(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da Nafar Lansareko 85 prestakuntza-ekintzatan izena emateko epea, 1.375 plazarekin asteartea, 2018.eko martxoak 6


66 ekintza Iruñean eta Iruñerrian izango dira eta Nafarroako gainerakoan beste 19ak


Nafar Lansarek izena emateko epea ireki du abuztuaren 31ra arte luzatuko diren 85 prestakuntza-ekintzatan, 1.375 plaza inguru jarri dituelarik eskuragarri. 66 ekintza Iruñean eta Iruñerrian izango dira eta Nafarroako beste udalerri batzuetan gainerako 19ak

Nafar Lansarek, alde batetik, 63 ikastaro eskaintzen ditu langabetuentzako lehentasunezko sarbidea duten lan-eremuetan (gordetako plazen %60a): horietatik 28 Iturrondoko Nafar Lansareko apirileko programazioan, CENIFER energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren prestakuntza-zentroan eta Peralta eta Tuteran emango dira; 35 ikastaro diruz lagundutako prestakuntza-erakundeek emango dituzte, gehienek Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko bidea ematen dutenak.

Gainera, Prestakuntza eta Enplegurako Programa Integraletako (PEPI) 22 eskainiko ditu Nafar Lansarek, apirila eta maiatza artean emango direnak. Aipatu programek langabetuei zuzendutako prestakuntza, orientabidea eta segizioa uztartzen dituzte lana bilatzeko lehen fasean eta udaletxe eta prestakuntza-erakunde espezializatuek ematen dituzte. PEPI horietatik 16 modalitate espresekoak dira, 2 eta 4 hilabete arteko iraupenarekin. Horietara sarbidea egiteko, egokitako enplegu-agentziara joan beharko da eta sarbide-baldintzak bete beharko dira.

Eskaintza hau,  www.empleo.navarra.es webguneko ‘Prestakuntza’ atalean kontsulta daitekeena, handiagotu egingo da datozen asteetan Iturrondon eta CENIFERen, prestakuntza-ekintza berriekin, eta lana daukaten pertsonentzako lehentasunezko sarbideko ikastaro-eskaintzarekin (plazen %60a).

Iruñeako eta Iruñerriko eskaintza

Iturrondon, askotarikoa da apirila eta maiatzeko eskaintza: kostuak, proiektuen kudeaketa, sare sozialak eta marka pertsonala, XXI. menderako komertzialak – marketin digitala eta salmenta kontsultiboa, metrologia industriala, iturgintzako operazioak, ekitaldiak eta esperientziak, elikagaien maneiua, ingelesa eta soldatzea. Bi ikastaro egongo dira 30 urtetik beherakoei berariaz zuzenduak, karrozeriakoa bat eta elektromekanikakoa bestea. Tuteran, Ekitaldiak eta Esperientziak ikastaroa programatuko da berriz eta, Peraltan, hizkuntza- eta matematika-gaitasun gakoei buruzko bi ikastaro izango dira.

CENIFER energia berriztagarrien zentroan 5 dira aurreikusten diren ikastaroak: ekintzailetza berdea, AENOR energia-kudeaketako titulazioa, oinarrizko solidworks, Excel aurreratua eta sektoreko ingelesa.

Abuztuaren 31ra arte emango diren PEPIen artean, 15 Iruñean eta Iruñerrian izango dira: zurgintza, garbiketa, telearreta, eskorga, ostalaritza, logistika, soldadura, arreta soziosanitarioa, fabrikazio mekanikoa, harrera eta merkataritzako saltzailea. Lizarran, arreta soziosanitarioko PEPI bat eskainiko du Nafar Lansarek. Tafallan bezeroen arretako, kutxa-kudeaketarako eta soldadurako ikastaroak izango dira; Tuteran aldiz lau, arreta soziosanitarioa, lorezaintza eta garbiketakoak.

Erakundeen bitartez, honako jarduerak eskaintzen dira: igeriketa, sorospena, biltegiko laguntzailea, hornikuntzen kudeaketa eta kontrola, biltegien antolaketa eta gestioa, salmenta-jarduerak, administrazio- eta finantza-kudeaketa, fabrikazio mekanikoa, tabernako eta sukaldeko laguntzaileak, garbiketa, ingurumen-kudeaketa, mekanizatua (Catia, CNC eta CAM), turismo-promozioa, kontserbak eta zukuak eta arreta soziosanitarioa. Iruñerritik kanpoko Nafar Lansareren eskaintza osoa, egun izena emateko epea irekita duten ikastaroak barne, esteka honetan kontsulta daiteke, eta baita www.empleo.navarra.es webguneko Prestakuntza atalean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa