(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PISA 2018k garrantzia emango dio irakurketari ingurune digitalean osteguna, 2018.eko martxoak 1


Hezkuntzak gaur jakinarazi die ikastetxeei OCDEren komunikazioa


Informe Pisa

53 zentro publiko eta itunpekok parte hartuko dute PISA 2018.

Hezkuntza departamentuak gaur jakinarazi die OCDE erakundearen (Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundea) erabakia ikastetxeei. 53 zentro publiko eta itunpekok parte hartuko dute PISA 2018 (Programme for International Student Assessment) estudio nagusian.

Hezkuntza sistemen artean konparazioa egiteko munduan dagoen asmo handiko ebaluazio azterlan nagusia da PISA. Eta erabiltzen da jakiteko ikasleak, beren derrigorrezko hezkuntza burutzean, noraino dauden prestaturik beren bizitza profesional edo akademikoari ekiteko; ikastetxeek, hezkuntza sistemek eta gobernuek erabiltzeko, hobetu beharreko alorrak identifikatzeko; eta herri guztien artean, ikasleen errendimenduaren eta ikaskuntzaren inguruaren luzetarako konparazio-aukera izateko.

Nafarroa 2006an hasi zen lagin handiko PISA estudioan parte hartzen. Aurten, beraz, bosgarrenez egingo dira hiru urterik behin egiten probak. Irakurketa, zientziak, matematika eta alor berritzaile bat dira ebaluatzen diren gaitasunak; aurten alor berritzailea Gaitasun Globala izanen da. Irakurketa ingurune digitalean bereziki ikuskatuko du PISA 2018k. Gainera hainbat ikastetxetan Finantza Gaitasuna ere sartuko da proban.

Guztira, 2.200 ikasle inguruk parte hartuko dute probetan 53 ikastetxetan, eta PISA 2015ean bezala, ordenagailu bidez egingo dituzte frogak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa