(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun sistema publikoko profesionalek jakinarazitako erasoetan lautik hiru ahozkoak dira osteguna, 2018.eko martxoak 8


Osasun Departamentuak osasun esparruan gizabidezko harremanak sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abiaraziko du luze gabe


itxarongela

Osasun-zentro bateko itxarongela.

Osasun-sistema publikoko profesionalek 2017an jakinarazitako erasoetan lautik hiru ahozkoak izan ziren, Osasunbideko Lan-Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak egindako balantzearen arabera. Zehazkiago esanda, iaz, 286 eraso-jakinarazpen bildu ziren; horietatik 221 ahozkoak izan ziren (bat idatzizkoa) eta 65 fisikoak.

Eraso fisikoen kasuan, aurreko urtean baino jakinarazpen bat gutxiago jaso da (-% 2), eta kasuen % 70etan, erasoa asmorik gabekoa izan zen; adibidez, esku-hartze sanitario mingarri baten ondorioz pazienteak ustekabeko erreakzioa duenean, edota osasun-egoeragatik (arazo mentalak, alkoholak edo drogek eraginadako intoxikazioa…) errealitatearekiko deskonexioa duten pazienteen kasuan.

Ahozko erasoen kasuan, % 40ko igoera gertatu da (2016an baino 63 jakinarazpen gehiago), eta gehikuntza hori, hein handi batean, Osasunbideko Zuzendaritza Profesionaletatik nahiz zentroetako Osasun Zuzendaritzetatik, sindikatuetatik eta elkargo profesionaletatik erasoen jakinarazpenak sustatzeko eta horrelako gertaeren ‘jakinarazpen eskasia’ murrizteko abiatu diren informazio-ekintzen emaitza izan da.

Halako kasuen prebentzioari dagokionez, Lan-Arriskuen Prebentziorako Prestakuntza Planaren barnean profesionalen defentsa pertsonalaren arloko trebetasunak nahiz pazienteekiko komunikazio-gaitasunak hobetzeko bultzatzen ari diren prestakuntza-jarduerak nabarmendu behar dira. Horren harira, luze gabe, osasun-sisteman erabili beharreko gizabidezko harremanak sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abiaraziko da.

Medikuntza, Erizaintza eta EZOT, jakinarazpen gehien dituzten estamentuak

Profesionalei egindako erasoen urteko balantzean bildu eta banakatutako datuen arabera, 111 jakinarazpen erabiltzaileak egindako ahozko mehatxuengatik bete ziren, 110 irainengatik, 46 asmorik gabeko eraso fisikoengatik eta 19 nahita egindako eraso fisikoengatik. Jakinarazitako kasuetako hirutan, langileak baja hartu behar izan zuen, 148 eguneko guztizko iraupenaz. 150 kasutan, Lan-Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren geroko jarraipena behar izan zen, eta 5 kasutan, erasotako profesionalek laguntza juridikoa eskatu zuten.

Jakinarazpenik gehienak medikuen estamentutik egindakoak dira (87 kasu); ondotik daude Erizaintzakoak (79), Erizaintzako zainketa osagarrien teknikarienak-EZOT (59), administrari laguntzaileenak (41), zaindarienak (10), gizarte-langileenak (6), Farmaziako pertsonal teknikoarenak (2) Laborategikoak (1) eta fisioterapeutenak (1). Jasotako jakinarazpenetan, erasoen % 72tan pazienteak dira eragileak, eta % 28tan horien senide edo lagunak.

Hauexek dira erasoetan zehaztu diren hiru kausa nagusiak: tratamenduarekiko zein diagnostikoarekiko desadostasuna (58 kasu), arazo mentalak dituen ospitalizatutako pazientearen errealitatearekiko konexiorik eza (40) eta zenbait protokoloren aplikazioarekiko desadostasuna (39).

Esparruen arabera, jakinarazpenik gehienak Nafarroako Ospitalegunean gertatutako egoerei lotutakoak dira (99), eta ondotik, Lehen Mailako Arretako zentroetan eta kontsultategietan gertatutakoak daude (96), Osasun Mentalekoak eta arazo mentalak dituzten pazienteen ospitaleratze unitateetakoak (49), Tuterako “Reina Sofía” Ospitalekoak (33), Lizarrako “García Orcoyen” Ospitalekoak (7) eta Zerbitzu Nagusietakoak (2).

Jakinarazpen prozedura

Osasunbideak aurreikusitako protokoloaren arabera, edozein eraso lehenbailehen jakinarazi behar zaio erasotako pertsonaren zuzeneko arduradunari (unitate, atala nahiz zerbitzuko buruari), eta honek zentroko Zuzendaritzari edota Langileen arduradunari emanen dio gertatutakoaren berri. Eraso fisikoa izanez gero, garrantzi handikoa da medikuntza-zerbitzu batera joatea lesioei buruzko txostena lantzeko.

Erasoa jakinarazteko, Osasunbideko profesionalek intraneten bitartez eskura dezaketen Gertakariak Jakinarazi eta Ikertzeko formularioa erabili ohi da (B Eranskina deritzona). Lan-Arriskuen Prebentziorako Zerbitzutik, laguntza psikologikoaz edo lege-aholkularitzaz baliatzeko aukera eskaintzen zaio erasotako pertsonari. Lege arloko laguntza Lehendakaritza Deprtamentuko Lege-Aholkularitzak ematen die Nafarroako Foru Administrazioari nahiz honen Erakunde Autonomoei atxikitako langile guztiei.

Lege- aholkularitzaren ondoren, erasotako pertsonak, egokitzat joz gero, dagokion salaketa jar dezake edozein polizia-bulegotan (Foruzaingoan, Udaltzaingoan, Guardia Zibilean edota Polizia Nazionalean) eta edozein organo judizialen aurrean (Agoitz, Lizarra, Iruña, Tafalla nahiz Tuterako Guardiako Epaitegian). Kalte materialak izanez gero, Ondare Zerbitzuari jakinaraziko zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa