(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak jardunaldia antolatu dute herritargoari Hitzarmen Ekonomikoaren berri emateko astelehena, 2018.eko otsailak 26


Ostiral honetan izango da Baluarten, aurrez helbide honetan izena eman ondoren: jornadaconvenio@navarra.es


Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eta Kontuen Ganberak sustatutako jardunaldian, ostiral honetan, martxoaren 2an, Nafarroaren eta estatuaren arteko Hitzarmen ekonomikoa landuko da, berriki izan duen eguneratzeren harira. Saioa goizez izango da, 9:00etan hasi eta 13:30ak arte, Baluarten.

Ekintza honen bitartez, bai Nafarroako Gobernuak eta bai Kontuen Ganberak, herritarrentzako irisgarriagoa bilakatu nahi dute Hitzarmen Ekonomikoa bezalako erreminta garrantzitsu bat. Foru Komunitatearen finantziazio-sistema propioa da hitzarmena, bere zerga-burujabetzaren berme, Konstituzioak babestua eta foru-lurraldeetako eskubide historikoetan gordea.

Hortaz, interesa duen edonorentzako egongo da saioa zabalik, datorren otsailaren 28a barne aurrez izena emanda, eta Hitzarmen Ekonomikoaren ezagutza oinarritzat hartuz, Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoan dauzkan ondorioak eta etorkizunera begira landu beharreko erronkak lantzearekin batera.

Hala, eta lehen zati batean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen historiako irakasle den Roldan Jimenok, hitzarmenaren jatorri eta bilakaera izango du hizpide, Javier Zabaleta, zuzenbidean eta aholkularitza juridkoan aditua eta Luis Esain, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendariak Nafarroak arlo honetan dauzkan eskuduntzak eta zuzeneko eta zeharkako zergen inguruan zein Estatuko zerga-bilketaren gainean arituko dira

Hizlariekin solasaldia jorratu ondoren, Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpen ekonomikoa landuko da (metodologia eta 2015 urteko oinarriko ezartzea), Hitzarmen Ekonomikoko Zerbitzuko zuzendari den Maite Domínguezen eskutik; gero, erronka eta aukera berriak aztertuko dira, Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eskutik.

Jardunaldiaren irekiera ekitaldian Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak eta Asunción Olaetxae, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria izango dira, itxiera ekitaldian berriz, Aranburu kontseilaria eta Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria Ainhoa Aznarez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa