(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko otsailak 26


Zinea, tailerrak, kontzertuak, erakusketak, haurrentzako aisiako jarduerak eta bisita gidatuak hartuko ditu


Dama duende

Calderon de la Barcaren “La dama duende” antzezlanaren eszena bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu otsailaren 26tik martxoaren 4ra bitarteko asterako.

Nafarroako Liburutegiak “Rûmî, un místico sufí para el siglo XXI” hitzaldia antolatu du, astelehenerako, eta “Kamishibai” saioa, asteazkenerako, “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako aisiako jardueraren barruan. Baluartek, aldiz, hitzordu bikoitza eskainiko du: biola- eta piano-emanaldia, Isabel Villanueva eta François Dumonten eskutik, asteartean, eta Calderón de la Barcaren “La dama duende” antzezlana, ostiral eta larunbatean, Teatro Klasikoko Konpainia Nazionalaren eskutik.

Zineak ondokoa ekarriko du Nafarroako Filmotekara: “Viento en las velas”, asteartean, “Antes de la revolución”, asteazkenean, “Kutxetagileak / Erronkariko almadiazainak”, ostegunean, eta “El baño / The Last Family”, ostiralean.

Tailerrei dagokienez, Nafarroako Museoak “Irisgarritasuna eta Museoak” jardunaldia antolatu du, asteazkenean; Huarte Zentroak, bestetik, jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitzarekin, ostegunean, zein “Habitación: Siete - Zazpi” programarekin, ostiral, larunbat eta igandean jarraituko du, eta “The Sound We See” laborategia ekarriko du, Punto de Vista jaialdiaren harira.

IKIMILIKILIKLIK erakusketek jarraituko dute: JA Artzeren unibertsoa, Oteiza Museoan; El Irati S.A., Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; Meatzariak gerran, Lizarrako Karlismoaren Museoan.

Horrez gain, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ikusteko bisitak antolatu dira, larunbat eta igandean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa