(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hainbat ikastetxe itxita eta arazoak eskola garraioan elurraren ondorioz
asteazkena, 2018.eko otsailak 28


Hezkuntza Departamentuari jakinarazi zaionez, 317 ikastetxetatik 33 itxi dituzte


Jendea elurretan ibiltzen.

Hainbat pertsona elurretan ibiltzen.

Hezkuntza Departamentuak jakinarazten du, gaur, otsailak 28, 15:00ak bitartean, eta protokoloari jarraituz ikastetxeek Ikuskaritza-zerbitzura helarazitako datuen arabera, 317 ikastetxetatik 33k utzi dituztela eskolak bertan behera.

Goiz osoan zehar aurretik ezarritako protokoloa jarraitu da. Elurte egunetan lekuan lekuko egoeraren arabera ekiten dio ikastetxe bakoitzak, eremu geografikoaren, garraiatutako ikasle kopuruaren eta bestelako faktoreen arabera aldakorra baita. Kasu bakoitzean ikastetxeak dira egoeraren irakurketa egin eta horren arabera hezkuntza komunitateari eta Hezkuntza departamentuari hartutako erabakiaren berri ematen diotenak.

Hala, ohiko prozedurari jarraituz, Ikuskaritza-zerbitzuak eskolaldian zehar batu du ikastetxeek eurek helarazitako informazioa.

Gogoratu beharra dago, goizean goizetik Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak gezurtatu egin duela sare sozialen, eta bestelakoen bitartez, hedatutako komunikazioa, non esaten zen ikastetxe guztietan eskolak bertan behera geratzeko agindua eman dela. Hezkuntza departamentuak iritzi publikoari nahiz ikastetxe guztiei jakinarazi die mezu hori ez zela ofiziala.

Eskola-garraioari dagokionez, ez da gertakari larririk izan. Hala ere, ohiko ibilbideen gutxi gorabehera erdiak ezin izan dira egin. Autobusak hasierako irteerara itzuli behar izan dira Foru Poliziaren aginduz edo errepideen egoera txarrak eraginda, ibilgailuak errepidean gurutzatuta zirelako, eta abar. Kasu batzuetan, gainera, atzera bueltan eraman dituzte ikasleak eskola orduak amaitu aurretik, irakasleek ez dutelako ikastetxera iristerik izan.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
listadocentroseusk.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa