Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Maria Solana hezkuntza kontseilariak eta Pedro Mangado Sesmako alkateak sinatu dute protokoloa, Udalak jolas-gelara arranpa egiteko
Maria Solana, Hezkuntza kontseilaria, eta Pedro Mangado, Sesmako alkatea 0-3 urte bitarteko ikastetxean akordioa sinatu ostean.
(
irudia handitu
)
Nafarroan udalen ardurapean diren 0-3 urteko 93 zentroetatik, gaur egun, seik jarraitzen dute 2007ko Foru Dekretuak jasotzen dituen ezaugarrietara egokitu gabe, tartean, Sesmakoak. Gaur sinatutako protokoloarekin, Sesmako udalak konpromiso politikoa hartu du egin beharreko lanak 2018an gauzatzeko, 28/2007ko Foru Dekretura egokitzeko eta era horretan 0-3ko zentroak Hezkuntza departamentuaren haur eskolen erroldara gehitzeko.
Hezkuntza kontseilariak eskertu egin dio alkarteari hartutako konpromisoa, Nafarroako haur eskola guztien arautzean aurrera egiteko beste urrats bat baita. Alkateak, bestalde, haur eskolak duen garrantzia azpimarratu du, ikasle guztien inklusioan duen balioagatik, herriko gizarte kohesioan eta elkarbizitzan giltzarri.
Haur eskola egokitzeko lanak 2018an hasiko dira eta behin amaituta Hezkuntza departamentuaren 0-3 haur eskolen erroldara gehitu da Sesmakoa. Era berean protokoloak bide ematen dio Sesmako Udalari Hezkuntza departamentuaren diru-laguntzak jasotzen jarraitzeko. Izan ere, Foru Dekretura egokitu ezean ezinezkoa da era horretako finantzazioa jasotzea.
Gaur sinatutako protokoloari esker, Sesmako Udalak egin beharreko lanen egutegia zehaztuko du. Jolas-gelara arranpa egingo du Udalak Haur eskolan eta Departamentuko Azpiegitura Zuzendaritzak ikuskatuko ditu lanak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen