(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakiordeak gastronomiak erakargarri gisa duen balioa nabarmendu du Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko I. Biltzarraren irekieran osteguna, 2018.eko otsailak 22


Bederatzi herrialdetako eta esparru guztietako 200 profesional baino gehiagok sektorearen egoera eta aurreikuspenak aztertuko dituzte


Biltzarraren antolatzaileak eta Nafarroako Turismoko taldea Ayerdi lehendakariarekin, ekitaldiaren irekieran

Biltzarraren antolatzaileak eta Nafarroako Turismoko taldea Ayerdi lehendakariarekin, ekitaldiaren irekieran ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik gastronomiak erakargarri turistiko gisa duen balioa nabarmendu du, gaur eta bihar Baluarten bi jarduera horiei lotutako hainbat arlotako profesionalak bilduko dituen Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko I. Biltzarraren irekieran.

Ekialdia Nafarroako Gobernuak eta Events & Holidays enpresak antolatu dute, World Food Travel Association, Reyno Gourmet, Iruñeko Udala eta Iruñeko Turismo eta Ostalaritza Elkartearen lankidetzaz.

Jendaurreko agerraldian, lehendakariordeak turismoa eta gastronomiaren arteko loturaz dagoen ikuspegi partekatua nabarmendu du, bereziki “kulturak biziberritzeko, ondare materiala kontserbatzeko eta eskualdeak ahalduntzeko modu berri gisa”, kanpora irekitzekiarekin lotutako garapen orekatuaren eragile bihurtzea erraztuz.

Halaber, Turismoaren Mundu Erakundeak edota Energia, Turismoa eta Agenda Digitalaren Ministerioak emandako datuak gogoratu ditu. TMEren arabera, kultura, natura eta gastronomia dira (hurrenkera honetan) leku bat bisitatzera bultzatzen duten arrazoi nagusiak. Ministerioaren datuei jarraiki, Espainia bisitatu zuten 67 milioi pertsonen artean, “% 15 eta % 18 inguruk arrazoi gastronomikoek bultzatuta egin zuten”. Turista gastronomikoek egindako batez besteko gastua 1.147 eurokoa izan zenez, “argi dago zergatik guztiok turisma mota hori erakarri nahi dugun”.

Nafarroak kalitatezko baliabideak ditu, Ayerdi lehendakariaren iritziz, eskaintza turistikoaren sektore honetan lehiatzeko: “Bertako sukaldarien trebetasunaz gain, lehengaia da Nafarroako gastronomiaren indarra: Tuterako orburua, zainzuri zuria, pikillo piperrak, oliba olioa, Erronkari edo Idiazabal gaztak, aratxea edo Nafarroako bildotsa... horiek guztiek Adierazpen Geografiko Babestua lortu dute, Kalitateko Produktuen Izendapenen barnean dagoen Europako errekonozimendu-mailarik gorena. Nafarroan 15 jatorri-ziurtapen dauzkagu (Babestutako Jatorri-Izendapenak eta Adierazpen Geografiko Babestuak). Horiez gain, badauzkagu beste Kalitate Ziurtapen batzuk ere. Nafarroako ardoa ahantzi gabe, bi jatorri-izendapen baititu, Nafarroa eta Errioxa”. Nekazaritza-elikadura sektorearen indarra da pisuzko beste arrazoi bat, Foru Exekutiboak “egun indarrean dauden Ardoaren Ibilbidea eta barazkien astea bezalako eskaintzak hobetzen jarrai dezan”.

Jakina denez, turismoaren urtarokotasuna gainditzea, bisitari-kopurua areagotzea eta pertsonen batez besteko gastua gehitzea dira, onarpenaren aurreko tramiteak bukatzear dagoen 2025a arteko Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoaren proiektuan bildutako neurrietatik Nafarroako Gobernuak aplikatutako neurrien helburuetako batzuk.

Jardueraren osteguneko programaren barruan, turismo gastronomikoaren egungo egoera, joera globalak, helmugaren ikuspegia, sukaldarien ikuspuntua, teknologiaren eragina eta profesionalek sukaldaritzari buruz duten prestakuntza aztertzeko hitzaldiak aurreikusi dira.

Ostiraleko hitzaldietan, turistaren, tour-operadore profesionalaren nahiz merkatuen eta ekoizleen ikuspuntuak jorratuko dira.
.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa