(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 850.000 eurotako laguntzak deitu ditu familiak eta bateratzea laguntzeko asteartea, 2018.eko otsailak 27


Haur txikien eta adinekoen zaintzarako hartutako lan-utzialdiak finantzatzera, ohiz kanpoko gastuak ordaintzera eta guraso bakarreko familiei babesa ematera zuzentzen dira


familia

Banan-banako ebaluazio-erregimenean emango dira laguntzak.

Nafarroako Gobernuak 850.000 euro emango ditu familiei zuzendutako laguntza ekonomikoetan, hiru diru-laguntza deialdiren bitartez. Alde batetik, haur txikiak edo adineko pertsonak zaintzeko hartutako eszedentziak finantzatzera bideratuko dira. Bestalde, familia ugarien kasuan, ohiz kanpoko gastuak ordaintzera zuzenduko dira (entzumen-, ikusten-, ortopedia- eta ortodontzia-materiala). Azkenik, eta haur txikiak bere kargura dauzkana heldu bakarra denean, bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzera zuzenduko dira laguntzak.

Gaur aurkeztu dira hiru deialdien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntzen ematea banan-banako ebaluazio-erregimenean egingo da kasu guztietan. Hortaz, aurkeztutako ordenari jarraiki tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, eta beti horietarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Hala ere, baliabideak agortuz gero, dagokion zuzkidura handiagotu ahal izango da.

Diru-kopuru handiena jaso duen deialdia, 525.000 eurotako aurrekontuarekin, adin txikiko haurrak eta lehen graduko familiar helduak zaintzeko hartutako eszedentzietarako laguntzena izan da, bigarren horiek zuzeneko zaintza, zaintza jarraitua eta zaintza etengabea behar duten kasuen, gaixotasun eta/edo istripuren bat dela bide, 2018. urterako.

Laguntza ekonomikoa zuzenekoa eta aldizkakoa izango da, langileen lan- eta familia-bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa. Laguntza, gehienez ere, 650,34 €-takoa izango da hilabetean, laguntza eskatu den urte horren abenduaren 31ra arte luzatuko dena gehienez. 2017an zehar 284 eskabide aurkeztu ziren, horietatik 212 onartu zirelarik.

Bigarren deialdia familia ugarien ohiz kanpoko gastu beharrezkoak ordaintzera zuzentzen da, 2018an zehar, eta 200.000 eurotako zuzkidura dauka. Entzumen-protesiak, agindu optikoak eta ortopedikoak edo ortodontziako tratamenduak ordaindu edo aldatzera bideratzen da laguntza kasu honetan, gastu horiei aurre egiteko baliabide nahikoa ez duten unitate familiarrentzat. Laguntzak 120 eta 600 euro artekoak izango dira, gastu-motaren eta familien errentaren arabera. 2017an zehar 876 laguntza eman ziren.

Azkenik, eta hirugarren laguntza-motari dagokionean, 125.000 eurotako aurrekontuarekin (2017an baino %25 gehiago), berariazko beharrak dauzkaten haurrak dituzten familiei zuzentzen zaizkie laguntzak, bizitza pertsonala, bizitza familiarra eta lan-bizitza bateratzeko zailtasunak dituztenak, haurren kargura heldu bakarra dagoen kasuetan. Familia-errentaren arabera ezartzen dira kopuruak, 502 eta 800 € artean. 2017an zehar 131 diru-laguntza eman ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa