(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGak Crohn-en gaixotasuna duten pazienteak diganostikatzeko teknika berri bat ezarri du kapsula endoskopiko baten laguntzaz asteartea, 2018.eko otsailak 20


Digestio Zerbitzuak kapsula honen prototipoaren diseinuan eta garapenean parte hartu du, Italia eta Israeleko beste zentro batzuekin batera


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) Crohn-en gaixotasuna duten pazienteak diagnostikatu eta horien jarraipena egiteko gailu berri bat du hilabete honetatik aurrera, alegia, digestio-aparatuko gaitz horren egoera eta bilakaera aztertzeko berariaz diseinatutako kapsula endoskopikoaren modalitate berri bat. Nabarmendu behar da, gailu hau duten munduko lehendabiziko zentroetako bat izateaz gain, NOGeko Digestio Zerbitzuak berak kapsula berriaren diseinuan eta garapenean parte hartu duela Italia eta Israeleko beste zentro batzuekin batera.

Endoskopia

Diagnostikatzeko gailu berria daraman pazientea. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) Crohn-en gaixotasuna duten pazienteak diagnostikatu eta horien jarraipena egiteko gailu berri bat du hilabete honetatik aurrera, alegia, digestio-aparatuko gaitz horren egoera eta bilakaera aztertzeko berariaz diseinatutako kapsula endoskopikoaren modalitate berri bat. Nabarmendu behar da, gailu hau duten munduko lehendabiziko zentroetako bat izateaz gain, NOGeko Digestio Zerbitzuak berak kapsula berriaren diseinuan eta garapenean parte hartu duela Italia eta Israeleko beste zentro batzuekin batera.

NOGeko Ospitalizazio eta Larrialdi Prozesuetako Asistentzia arloko zuzendariorde Tomás Belzuneguik aurkeztu ditu gaur kapsula berri honen ezaugarriak. Harekin batera izan dira prentsaurrekoan Juan José Vila, Endoskopia Ataleko burua; Ignacio Fernandez-Urien doktorea, atal honetako mediku laguntzailea; eta Oscar Nantes doktorea, Gastroenterologia Atalari atxikitako Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren (HHG) Unitateko kidea.

Crohn-en gaixotasuna jatorri ezezaguneko hantura-prozesu kronikoa da, digestio-tutuan tamaina aldakorreko lesio sakonak eragiten dituen gehiegizko immunitate-erantzunari lotu ohi zaiona. Traktu gastrointestinalaren edozein alderdi kaltetu ahal du, ahotik uzkiraino, eta intentsitate sintomatiko handiagoko edo txikiagoko periodoak tartekatzen ditu. Min abdominala, diarrea eta pisu-galera dira gaixotasun honen sintomarik ohikoenak. Gaur egun, NOGak hesteetako hanturazko gaixotasuna duten 1.792 pazienteren jarraipena egiten du, eta horietatik 735ek (paziente guztien % 41ek) Crohn-en gaixotasuna dute.

Kapsula endoskopikoa da paziente horien diagnostikoa nahiz jarraipena egiteko erabiltzen diren tekniketako bat. Horretarako, pilula baten tamaina (23x11 mm) duen gailu bat irentsi behar dute, eta ondorengo 8-10 orduetan, gailuak bi eta sei irudi bitartean hartzen ditu, Crohn-en gaixotasuna diagnostikatua duten pazienteen erdiengan kaltetuta ageri ohi den hestea meharra oso-osorik esploratuz. Lortutako irudi guztiak, pazienteak gerrian lotuta daraman kanpoko unitate eramangarri batean biltzen dira, eta ondoren, prozesatu eta analizatzeko deskargatzen dira. Probaren bukaeran, pazientearen hestearen ‘film’ osoa lortzen da, dagokion diagnostikoa egitea errazten duena. Digestio-aparatuko proba honek heste meharra zehaztasun osoz eta inbasiorik txikienaz bistaratzeko aukera ematen du.


capsula

(De izquierda a derecha) Los doctores Ignacio Fernández-Urién, Juan José Vila, Cristina Rodríguez, José Manuel Zozaya, Tomás Belzunegui y Oscar Nantes. ( irudia handitu )

Kapsula endoskopiko orokorraren aldean, NOGak orain Crohn-en gaixotasuna duten pazienteentzat abiarazitako kapsulak irudi gehiago hartzen ditu segundoko eta angelu gehiagotatik. Gainera, kapsula honi atxikitako softwarea lortutako irudien ondorengo analisia errazteko diseinatuta dago.

Kapsula hau oso baliagarria da, gaixotasun horretan espezializatutako medikuntzako profesionalen balorazioa behar duten egoera kliniko jakin batzuetan. Hortik abiatuta, Crohn-en gaixotasuna duten pazienteengan teknika hau erabiltzeak dakarren abantaila nagusia, gaixotasunaren presentzia digestio-aparatuko traktuaren edozein segmentutan ebaluatzeko aukera da, TACa, entero-erresonantzia, kolonoskopia edota enteroskopiaren gisako tekniken ezein bertsio erabili beharrik gabe.

Inbasio-maila murritza da teknika honen beste abantaila nagusietako bat, anestesiarik gabe eta era anbulatorioan egiten den minik gabeko prozedura baita.

“Kapsula endoskopikoa lehen lerroko tresna bilakatu da heste meharraren ikerketarako. Teknika erraza, erosoa eta arras segurua da pazientearentzat, eta honen kariaz, oso harrera ona izan du pazienteen nahiz profesionalen artean”, ziurtatu du Fernandez-Urienek.

Kapsula berrian garapenean izandako parte-hartzea

NOGeko Digestio Zerbitzuak, Fernández-Urien doktorea ikertzaile nagusi zuela, Crohn-en gaixotasuna duten pazienteei zuzendutako kapsula endoskopiko berri honen garapenean parte hartu du, 2017an bukatu eta luze gabe argitaratuko den PIANO proiektuaren bitartez.

Ikerketa honetan Italiako (Erroma) eta Israeleko (Tel-Aviv eta Jerusalem) zentroek ere parte hartu dute, Crohn-en gaixotasuna aitortua edo horren susmoa duten pazienteengan kapsula honen eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatzeko xedez. Saiakuntza klinikoan, 54 pazientek parte hartu zuten, eta horietatik 10 NOGeko Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren unitateari dagozkie. Emaitzek frogatu dutenez, kapsula berriak eraginkortasunez eta segurtasunez ebaluatzen du gaixotasunaren presentzia koloneko mukosan, baita beste teknika batzuen bitartez iristezinak diren heste meharra bezalako beste tarte proximalago batzuetan ere.

NOGen gauzatutako ikerketa fasetik dignostiko-jarduerarako jauzia, kapsula endoskopikoaren unitateak eta Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren unitateak Digestio Zerbitzuaren eta ospitaleko zuzendaritzaren laguntzaz egindako lanaren emaitza izan da.

NOGa, kapsula endoskopikoaren inguruko prestakuntza eta diagnostikoaren erreferente

Urtean kapsula endoskopikoaren bidezko 400 prozedura egiten dituela eta estatuko zein nazioarteko beste zentro batzuetako taldeen prestakuntzan bilduriko esperientziaren harira, NOGa teknika honetan trebatutako ospitale aitzindari gisa nabarmendu da, 2004an ekin baitzion teknika hau erabiltzeari.

Kapsula endoskopikoa digestio-aparatuko jatorri iluneko odoljarioa eta hesteetako hanturazko gaixotasuna ikertzeko erabiltzen da nagusiki. Alabaina, beste gaixotasun mota batzuetan ere, kapsulak eginkizun garrantzitsua izan lezake; adibidez, gaixotasun zeliakoan edota sindrome poliposikoetan.

Kapsula endoskopikoaren erabilera oso eraginkortzat jo da heste meharreko lesioen detekzio goiztiarrerako; adibidez, digestio-aparatuko odoljarioak edota Hesteetako Hanturazko Gaixotasuna. Ikerketa gehienetan, esploratu eta diagnostikatzeko gainerako prozedura erabilgarriak baino hobea dela egiaztatu da. “Kapsula endoskopikoa arras mesedegarria izan daiteke, edozein lesio, denik txikiena ere detektatzeko gauza baita”, nabarmendu du Fernandez-Urienek.

Mila profesional baino gehiago prestatuta mundu osoan

NOGak kapsula endoskopikoari buruz egindako dibulgazio-jarduera trinkoa nabarmendu behar da, izan ere, azken hamarkada honetan, bertako profesionalek prestakuntza ikastaroak eta tailerrak eman dituzte Iruñean zein nazioartean, Japonia, Saudi Arabia, Kuwait, Italia, Maroko, Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Estatu Batuak bezalako herrialdeetan.

2018an, NOGak Hesteetako Hanturazko Gaixotasunean kapsula endoskopikoa erabiltzeari buruzko berariazko lau tailer antolatzea aurreikusi du martxoan, ekainean, irailean eta azaroan. Tailerretako bakoitzean, Gastroenterologiako zortzi profesionalek parte hartuko dute, teknika honi buruzko eduki teorikoak eta praktikoak jasotzeko. Eduki horietan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: kapsula endoskopikoaren historia, argibideak eta kontraindikazioak, ebidentzia zientifikoa, material eskuragarriak, prozedura, irudien interpretazioa eta softwarearen erabilera. Saioetan, egiazko kasuak aztertu eta lesioak bereizi eta kategorizatzeko ezaguerak eskaintzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa