(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Adimen Artifizialean posizionatu da ostirala, 2018.eko otsailak 23


Berrikitan, NASERTIC enpresa publikoak POWER9 prozesagailuak dituen IBM Power systems AC922 zerbitzari berria erosi du


bisita

NASERTICeko lehendakariak eta Beaumont kontseilariak egindako bisitan ( irudia handitu )

IBM POWER9 prozesagailu berria Adimen Artifizialeko inguruneetan errendimendu arloko hobekuntza garrantzitsuak sustatzeko eta enpresa-ingurunean berrikuntza errazteko xedez diseinatu da.

NASERTICeko lehendakaria den Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek gaur goizean, Nafarroako Gobernuak azpiegitura honetara egindako bisitan nabarmendu duenez “zerbitzari berri hau abian dauden Nafarroa Smart bezalako proiektuetan erabiliko da beste hainbat aplikazioren artean, Smart Territories, Turismo adimenduna eta Telemedikuntza gisako jarduera-eremuetan zehazkiago esanda, eta NAGEN 1000 proiektuaren barnean erabiltzen ari da dagoeneko”. Nafarroa Biomed eta Nafarroako Ospitalegunea buru eta NASERTIC eta Avantia bazkide dituen estatu mailako ekimen aitzindari honen bidez, giza-genoma osoa aztertzeko teknologiarik abanguardistenak Nafarroako osasun-sare publikora hedatu nahi da, 1.000 pazienteren analisi genetikoa eginez. Nafarroako Gobernuak 2017-2019ko I+G proiektu estrategikoen deialdiaren barruan finantzatu duen NAGEN 1000 deritzonaren barnean, datu genomikoak kopuru handietan, ingurune seguruan eta dagokien lege-esparruari atxikita biltegiratu eta prozesatzen lagunduko duten informazio eta konputazioko teknologiak garatzea aurreikusi da.

NASERTICek kudeatzen duen zerbitzari berria Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroan kokatuta dago eta ADITECHen parte hartzen duten Nafarroako Zentro Teknologikoekin nahiz enpresa publikoekin (Nafarroa Biomed, CPEN, etab.,) partekatu ahal izango da, hauek hala eskatuz gero.


aurkezpena

Talde berriaren aurkezpena ( irudia handitu )

Iñaki Pinillos NASERTICeko Zuzendari Gerenteak adierazi duenez "IBM POWER9 Adimen Artifizialeko lan-karga trinkoei aurre egiteko berariaz diseinatuta dago eta Deep Learning-eko framework-en trebatze-denborak lauz biderkatuta hobetzeko (egunetatik orduetara) gaitasuna du, Adimen Artifizialeko aplikazioak azkarrago eraikitzeko aukera eskainiz. Gainera, POWER9, Estatu Batuetako Energia Departamentua eraikitzen ari den "Summit" eta "Sierra" bezalako munduko etorkizuneko superkonputagailurik indartsuenen oinarria da".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa