(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Profesionalen partaidetzaz antolatutako tailer batek klima aldaketari buruzko informazioaren erronkak aztertu ditu osteguna, 2018.eko martxoak 1


Elizalde kontseilak "arazoa ulergarri egitearen garrantzia" nabarmendu du, "herritarren parte-hartzea lortzeko"


Elizalde kontseilariak ireki du, eta harekin batera izan dira Oria (irudiaren ezkerraldean) eta Alday (eskuinaldean)

Elizalde kontseilariak ireki du, eta harekin batera izan dira Oria (irudiaren ezkerraldean) eta Alday (eskuinaldean) ( irudia handitu )

Komunikazioaren arloko hogei bat profesionalek parte hartu dute gaur goizean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Jauregiko Joaquin Elizondo Aretoan antolatutako “Klima aldaketa Azaltzeko Saioa/ Contar el cambio climático” izenburuko tailer-gosarian.

Isabel Elizalde kontseilariak irekitako saioan, idatzizko komunikabideak, irratia, telebista eta komunikazio enpresak ordezkatu dituzten kazetariek parte hartu dute, baita enpresa publikoetako nahiz sindikatuetako kabineteetako kideek, dibulgatzaileek eta kazetari independeteek ere.

Tailerrean, AEMETeko Peio Oriak eta Lursareako Rafael Aldayk parte hartu dute hizlari gisa, “Egungo egoera: klima aldaketaz kontatu beharrekoa” eta “Klima aldaketaz informatzeko tresnak” delako gaiei helduta, hurrenez hurren.

Kontseilariak klima aldaketaren aurkako borrokan foru Exekutiboak hartutako konpromisoaren barnean eta Nafarroako Gobernuaren politikak finkatu eta zehazten dituen Bide Orriaren barnean kokatu du saioa. Elizaldek komunikabideen eta informatzaileen eginkizuna nabarmendu du gaiari buruzko dibulgazio eta sentsibilizazioari dagokionez, “haiexek lortzen baitute arazoa irisgarria eta ulergarria izatea, klima aldaketa arindu eta horretara egokitzeko ahaleginean parte-hartze indibiduala eta kolektiboa lortzeko”, azpimarratu du.

Hizlariek nahiz partaideek klima aldaketaren oinarrizko kontzeptuen eta arazoen gainean lan egin dute, haien artean izan beharreko komunikazioa hobetzeko xedez, herritarrentzat ulergarria den eta arazoari aurre egiteko banakako nahiz taldekako proposamenetan isla daitekeen informazio zehatza eta dokumentatua banatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa