(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erlijio islamiarra emateko komunitate musulmandarrak egindako eskariari nola erantzun aztertzen ari da Hezkuntza departamentua astelehena, 2018.eko otsailak 26


3 urteko ikasleekin hastea da aurreikuspena eta aurrematrikulazio datuen arabera, 6 ikastetxe daude legeak ezartzen duen gutxieneko 10 ikasleko taldea osatzeko egoeran 


Gizarte eta Hiritar Balioen ikasgaiaren eta estatu espainiarrak akordioak dituzten erlijio komunitateen erlijio ikasgaiaren inguruko eskariak biltzen ari da Hezkuntza departamentua. Iaz, familia musulmadarren 1400 instantzia jaso ziren Departamentuan euren seme-alabentzat erlijio islamiarra jaso nahi zutela adierazten, hautazko ikasgai gisa. Hala, Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako departamentuak zuzentzen duen elkarbizitza mahaian, konpromisoa hartu zuen Hezkuntzak 18-19 ikasturteko aurrematrikulazioan eskariak jasotzeko, legeak agintzen duen eran. Azken batean, asmoa litzateke datu zehatzak ezagutzea jakiteko Foru Erkidegoan zein den erlijio islamiarra jasotzeko asmoa duten ikasle-kopurua.

Gaur egun, aurrematrikulazio kanpainan zehar, 3 urteko ikasle berrien eskari-datuak bildu dira. 258 eskari, lurraldean oso banatuak, eta, legeak jasotzen duen gutxieneko 10 ikasleko taldetan bilduz gero, 6 ikastetxe lirateke. 26/1992ko, azaroaren 10eko, Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko kooperazio akordioaren Legeak zehazten du, hain justu, bermatu egin beharra dagoela ikasle musulmandarren, euren gurasoen eta hala eskatzen duten gobernuaren eskola-organoen erlijio islamiarra jasotzeko eskubidea, haur, lehen eta bigarren hezkuntza ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan, beti ere, eskubide hori ikastetxearen izaerarekin kontraesanean ez badago.

Era berean, 1996ko apirilaren 23ko Ebazpenak, Idazkariordetzarena, 1996ko martxoaren 1eko Ministro kontseiluaren akordioa eta erlijio islamiarraren garapena jasotzen duenak, bere zortzigarren klausulan dio, “islamiar erlijioa eskatzen duten ikastetxeko bateko maila bereko ikasleak taldekatu egingo dira, irakaskuntza hori jasotzeko”.

Gaur egun, beraz, Hezkuntzak 258 eskari bildu ditu 3 urteko ikasleen aurrematrikulazio kanpainan, lurraldean oso banaturik, eta, beraz, maila horretako 6 ikastetxek lukete gutxieneko 10 ikasleko taldea.

Hala ere, ikastetxeek otsailaren 28ra bitartean daukate 3 urtetik gorakoen datuak Departamentuari jakinarazeko. Era horretan ezagutuko ahalko da gainerako ikasleei dagokien eskariaren benetako argazkia. Ondotik baloratu ahal izango da hala eskatu duten familien eskubidea bermatzeko egin beharrekoa, beti ere, aintzat hartuz, 3 urteko ikasleekin hastea dela aurreikuspena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa