(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Doneztebeko Udalak uholde-arriskuagatiko udal larrialdi-plana aurkeztu dute asteazkena, 2018.eko otsailak 21


Europako H20gurea proiektuaren baitan idatzi da dokumentua


Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, Doneztebeko alkate Santiago Utergak eta GAN-NIK enpresa publikoaren ordezkariek uholde-arriskuagatiko larrialdi-plana aurkeztu dute, gaur arratsaldean, Donezteben. Plan hori Europako H2Ogurea proiektuaren baitan egin da.

Bere hitzaldian, Isabel Elizalde kontseilariak nabarmendu du zeinen garrantzitsua den herritarrak eta tokiko azpiegiturak babesten dituzten tresnak edukitzea, “batez ere klima-aldaketa jasaten ari garen honetan, uholdeak, lehorteak eta bestelako fenomenoak bortitzagoak izango baitira. H2Ogurea proiektuaren baitan, jada eguneratu da Baztango plana, eta Sunbillakoarekin hasiko gara orain”. Elizaldek iragarri du Europako LIFE Nadapta proiektuaren baitan —datorren ostiralean aurkeztuko da Iruñean— uholdeengatiko udal larrialdi-planak egingo direla Nafarroako beste 15 udalerritan.

Uholde-arrisku potentzial esanguratsudun areetako bat da Doneztebe —Uholde Direktiba ezarri zenean zedarritu ziren area horiek—.

Udalak urtarrilaren 12an onartu zuen plana. Ondoren, Babes Zibilerako Batzordeak 2018ko urtarrilaren 16an homologatu zuen, egiaztatu baitzuen bat datorrela erabat Nafarroako Gobernuaren Uholdeen Plan Bereziarekin.

Uholde-arriskuari aurre egiteko udal planek informazio-, alerta- eta ekite-dispositibo iraunkorra eta eguneratua ezartzen dute toki-mailan, gerta daitezkeen mota horretako larrialdietarako. Plan horietan jasotzen dira, besteak beste, uholdea gertatuz gero jarraitu beharreko ekite-prozedurak eta Udalaren eta SOS Nafarroaren arteko alerta- eta komunikazio-prozedurak.

Planaren oinarrizko helburua da udal erakundeak larrialdi horiei buruzko informazioa izatea, gaitasun handiagoa izan dezan mehatxupean dauden herritarrak babesteko, pertsonek beren burua babestea sustatu dezan, eta, ahal dela, oinarrizko ondasunei eta zerbitzuei eragin diezazkieketen kalteak saihestu edo, gutxienez, murriztu ditzan, eskura dauden tokiko bitarteko eta baliabideen arabera.

Plana zenbait abisutan dago egituratuta, zeinak ibaiaren ibilguaren eta plubiometriaren datuen arabera iritsi baitaitezke, eta larrialdi-fase bakoitza sekuentzialki aktiba dadin proposatzen du: 0. egoera (0. mailako larrialdia), 1. egoera (1. mailako larrialdia), 2. egoera (2. mailako larrialdia) eta 3. egoera (3. mailako larrialdia). Larrialdi-fase bakoitzerako, Planak ezartzen du zer neurri hartu behar dituen eta zer abisu eman behar dizkien Udalak herritarrei.

Mugaz gaindiko H2Ogurea proiektuaren xedea da mugaz gaindiko ibaiak (Bidasoa, Nivelle eta Urumea) modu koordinatuan kudeatzea. Proiektu hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Kooperazio Programa Operatiboaren (POCTEFA) bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa