(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialen Departamentuak Zizur Nagusian jabetzako 16 BOE eta 27 PTE esleitzeko prozesu berri bat abiarazi du asteazkena, 2018.eko otsailak 28


Berritasun gisa, deialdi honetatik aurrera, bi sustapen hauetakoaren batean lehiatzeko, nahitatezkoa izanen da babestutako etxebizitzaren Zentsu bakarrean inskribatutako pertsonek eskaintzan dauden sustapenetako bat espresuki hautatua izatea


Etxebizitza baten barnealdea.

Etxebizitza baten barnealdea.

Eskubide Sozialen Departamentuari atxikitako Etxebizitza Zerbitzuak erosketa-araubideko etxebizitza babestuen bi sustapen berriri buruzko informazioa eseki du Nafarroako Gobernuaren etxebizitzari buruzko atari tematikoan, interesdunek kontsultatu ahal dezaten. Zizur Nagusian kokatutako etxebizitza horiek martxoaren 1etik 16ra bitartean esleituko dira.

Deialdi honetako berritasun gisa, etxebizitza hauen adjudikazioan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek aldez aurretik hautatua izan behar dute lehiatu nahi duten sustapena edo sustapenak.
 

Nola hautatzen den sustapen bat

Beharrezkoa da babestutako etxebizitzaren Eskatzaileen Zentsuan izena ematea, egindako eskaera eguneratzea, hautaturiko lehentasunak aldatzea edota gogoko sustapena edo sustapenak hautatzea. Arras erraza da, eta erosotasun osoz egin daiteke etxetik edo beste leku batetik, izan ere, NAN + Ogasuneko PINa erabilita, tramitea telematikoki egiteko aukera dago. Ez da beharrekoa ziurtagiri digitala erabiltzea edota NASUVINSAren bulegoetara joatea.

Administrazioak onartutako ziurtagiri digitalaz baliatzeko aukeraz gain, orain aski da NAN + Ogasuneko PINa erabiltzea. Nafarroako zergadun guztiek dute PIN fiskala, eta horren beharra izanez gero, erraz eta doan eska daiteke hemen klik eginez. Nafarroako Zerga Agentziak etxera bidaliko du.

Honela, NAN + Ogasuneko PINa erabilita, eskatzaileen Zentsuan izena eman, egindako eskaerak aldatu, eguneratu edo ezabatu, hautaturiko lehentasunak (araubidea, gela-kopurua, etxebizitza mota, gogoko herria) aldatu, edota sustapena hautatu ahal izanen da.

Nola egiten da?

Oso erraza da, aski da babestutako etxebizitzaren eskatzaileen Zentsu bakarrean sartu eta NAN+PINa ematea eskaerara iristeko.

Martxoaren 1ean hasi eta sustapena hautatu ahal den epearen barruan (hilaren 16a arte), Sustapenak hautatu aukera agertuko da, eskatzaileak gogoko dituen sustapenak hautatu ahal izateko.

Nahitaezkoa da eskaera sinatzea aldaketak gordetzeko.

Deialdi honetako eskaintzari atxikitako etxebizitzak Construcciones Andía S.A. enpresaren bi sustapenetakoak dira (informazioa eta salmenta Iruñeko Nafarroa Behereko Etorbideko 42an), ondoko ezaugarri hauek dituztenak:

16 BOE salerosketa-araubidean, Zizur Nagusian

Babes ofizialeko etxebizitzak, 31/1-0021/2017 espedientea. Bi logela (eta 56,25 metro koadroko azalera erabilgarria) dituen etxebizitza batek eta hiru logela (eta 90na metro koadro inguruko azalera erabilgarria) dituzten 15 etxebizitzak osatzen dute eskaintza hau. Etxebizitzak beheko solairua eta hiru altuera dituen eraikin batean kokatuta daude eta A kalifikazio energetikoa dute.

27 PTE salerosketa-araubidean, hauek ere Zizur Nagusian.

Prezio tasatuko etxebizitzak, 31/T-0003/2017 espedientea. Kasu honetan, eskaintza bi logela (eta 70 eta 75 metro koadro bitarteko azalera erabilgarria) dituen 6 etxebizitzak, hiru logela (eta 89 eta 98 metro koadro bitarteko azalera erabilgarria) dituzten 15 etxebizitzak, eta lau gela (eta 113 metro koadro inguruko azalera erabilgarria) dituzten 6 etxebizitzak osatzen dute. Eraikin honek ere beheko solairua eta hiru altuera ditu, eta A kalifikazio energetikoa.

Baremoaren aplikaziotik eta eskatzaileek hautaturiko sustapenetatik ateratako adjudikaziodunen behin-behineko zerrenda martxoaren 20an ezarriko da etxebizitzari buruzko atari tematikoan eta Nasuvinsako iragarki-taulan (San Jorge 8, beheko solairua). Orduan, 10 eguneko epea irekiko da alegazioak egiteko, eta honen ondoren, behin-betiko zerrenda onartuko da.

Familiaren diru-sarrera haztatuen arabera, erosleek, babes ofizialeko etxebitzen erosketa-prezioaren % 12, % 10 edo % 6ko dirulaguntzak jaso ahalko dituzte, edota % 4,4 edo % 2ko dirulaguntzak prezio tasatuko etxebizitzen kasuan.

Etxebizitzei buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren etxebizitzari buruzko atari tematikoan eskura daiteke, esteka honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa