(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan-istripu larriak % 8 murriztu dira Nafarroan, beren horretan mantendu dira hildakoak eragin dituztenak eta % 5 gehitu dira istripu arinak asteazkena, 2018.eko otsailak 21


NOPLOIk 2017ko lan-istripuei buruzko txostena ezagutzera eman du


langileak

Eraikuntzako langileak kofratze-lanetan, obra batean.

Mila biztanleko guztizko istripu-tasa 35,0koa izan zen 2017an, 2016an baino 0,8 handiagoa. Hauxe da 2013az geroztik gertatu den hazkunde proportzionalik txikiena (+ 0,9 puntu 2014an, + 1,1 puntu 2015ean eta + 2,6 puntu 2016an, betiere aurreko urtearekin alderatuta). Horren harira gogoratu behar da, estatu nahiz eskualde mailan, lan-istripuak urtez urte gehituz joan direla, 2012an lan-erreforma onartu eta jarduera ekonomikoaren oraingo susperraldia hasi zenez geroztik.

Kopuru absolutuetan, 2017an, 8.904 lan-istripu gertatu ziren Nafarroan. Horietatik, % 99,2 istripu arinak izan ziren (8.833), % 0,67 larriak (60) eta istripuen % 0,12k (11) hildakoak eragin zituen. 2016arekin alderatuta, urte horretan lanaldiko baja eragin zuten 7.616 lan-istripu gertatu baitziren, beren horretan mantendu dira hildakoak eragin dituzten istripuen kopurua, % 8 murriztu dira istripu larriak eta % 5,8 gehitu dira istripu arinak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuak bildutako laneko ezbehar-kopuruei buruzko datuen arabera. Istripu guztien % 9,5 in itinere gertatu dira.

Sektore ekonomiko produktiboen arabera, 2017ko intzidentzia-indizea aurreko urtekoa baino handiagoa izan da Nekazaritzan (45,6tik 50,7ra igo da) eta Industrian (52,4tik 56,3ra), eta txikiagoa Eraikuntzan (75,7tik 69,6ra) eta Zerbitzuetan (23,2tik 22,7ra).

Gainerako Autonomia-Erkidegoen aldean, LSHINeko lan-baldintzei buruzko Estatuko Behatokiaren arabera, Nafarroa zortzigarren postuan dago lan-istripuen guztizko intzidentziari dagokionez, hamabosgarren postuan istripu larrietan, eta hamalaugarren postuan hildakoak eragindako istripuetan. Horren harira nabarmendu behar da Foru Komunitateak izan duela 2017an jarduera ekonomikoaren hazkunderik handiena gainerako eskualdeekin alderatuz gero. Gainera, Nafarroan, askoz ere pisu handiagoa du Industria sektoreak beste Autonomia-Erkidego batzuetan baino, eta sektore honen istripu-tasa zerbitzuena edo nekazaritzarena baino handiagoa da.

Gaixotasun Profesionalei dagokienez, 2017an egindako jakinarazpen-kopurua 2016koa baino % 13 txikiagoa izan da. Ohikoa denez, jakinarazpenen % 90 eragile fisikoek –bereziki izaera ergonomikoa dutenek– eragindako gaixotasunei dagokie.

Langile berriak, aldi batekoak eta atzerritarrak, kaltetuenak

Istripuen portzentaje handi bat (% 26,1) lanpostuan 6 hilabete baino gutxiago daramatzaten pertsonengan gertatzen da.

Lanaldiko baja eragiten duten lan-istripuen intzidentzia indizea handiagoa gizonetan (48.6) emakumeetan baino (19.6).

Gizarte-Segurantzak estalitako kontingentzia profesionalak dituzten langile autonomoen kasuan, lan-istripuen intzidentzia indizea soldatapekoena baino ia 11 puntu txikiagoa da.

Langile atzerritarren kolektiboan, intzidentzia indizea 18,6 puntu handiagoa da bertako langileengan baino, arrisku handiagoko lanpostu eta jardueretan duten kokapenaren seinale.

Kausak

2012az geroztik, ekonomia susperraldian sartu zen, eta horrexeri atxikitzen zaio lan-istripuei buruzko indizean emandako hazkundea. Baina ez da gauza bera gertatu herrialde guztietan, eta honek Espainiako araudian ezarritako prebentzio-ereduaren desegokitasuna iradokitzen du. Hazkundearen lehendabiziko faseetan, ekoizpenaren igoera langile-kopuru berberarekin gauzatu da, denbora eta lan-karga gehituz. Bata zein bestea lan-istripua izateko arriskua areagotzen duten faktoreak dira. Ondoren, langile berriak kontratatu dira, esperientziarik gabekoak eta prebentzioaren arloko prestakuntza txikiagoa dutenak, eta honek ere ezbeharren kopurua areagotzen jarraitu du. Gainera, kontratatutako pertsona berriak gazteak baldin badira eta aldi bateko kontratuen iraupena oso laburra baldin bada, istripua izateko arriskua are handiagoa da. Halaber, kontratuetan zenbat eta txandakatze-indize handiagoa izan, Nafarroan gertatzen den bezalaxe, lan-istripuen indizea handiagoa izan ohi da.

Ekonomiaren atzeraldietan, langileek istripu txikiak ezkutatu ohi dituzte kalera bidaliko dituzten beldurrez, istripu horien berri izateko aukera eragotziz, baina kontratazio gehieneko aldietan, halakoak sarriago jakinarazi ohi dira.

Horrez gain adierazi behar da oraindik ez dela ezagutzen noraino aplikatzen ari den 25 langile arteko enpresetan prebentzioaren arloko balibide teknikoa enpresaria bera izatea ahalbidetzen duen aukera –aurreko arauan muga hori 10 langilekoa zen, Ekintzaileei Laguntzeko 2013ko Legeak ezarritakoaren arabera–, ezta enpresa horietako prebentzio arloko baliabide profesionalen murrizketak lan-istripuen hazkundean izan dezakeen eragina ere.

Halaber, azken bi urteotan, Espainian enpresa portzentajerik handiena barne hartzen duten kanpoko prenbentzio-zerbitzuetan gauzatu den bat-egiteak prebentzio-lanetan jardun dezaketen giza-baliabideen murrizketa ekarri duela ondoriozta daiteke.

Lan-istripuei buruzko 2017ko laugarren hiruhilekoko txostena eta urte osokoa gaurdanik kontsulta daitezke NOPLOIren webgunean.

Istripu motak

Lan-istripua, Gizarte-Segurantzari buruzko Legearen 115. artikuluaren arabera, langileak besteren kontura egindako lanaren kausaz edo ondorioz jasandako goputz-lesioa da. In itinere istripuak lantokira joan edo handik itzultzean izandakoak dira.

Soberako ahalegin fisikoa da lesio motarik ohikoena, istripuen % 40ren eragilea alegia, eta gorputz-jarrera desegokiei, indar egiteari, kargak manipulatzeari eta abarri atxiki ohi zaie. Eragindako kalteak osteomuskularrak, neurologikoak eta tendinosoak izan ohi dira, besteak beste. Kolpeak dira bigarren lesio motarik ohikoena, istripuen % 20 bilduz, eta hirugarrena, lan-istripuen % 17, traumatismoak, zauriak eta abar eragin ohi dituzten maila bereko erorikoak dira.

Istripu larrietan, ohikoenak lesio larriak eragiten dituzten altuerako erorikoak dira (babesik gabeko hutsuneak, eskailera desegokiak). Larritzat jotzen diren istripuen artean, halaber, izaera traumatikorik ez duten bihotzekoak eta iktusa gisakoak sartu dira izaera ez-traumatikoko istripuak daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa