(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016ko Vianako Printzea Saria irabazi zuen Ignacio Arangurenen “El actor adolescente. Manual de urgencia para profesorado en apuros" liburua aurkeztu da astelehena, 2018.eko otsailak 19


Obra Navarro Villoslada institutuko antzerki-tailerrean bildu duen 40 urteko esperientziaren emaitza da


2016ko Vianako Printzea Saria irabazi zuen Ignacio Arangurenen liburuaren azala.

2016ko Vianako Printzea Saria irabazi zuen Ignacio Arangurenen liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2016ko Kulturaren Vianako Printzea Saria irabazi zuen Ignacio Arangurenen “El actor adolescente. Manual de urgencia para profesorado en apuros” izenburuko liburua argitaratu du. Baterako lan honen bitartez, irabazleak garatutako lana aitortu eta zabaltzearen alde sariketaren oinarrietan jasota dagoen helburua gauzatu da.

Kulturako zuzendari nagusi Fernando Pérezek eta egileak berak gaur aurkeztu duten lan honetan, “Bibliografía comentada, anécdotas sobre situaciones reconocibles, proyectos abiertos y propuestas concretas, junto con experiencias sencillas o más complejas” delako atala sartu da, Navarro Villoslada institutuko antzerki-tailerreko esperientziak bilduz. Arangurenek dioenez, berak hartutako oharretatik abiatuta landutako lana da, eta bertan “portu onerako bidaiak” eta “inora ez egindako bidaiak” ere txertatu ditu.

Algar argitaletxearekin batera plazaratutako liburu honen hasieran, urteetan Ignacio Arangurenen ikasle izan eta gaur egun, Literatura Dramatikoaren Sari Nazionalaz gain, lau aldiz Arte Eszenikoen Max Saria irabazi duen Alfredo Sanzolek Vianako Printzea Saria banatzeko ekitaldirako taxutu zuen panegirikoa sartu da, lanaren aurkezpen gisara.

Ondoren, egilearen hitzaurrea dator, Pamplona es Nueva York izenburua daramana. Bertan, eskuliburuaren egituraren nondik norakoak azaltzen ditu, baina argi utziz “asmoa ez dela hutsean teorizatzea edo akatsik gabeko errezetak ematea, izan ere, lan hau, mila neraberekin baino gehiagorekin eta bigarren hezkuntzako literatura eta antzerki irakasle gisa egindako ia lau hamarkadetan bildu ditudan era askotako esperientzietatik abiatuta taxutu da,”.

Edukia lau ataletan egituratuta dago. Lehenengo atala, “Las reglas del juego” deritzona, lan dramatikoaren oinarri pedagogikoak ezartzen eta zorroztasuna bilatzen laguntzen duten alderdi guztien bilduma da: arrazoiak, historia eta eskola-antzerkiaren birusak; dramatizazioak nerabezaroari egindako ekarpenak; antzerki-tailerraren eta dramatizazioaren arteko topagunea; zuzendariaren profilak eta ikastetxeak antzerki-tailerrean izan beharreko inplikazioa, besteak beste.

Bigarren atalean, antzerkia nerabe-talde bati egokitu beharreko talde-jardueratzat aztertzen da. Hemen, Arangurenek honelako gaiak jorratzen ditu: hezkuntza-maila bakoitzean antzerki-eredu bat izateko beharra; antzerkiak antzezle nerabeen sozializazioan, espresioan eta komunikazioan irakasteko duen indarra; lehendabiziko ariketak, lehendabiziko saioak, inprobisazio-ereduak eta teknika motak.

Hirugarren atalean, antzerkia adierapidetzat aztertzen da, antzerki-munduan gertatzen diren hainbat alderdiri buruzko jarraibideak proposatuz eta esperientziak partekatuz; hala nola, zuzentzeko estilo desberdinak, agertoki-ereduak, castinga, mahai gaineko azterketa, testuen hautaketa, entseguen programazioa, dekoratuen eraikuntza, pertsanaiarenganako hurbilketa, eszenaratzea, jantziak, atrezzoak eta argiztapena.

Azkenik, laugarren atalak ikasleekin nahiz ikasleentzat landutako antzezlanen prozesuei eta zentzuari buruzko hausnarketa eskaintzen du. “El teatro como comunicación” izenburupean, Arangurenek estreinaldia, antzezpenak, work in progress delakoa, ikusle nerabea eta ikusleen eskola, antzerki-tailerra eta finantzaketa eta zabakundea gisako alderdiak aztertzen ditu.

Atal bakoitzaren buruan, erreferentzia bibliografikoen hautaketa bat sartu da, irakasleek ezaguerak handitu eta egileak egindako topaketa bibliografikoak errepikatzeko aukera izan dezaten.

Liburuak 445 orrialde ditu eta 30 euroko prezioan salduko da.

Ignacio Aranguren (Iruña, 1953)

Hizkuntza eta Literaturako katedraduna eta Dramatizazio eta Antzerkiko irakaslea da. 1978an, Iruñeko Navarro Villoslada BHIko Antzerki-Tailerra sortu zuen (1978-2013), eta hiru hamarkada eta erdiz, eskola inguruneko gazte-antzerkigintzako proiektuak landu ditu, gerora Nafarroan eta estatuko beste eremu batzuetan nahiz Frantzian, Belgikan eta Erresuma Batuan taularatu izan direnak.

Esperientzian oinarrituta, ikasleei nahiz irakasleei zuzendutako tailerrak, ikastaroak eta hitzaldiak eskaini ditu. Antzerki-pedagogiari buruzko lanak eta gazteei zuzendutako antzerki-testu klasikoak eta garaikideak argitaratu ditu. Gaur egun, Nafarroako Ikusle Gazteak deritzon proiektua zuzentzen du, bigarren hezkuntzako irakasleei antzerki-pedagogiari buruzko aholkularitza eta prestakuntza eskaintzeko asmoz.

Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Hezkuntza-Berrikuntzaren Francisco Giner de los Ríos Sari Nazionala 1989an, irakaskuntza ertaineko ikasetxeetako Adierazpide Artistikoko Tailerretarako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Saria 1990ean, zuzendaritzarik onenaren Buero Sari Nazionala 2006an, eta Gazte-Antzerkiaren Bueno Sarietako epaimahaiaren aipamen berezia 2011n, gazteenen artean antzerkia hedatzearen alde egindako ibilbideagatik.

Berrikitan, Nafarroako Gobernuak emandako Kulturaren 2016ko Vianako Printzea Saria jaso du, eta golardi honi atxikita bideratu da haren lana ezagutzera ematen lagunduko duen argitalpen hau.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa