(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako etorkizuneko Osasun Publikoko Laborategi Bateratua NOPLOIk Landabenen duen egoitzan kokatuko da asteartea, 2018.eko otsailak 27


Proiektu estrategiko honen bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Iruñeko Udalak dituzten laborategiak bateratuko dira


laborategiak

NOPLOIren eta Udalaren laborategiak bateratzeko prozesua 2021ean bukatuko da.

Nafarroako etorkizuneko Osasun Publikoko Laborategia (NOPLB) Landabenen finkatuko da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) egoitzan. Bateratze-prozesuaren kronogramaren arabera, NOPLOIren eta Iruñeko Udalaren egungo laborategien erabateko bat-egitea 2021ean bururatzea aurreikusi da.

Bi laborategien arteko bat-egitea gauzatzea xede duen proiektu estrategiko honi esker, mantendu eta areagotu ahal izango dira egungo nahiz geroko giza-osasunaren babesarekin lotutako beharrei erantzuteko teknika analitikoak, zabalduz doazen erronka berriak barne hartuz. Kontuan izan behar da, osasun publikoko arazoak kontrolatzeko, nahitaezkoa dela elikadura eta ingurumen arloetako arriskuak ezagutu eta prebenitzea eta horiei erantzutea, bereziki arrisku kimikoak eta biologikoak direlarik (elikadura-segurtasuna, osasun-arriskuak edateko uretan, bainatzeko eremuetan, kutsadura atmosferikoan, produktu kimikoak eta zoonosia…). Halaber, egun erabilgarri dauden instalazioak hobetu eta ekipamendu teknologikoa handituko da. Bat-egite honek baliabide erabilgarrien eraginkortasuna eta efikazia ere hobetzen lagunduko du (kalitate-sistema bakarra, erosteko eta ekonomia nahiz langileak kudeatzeko sistema bakarra, etab.)

2013ko otsailean, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak eta Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten bi laborategien arteko bat-egite prozesua abian jartzeko. Halaber, azken urteotan, laborategiak bateratzeko prozesuak egin dira beste Autonomia-Erkidego Batzuetan, udal laborategien iraunkortasuna justifikatzea eskatzen duen arau-aldaketaren ondoren (27/2013 Legea, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzkoa).

Egungo egoera

Gaur egun, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuari atxikitako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Iruñeko Udalak osasun publikoaren arloan dagozkien eskuduntzak garatzea ahalbidetzen dieten laborategiak dituzte. Kualifikazio altuko lantalde profesionalak dituzte horretarako (30 profesional NOPLOIren Laborategian eta 11 Udalarenean), baita ekipamendu analitiko aurreratuak eta arras garatutako kalitate-sistemak ere, Komunitateko eskari analitikoari erantzuteko.

Bi laborategiak elikadura-segurtasunari buruzko RELSA sarearen kontrol ofizialeko laborategi gisa aitortuta daude eta ENAC Akreditazio Erakunde Nazionalaren akreditazioa dute, osasun publikoaren arloko eskuduntzak betetzeko nahiz Osasunbidearen asistentzia-zentroetako autokontroleko teknika analitikoetarako behar diren elikagai eta uren kontrol ofizialerako nahiz Legionellen zehaztapenerako teknika analitikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak egin ahal ditzaten. Gainera, bi laborategien baterako zerbitzu-zorroaren barnean, bestelako zehaztapen toxikologiko nahiz forentseetarako teknikak daude. 2017an, bi laborategiek 2 milioi eurotik gorako aurrekontua izan zuten (1,65 milioi euro NOPLOIren laborategiak eta 503.000 euro Udalarenak).

Hala ere, bi laborategiek oraingo egoitzetan dituzten esparru erabilgarriak, NOPLOIk Leire kalean duen 542 metro koadrokoa eta Iruñeko Udalak udaletxe ondoan duen 320 metro koadrokoa, ez dira aski eta ez dituzte nahitaezko baldintzak betetzen biak egoitza bakar batean behar bezala bildu ahal izateko. Horri gaineratu behar zaio esparruen banaketa desegokia, hirigunearen barnean finkatuta baitaude, etxebizitza, bulego eta saltokien ondo-ondoan, ingurune horiei atxikitako mugapenak tarteko.

Balizko lau aukera

Egoera horretan, balizko lau aukera aztertu ziren etorkizuneko laborategi bateratuaren kokapenerako: NOPLOIk Leire kalean duen egungo laborategia handitu eta egokitzea; NOPLOIk Landabenen duen egoitzako esparru erabilgarriak egokitzea; Psikogeriatrikoaren eremuan erabilerarik ez duen eraikinen bat egokitzea, edota Nekazaritza-Elikadurako laborategiak eta Nasertic laborategiak Atarrabian duten eraikina eraberritu eta egokitzea.

Azkenik, NOPLOIk Landabenen duen egoitza proposatu da laborategi bateratua finkatzeko. Hiru eremu funtzional zehaztu dira laborategi bateratuaren barnean: denentzako nahiz administrazioko atalek partekatutako esparruak (191 metro koadro), analisi kimikoko eta teknika instrumentaletako laborategia (397 metro koadro) eta mikrobiologia eta teknika biologikoetako laborategia (302 metro koadro). Aurreikusitako guztizko azalera 890 metro koadrokoa da, baina 1.127 metro koadrora irits daiteke.

Behin kokapena zehaztuta, datozen hiru urteotan, lehenik eta behin, proiektua gauzatu eta instalazio berriak egokitzeari ekingo zaio, bi laborategietako profesionalak, ekipamenduak eta jarduera analitikoa biltzeko.

Azkenik, bat-egitearen ondorioz sortutako figura juridikoa zehaztu eta garatzeari ekingo zaio, baliabide ekonomikoak integratuz eta bi laborategietako profesionalen integrazio operatiboa bultzatuz.

Laborategien jarduera eta akreditazioa

Nafarroako Osasun Publikoko Laborategi Bateratuak bere gain hartu du bi laborategi horiek orain banaka egiten duten jarduera osoa. 2017ko jarduera analitikoaren barruan, 10.419 lagin prozesatu ziren guztira (7.102 NOPLOIn eta 3.317 Udalean); horietatik, 3.615 elikagaien laginak ziren eta 6.630 uraren laginak. Aztertutako parametro mikrobiologikoak 20.008 eta 7.834 izan ziren, hurrenez hurren, eta parametro kimikoak 50.695 eta 21.967.

Lagin horietatik abiatuta, 100.504 zehaztapen landu ziren guztira. Azkenik, nabarmendu behar da Laborategi berriak oraingo bi laborategien akreditazioak gehituko dituela, guztira 97 teknika eta 225 parametro bilduz akreditazio horien pean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa