(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturaren 2019ko “Vianako Printzea” saria emateko ekitaldia Vianan egingo da, hiriaren sorreraren VIII. Mendeurrenarekin batera asteartea, 2018.eko otsailak 20


Halaxe jakinarazi dio gaur goizean Barkos Lehendakariak Vianako alkate Yolanda Gonzálezi


Barkos Lehendakaria, Herrera kontseilariarekin (irudiaren ezkerraldean) eta Vianako alkate Yolanda Gonzálezekin.

Barkos Lehendakaria, Herrera kontseilariarekin (irudiaren ezkerraldean) eta Vianako alkate Yolanda Gonzálezekin. ( irudia handitu )

Antso VII.a Azkarra erregeak Viana sortu izanaren VIII. Mendeurrena dela eta, Nafarroako Gobernuak Kulturaren 2019. urteko “Vianako Printzea” saria emateko ekitaldia Erriberritik Vianara eramatea erabaki du. Halaxe jakinarazi diote gaur goizean Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak Yolanda González alkateari, Nafarroako Jauregian izandako bileran, Jesús Ángel Arandia eta Carlos J. Barragán zinegotziak ere tarteko zirela.

Honela, Nafarroako Gobernuak aintzat hartu du Vianako Udalak Hiriaren VIII. Mendeurreneko ospakizunak indartu, zabaldu eta sustatzearen alde luzatutako eskaera. Kulturaren Nafarroako Kontseiluak erabakiarekiko adostasuna adierazi zuen otsailaren 2an egindako azken osoko bilkuran.

Yolanda González alkateak garrantzitsutzat jo du Vianarentzat 2019an Antso VII.a Azkarra erregearen ekarpen handia eta Erdi Aroa gogoratzea, eta Vianak eskaintzen dituen erakargarritasun kultural eta turistikoak sustatzea.

“Vianako Printzea” saria 1990ean eratu zen, pertsona edo erakunde aipagarriek kulturaren edozein arlotan, sorkuntza, azterketa edo ikerketaren bidez egindako lana aitortzeko asmoz.

2015eko abenduan, Nafarroako Gobernuak saria emateko ekitaldia Erriberriko Jauregian egitea erabaki zuen, izan ere, sariari izena ematen dion Vianako Printze Karlos Trastamara eta Evreuxekoak bertan egin zuen bere bizitzaren zati handi bat, eta ondorioz, leku hauxe da haren bizitza eta lana ongien islatzen dituena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa