekontuetan jaso izana eta indarrean jarri izana: 320.000 euro hezkuntza berrikuntzan; 1.030.000 euro irakasle taldeak egonkortzeko; 1,8 milioi aniztasuna eta hezkuntza behar bereziak artatzeko; 1,2 milioi euro irakasleen formazioan; 3,1 milioi euro lanbide heziketaren garapenean; eta ordezkapenetarako irizpideak, eskubide sindikalen hobekuntza nahiz irakasle gehiagoren kontratazioa Haur eta Lehen Hezkuntzan 2015/16 ikasturtetik indarrean jarritako neurria ratioen jaitsierari esker.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa