(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiral honetan aurkeztuko da Nafarroa klima-aldaketara egokitzeko LIFE NAdapta proiektu europarra asteartea, 2018.eko otsailak 20


Iruñeko Planetarioan egingo den abiatze-mintegirako izen-ematea zabalik dago oraindik


Ostiral honetan, otsailaren 23an, klima-aldaketara egokitzeko LIFE NAdapta proiektu europarraren aurkezpena egingo da Iruñeko Planetarioan, LIFE Europak eskualde autonomo batean abiatzen duen lehenengoa eta Foru Komunitatea klima-aldaketarako egokitzapenean aitzindari bilakatzen duena. Ekitaldia goizeko 10etatik aurrera ospatuko da Iruñeko Planetarioan (Sancho Ramírez kalea z/g) eta interesdunek izen-ematea formalizatu beharko dute, sicstama@navarra.es helbidera mezu bat idatzita, aretoak plaza mugatuak baitauzka.

Mintegia goizeko 10etan hasiko da, Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariaren eskutik, zeinak proiektua Aldaketa Klimatikoaren Bide-orriaren baitan kokatuko duen, Nafarroako Gobernuak gai honen inguruan duen estrategia biltzen duena. José Manuel Morenoren txanda izango da ondoren, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ekologiako katedraduna eta Aldaketa Klimatikoaren inguruko Adituen Gobernu arteko Panela osatzen duena (IPCC), zeinak "Klimara egokitzea, ekintza goiztiarren onurak" gaia jorratuko duen.

Gero mahai-inguru bat ospatuko da, proiektuaren eduki eta xehetasunak azaltzeko, honako bazkide hauen eskutik: Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutua, GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA Foru Gobernuko sozietate publikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia den Eva Garcíaren eskutik egingo da mintegiaren itxiera. 

Klima-aldaketarako egokitzean aitzindari kokatzen du Nafarroa LIFE-NAdapta proiektuak

LIFE-NAdapta proiektuak, Foru Gobernua buru duela, Nafarroak klima-aldaketaren aurrean egin beharreko moldaketa sustatuko du, politika publikoen bitartez eta gizarte-agenteekin burutuko den lanaren bidez. LIFE Europa proiektuak eskualde batean abiatuko duen mota honetako lehen proiektua da, Nafarroa aitzindari bilakatuz klima-aldaketarekiko egokitzapenean.

15,6 milioi euroko zuzkidura izango du datorren 8 urteetarako eta 53 neurritan zehazten da, sei eremu estrategiko desberdin garatzeko: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta planifikazioa, eta monitorizazioa.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua buru duela, Osasun Departamentuak (Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutuaren bitartez), Garapen Ekonomikorako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuek ere parte hartuko dute, eta bai GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA sozietate publikoetako bazkideek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa