Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kutsadura berriak saihesteko, kaltetuak klasera eta talde-mailako jardueretara ez joatea gomendatzen du Osasun Publikoak eta ingurunean txertaketa hirukoitz birikoaren egoera berrikustea
Haurtzaroa erraz kutsa daitekeen taldea da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), urtearen hasiera honetan, parotiditisaren eragina nerabeen eta gazteen artean apur bat igo egin dela antzeman du. 2017. urtean, parotiditisak gora egin du, 408 kasu jakinarazi baitira (100.000 biztanleko 63,47), 2016ko 51 kasuren aurrean. Gaixotasunaren eraginak altua izaten jarraitzen du, eta 2018ko lehen zazpi asteetan guztira 140 kasu erregistratu dira. Kasu gehienak bilakaera kliniko arinekoak dira. Eragin gehien 15 eta 19 urte arteko gazteen dute. Kasuen %53,8 10 eta 24 urte artean agertzen dira.
NOPLOIko zuzendari kudeatzailea den Mª José Pérez Jarautak eta Gaixotasun Kutsakorren eta Txertaketen Ataleko burua den Aurelio Barricartek adierazi dutenaren arabera, igoera orokorra da Espainia osoan. Infekzioa ohikoagoa da negu amaieran eta udaberrian; beraz, baliteke kasu gehiago izatea.
Gaixotasunen prebentziorako txertatzea eraginkorra bada ere, txerto guztiek ez dute eraginkortasun bera izaten. Parotiditisaren aurkako txertoa hirukoitz birikoan sartzen da —parotiditisa, errubeola eta elgorria—. Azken bi horietan eraginkortasuna %95etik gorakoa da; aldiz, parotiditisaren kasuan, %80koa; beraz, horixe izan daiteke gutxi gorabehera 5-7 urtetik behin kasuak igotzearen arrazoietariko bat. Txerto hirukoitz birikoaren programak abian jarri aurretik, biztanleriaren %90ak parotiditisaren birusaren infekzioa harrapatzen zuen. Gaur egun, Estatuko eta Nafarroako txertaketa-egutegian, txerto hirukoitz birikoa agertzen da 12 hilabeterekin eta hiru urterekin emateko.
Gomendioak
Kasuen igoeraren aurrean, NOPLOIk gomendatzen du gaixoak klasera edo taldeko jardueretara ez joatea, sintomak hasi eta astebete igaro arte, gainerakoak ez kutsatzearren.
Gainera, kasuen inguruan (etxepekoak eta eskolako kideak), komeni da txertaketa hirukoitz birikoaren egoera berrikustea eta txertaketa bi dosira arte osatzea, txertorik hartu ez dutenen edo soilik dosi bat hartu dutenen kasuan.
Gogoratu behar da parotiditisa, oro har, infekzio biriko arina dela, eta gaixotasuna airez edo kaltetutako pertsonen listuarekin harremanetan jarrita kutsatzen dela. Sukarra, inflamazioa eta parotidak (lepo aldean) zapaltzean mina izaten dira, eta pertsona bat kutsatzen denetik lehen sintomak agertzen diren arte 16-18 egun igarotzen dira.
NOPLOIk behin eta berriz dio txertoa hartzea dela prebenitzeko neurririk garrantzitsuena, %80 baino gehiagoko kasuetan kutsatzea saihesten duelako, nahiz eta gaixotasuna behar bezala txertatuta dauden pertsonengan ere detekta daitekeen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen