(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak nabarmendu duenez, LIFE NAdapta proiektu europarrak Nafarroa “klima aldaketara egokitzeko aitzindari” bihurtu du ostirala, 2018.eko otsailak 23


Halaxe adierazi du, LIFE Europak proiektua aurkeztekoautonomia-erkidego batean antolatutako lehenenengo mintegian


La consejera Elizalde y el resto de los ponentes, en la apertura del seminario. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Nafarroa klima-aldaketara egokitzeko LIFE Nadapta proiektu europarraren aurkezpen-mintegian nabarmendu duenez, ekimen honek Foru Komunitatea “aitzindari bilakatu du klima-aldaketara egokitzeko ahaleginean, hauxe baita LIFE Europak eskualde autonomo batean abiarazi duen lehendabizikoa”. Ekitaldia gaur goizean egin da Iruñeko Planetarioan.

Nafarroa klima-aldaketaren efektuetara egokitzea da proiektuaren helburua, eta horretarako, 53 neurri garatu behar ditu sei esparru estrategiko hauetan: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta lurralde-antolamendua eta monitorizazioa.

Elizaldek adierazi bezala, proiektu hau “klima-aldaketaren arloko gure estrategia inplementatzen lagunduko digun tresna da, lan-plana zehaztu, errekonozimendua eman, konpromisoarekin lotu eta gainera, finantzaketa erraztuko digun tresna alegia, izan ere, ekimenari atxikitako 15,6 milioi euroko aurrekontuaren zatirik handiena, 9,3 milioi, Europak Batasunak emanen du eta gainontzekoa Foru Exekutiboak finantzatuko du”.

Klima-aldaketaren larritasuna aztertu ondoren, Elizaldek esan du "errealitate honi erantzun behar diogula, arinduz eta, batez ere, horretara egokituz, gure kontsumo-ereduak aldatuz, gure gizartea iraunkorra eginez, energia,  elikagaiak, arropa eta garraiobideak erabiltzeko dugun modua aldatuz eta hondakinak baliabide bihurtuz”.

Elizaldek Klima Aldaketaren Bide-Orriaren (KLINA) garrantzia ere nabarmendu du, “klima-aldaketari aurre egiteko posizioa definitzen duen tresna baita".

Goizean izandako agerraldietan, hizlari gehienek proiektuaren izaera “integratua” azpimarratu eta “estrategikotzat” jo dute. 


José Manuel Moreno, agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Premiazkoa da isurketak murriztea

Kontseilariak egindako irekierako agerraldiaren ondoren, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Ekologiako katedradun eta Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Paneleko (IPCC) kide den José Manuel Moreno irakasleak “Klimara egokitzea, ekintza goiztiarraren onurak” izenburuko hitzaldia eskaini du.

Morenok nabarmendu duenez, “premiazkoa da isurketak murriztea, laster eta asko, izan ere klima aldatzen ari da eta, isurketak etengo bagenitu ere, aldatzen jarraituko du”. Jarrian, argi utzi du “dagoeneko inpaktuak hautematen hasiak garela, eta inpaktuek gertatzen jarraituko dutela, askoz ere gehiago beroketa areagotuz gero”. Parisko Akordioaren ondoren, “etorkizun hurbileko klima zehaztuta dagoela” ohartarazi du: “daukagun klimara egokitu beharra dago”.

Life Nadaptari dagokionez, Morenok oso balorazio positiboa egin du Nafarroak proiektu hau lideratzeaz, eta “egundoko proiektu integrala” dela esan du, arriskuak identifikatzeko, arintze-lanetan jarduteko eta klima-aldaketaren Nafarroako inpaktuetara egokitzeko “aukera paregabea”.

Gizarte-eragileen eta Administrazioaren inplikazio handia

Jarraian, proiektuaren edukiak eta xehetasunak argitzeko mahaingurua egin da, bazkideen partaidetzaz: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutua, Goru Gobernuaren menpeko GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA sozietate publikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Zehazkiago esanda, UPNAko Ikerketako errektoreorde Ramón Gonzalok; Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuko zuzendari gerente María José Pérezek, eta GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA sozietate publikoetako zuzendari gerenteak diren Josefina Maestuk, Juanma Intxaurrandietak, Jose Mari Aierdik eta Iñaki Urrizalkik parte hartu dute.

Mintegia Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíak itxi du. Nafarroako Gobernuak, sozietate publikoek eta bestelako erakundeen landutako proiektu honen izaera integratua nabarmendu du, eta horri esker, haren esanetan, “gizarte-eragileen eta Administrazioaren inplikazio-maila handia lortuko da, klima-aldaketaren efektuetara egokitzeko proiektuan zehaztuta dauden ekintzak gauzatu ahal izateko”. Besteak beste, Ingurumen eta Osasun arloetako politiken arteko integrazioa; Nafarroako Gobernuaren sozietate publiko guztiek garatutako ekintzen arteko erlazioa eta integrazioa; “gizartea integratuz, eragileen arteko integrazioa sustatuz; eskualde eta toki mailak integratuz eta, hortik abiatuta, Europa eta mundu mailakoan lagunduz”, adierazi du.

Jarraipen berezia Europar Batasunaren eskutik

Arestian aipatu den bezalaxe, hauxe da LIFE Europak eskualde autonomo batean abiarazi duen lehendabiziko proiektua. Klima-aldaketara egokitzeko inplementatu beharreko estrategia honen emaitzak abiapuntu eta eredu izanen dira beste eskualde batzuentzat. Proiektuari jarraipen berezia eginen dio Europar Batasunak, arras balorazio ona egin baitu Nafarroan gauzatzen ari den egokitze-lanaren inguruan lortutako politika eta eragileen inplementazio koordinatu eta koherenteari buruz.

Europak jakinmin handia azaldu du proiektu honi buruz, izan ere, Nafarroa zenbait esparru biogeografikoaren (alpetar-piriniotarra; atlantikoa eta mediterraneoa) arteko eta zenbait klimaren (ozeanikoa-kontinentala) arteko bidegurutzea da, eta ondorioz, bertan lortutako emaitzak Europako beste eskualde batzuetan aplikatu ahalko dira.

LIFEk arreta berezia jarri du Proiektu Integratuen (IP) kategoria berri honetan, izan ere, horrelako proiektuek lurralde mailan intregratzen dituzte ingurumen edo klima arloeako planak eta estrategiak, politika horiek beste arlo batzuetan ere integratuz, interesdunen partaidetza bermatuz eta koordinazioa bultzatuz, bertan lortutako emaitzak Europako beste eskualde batzuetara hedatzeko erreferente izateaz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa