(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernu Irekiaren atariak Nafarroako tokiko erakundeen aurrekontuak eta kontuak argitaratzen ditu osteguna, 2018.eko martxoak 1


Udalerrien, kontzejuen eta udalerri-elkarteen inguruko informazioa datu irekiak bezala eskaintzen da


Gobernua Irekiaren atariak Nafarroako toki-erakundeen aurrekontuak eta kontuak argitaratzen ditu; beraz, udalerrien, kontzejuen eta udalerri-elkarteen informazioa datu irekiak bezala eskaintzen da.

Orrialdea gazteleraz zein euskaraz erabil daiteke. Helburua da gure toki-erakundeen aurrekontuei eta kontuei buruzko gardentasun-printzipioa betetzea; hots, udalerrietakoa, kontzejuetakoa eta udalerri-elkarteetakoa.

Datuak eskuratzeko, tokiko erakundea hautatu daiteke Nafarroako mapan edota horren izena idatzi izenaz bilatzeko inprimakian. Modu horretan, IDECALera sartzen da (Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteen Datuak Trukatzea); alegia, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari kontabilitate-espedienteak emateko erakundeek erabiltzen duten programara.

Onartutako azken aurrekontuak ez ezik, tokiko erakundeen azken 10 ekitalditako kontuak ere kontsulta ditzakete herritarrek.

Emandako kontabilitate-datuak

Honako kontabilitate-datuak ematen dira: sarrerak eta gastuak kapitulu ekonomikoen arabera, hau da, izaera ekonomikoa kontuan hartuta (“zertan lortzen den sarrera edo zertan gastatzen den”); gastuak kapituluka eta funtzio-multzoaren arabera, hots, izaera ekonomikoa kontuan hartzeaz gain, gastuen helburuari erantzuten diotenak (“zertarako gastatzen da”); eta aurrekontu-emaitza, sarreren eta gastuen arteko aldea bezala definitua.

Aurrekontuei eta kontuei buruzko informazioa tokiko erakundeak espedienteak IDECAL programan jartzean erabili ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa