(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak 1.416 emakumeren kontratazioa sustatuko dute ekintza positiboko neurrien bitartez ostirala, 2018.eko martxoak 9


Gobernuak laguntzei % 5 eta % 50 bitarteko gehigarria ezartzen jarraitu zuen 2017an emakumeak kontratatzeagatik, eta 2018an ere horretan jardun beharko du enplegurako sarbidean dagoen genero-etena ezabatuz joateko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak ekintza positiboko neurrien bitartez,  1.416 emakumeren kontratazioa sustatu zuen 2017an, Nafar Lansareak eta Enplegu Sozial Babestuko Zerbitzuak emandako laguntzen bidez.
Mujer trabajando

Nafarroako Gobernuak ekintza positiboak bultzatu ditu emakumeen kontratazioa hobetzeko.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak ekintza positiboko neurrien bitartez,  1.416 emakumeren kontratazioa sustatu zuen 2017an, Nafar Lansareak eta Enplegu Sozial Babestuko Zerbitzuak emandako laguntzen bidez.

Kontratazioa sustatzeko eta bazterketa sozialaren aurka borrokatzeko programa horien laguntzaz sortutako enplegu osoaren % 47 da (2.996 lanpostu, guztira).

Zehazkiago esanda, Enplegu Sozial Babestuaren arloan, Departamentuak emakumeei egindako kontratuen pisua % 52ra igotzea lortu du, aurreko urteko desberdintasuna zuzenduz, kopuru osoaren % 45ª suposatzen baitzuen.

Nafar Lansareari dagokionez, emakumeek funts publikoekin sustatutako kontratuen % 45 berenganatu dute. Laguntzeko neurririk gehienak 2016an eta 2017an abiarazi dira.

Miguel Laparra lehendakariordeak eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok prentsaurrekoa eman dute, emakumeen gizarteratzea eta lan-munduratzea errazteko 2017an garatutako ekintza positiboko politiketako batzuk erakusteko. Biek 2016aren aldean izandako aurrerapausoak azpimarratu dituzte eta aurrekontu handiagoa izatearekin lotu dute: 14,38 milioi euro, 2016an baino % 24 gehiago.

Erabilgarritasun honi esker, enplegua sortzen laguntzeko neurri berriak abiarazi ahal izan ditu, persona gehiagorengana iritsiz eta genero-berdintasunaren inguruan nahiz enplegua lortzeko zailtasun gehien duten koletiboendako (gazteak, iraupen luzekoak, emakumea, Errenta Bermatuaren jasotzaileak, desgaitasuna dutenak…) arretaren inguruan dagoen sentiberatasun sozial handiagoari erantzunez, adierazi duenez.

Hala ere, lehendakariordeak eta kontseilariak azpimarratu dute emakumeei laguntzeko politikak indartu behar direla 2018an, Berdintasunerako Foru Lege berriaren espirituaren arabera. Horri buruz, Laparrak gogoratu du Nafarroako langabeen % 57 emakumeak direla, eta hauek desberdintasunari lotutako beste elementu batzuen eraginpekoak direla: soldata etena, segregazio horizontala (zenbait sektoretan) eta bertikala (igotzeko politikak), etab.

Ollo kontseilariak gogoratu du egoera hau “errotutako estereotipoen arteko konbinazio baten ondorioa dela, zeinetan emakumea zainketa lanekin, ugalketarekin edo etxeko lanekin lotzen den”. Lehendabiziko aldiz, NLak genero-inpaktua neurtu du sustapen-programetan.

Enplegu Sozial Babestuaren gaineko inpaktua

Hartara, Enplegua Sozial Babestuan, 2017an desberdintasunak zuzendu dira toki eta gizarte erakundeek egindako kontratuetan. 2016an, emakumeak kontratu horien % 45,6z jabetu ziren, gizonen gaineko hamar puntuko aldearekin (% 54,4), 2015eko datuak berdinduz.

Hori dela eta, deialdi berrian parekotasuna eskatu zitzaien erakundeei, kontratazioen % 50 gutxienez. Helburua aisa gainditu da eta egindako 845 kontratuen % 52 (441) emakumeentzat izan dira.

Bazterketa egoeran dauden pertsonak kontratatzen laguntzeko programa honetara Gobernuak 6.528.874 euro bideratu zizkion, 2015ean baino % 133 gehiago (2,8 milioi eta 551 kontratazio) eta 2016an baino % 2,54 gehiago (878 kontratazio, baina kontratu laburragoekin).Toki erakundeei zuzendutako funtsak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen ditu, % 50ean, eta gizarte erakundeei zuzendutakoak PFEZaren % 0,7aren bitartez finantzatzen dira.

2017an kontratatutako 845 pertsonetatik, % 90ek Errenta Bermatua jasotzen zuten. % 60 iraupen luzeko langabeak ziren. % 80 inguruk lehen mailako ikasketak baizik ez zituen. Laparrak Errenta Bermatuaren garrantzia gogoratu du ama baizik ez duten familiak babesteko. Etxe guztien % 35,26ri emakume bakar batek eusten zion (3.082 kasu), % 13,52ko hazkundearekin 2016ko datuen aldean.

Aldaketak toki erakundeetarako NLaren deialdian

Bestalde, NLan, enpresetako kontratazioa sustatzeko laguntzak abiarazi dira 2016an eta 2017an, toki erakundeetako nahiz lan autonomoaren bidezko enplegua sustatzeko laguntzak birformulatu dituelarik. Emakumeak kontratatzeagatiko pizgarria % 5aren eta erdia baino gehiagoren artekoa da, erakunde kontratatzaileen, kontratuaren iraupenaren eta kolektiboaren arabera.

Enplegua sustatzeko ekintza positiboko neurrien bitartez, 975 emakumeren kontratazioa erraztu dute, dirulaguntza-ildo honi atxikitako 2.151 kontratazioen % 45a. Dirulaguntza-ildo honek 7.850.438 euroko aurrekontua izan du, 2016an baino % 50 handiagoa (orduan 1.265 enplegu sustatu ziren).

Inpaktua % 31koa izan da toki erakundeen kontratazioetan, % 70 ingurukoa lan autonomoan eta % 31koa sektore enpresarialean.

Berdintasunerantz aurrera egiteko, toki erakundeetako enplegua sustatzeko martxoaren 22an NAOan argitaratuko den deialdi berriak bi bide erabiliko ditu emakumeen kontratazioa sustatzeko: alde batetik, kontratatzeko laguntza 900 eurotik 1.000 eurora igoko da hileroa sei hilabete arteko kontratuetarako, eta 1.100 eurokoa izango da kontratatutakoa genero-indarkeriaren biktima baldin bada, desgaitasunen bat badu edota errenta bermatua jasotzen badu, betiere 12 hilabete arteko kontratua eginez gero. Iraupen luzeko langabeak ez diren gizonen kasuan, laguntza 600 eurokoa da hilero 6 hilabete arteko kontratuetarako eta 400 eurokoa kontratua 6 hilabetetik beherakoa baldin bada.

2017an, toki erakundeen kontrataziorako ekintza positiboko neurriei esker, % 26 gehitu ziren emakumeei egindako kontratazioak, 220tik 277ra igaro zelarik. Guztizko kontratu kopuruaren (894) gainean, kontratu horiek % 31 suposatzen dute, 2016ko % 25,4aren eta 2015eko % 24aren aldean.

Bestalde, 2017an langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteak S3ko enpresetan kontratatzeko laguntza berriak abiarazi ziren. Giltzarrizko sektore ekonomikoetako enpresei emakumeak kontratatzeagatik zuzendutako laguntza hileko 1.045 eta 1.100 euro bitartekoa da, gizonen kasuan dagoen 900 eta 935 euro bitarteko laguntzaren aldean, eta kasu batean zein bestean, nahitaezkoa da ordainsaria LGS bi halako izatea. Era berean, berriz ere banatu ziren Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko laguntzak (hileko 600 eta 1.000 euro bitartekoak emakumeak kontratatzeagatik, gizonen kasuan dagoen 550 eta 900 euro bitarteko laguntzaren aldean).

Dirulaguntza hauei gaineratu behar zaie 2016an 30 urtetik beherakoak praktiketan kontratatatzeko abiatu zena (% 20ko gehigarria emakume bat kontratatzeagatik). NLak desgaitasuna duten pertsonei mugagabeko kontratuak egiteko laguntzak ere ematen ditu (4.000 gizonak kontratatzeagatik eta 4.400 emakumeak kontratatzeagatik), baita toki-erakundeetarako nahiz lan autonomoa sustatzeko erakundeetarako laguntzak (2.000 euroko ordainketa bakarraren aurrean, 2.500 eurora igo da emakumea izatekoatan eta 3.500era genero-indakeriaren biktima baldin bada) eta kontzilizaziorako laguntzak ere. Azken hau birformulatuko da inpaktua hobetzeko.

Enpresek 30 urtetik beherakoak praktiketan kontrata ditzaten, 1.000.000 euro bideratu dira, 1.500.000 euro errenta bermatura, 234.000 euro desgaitasunera, 3.968.000 euro toki-erakundeetara, 1.200.000 euro langile autonomoetara eta 100.000 euro kontziliaziora.

Era berean Laparra lehendakariordeak NLari emakumeendako orientazioa areagotzeko emandako agindua nabarmendu du, eta horrekin batera gogoratu du 2017an NLak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako arreta-protokoloa ezarri zuela, horrelako ezbeharrak pairatu dituen persona bat artatzerakoan kontuan izan beharreko elementu guztiak bilduz, pribatutasunari lotuakoetatik hasi (nork artatu behar dituen, nolako esparruan, etab.) eta beharrezko dokumentu edo erabilgarri dauden baliabideetaraino. Protokolo honen bitartez, NLko 10 enplegu agentzietako arreta homogeneizatzen ahalegindu da, emakume horiei lana lortu eta mantentzen laguntzerakoan eraginkortasun handiagoaz jokatzeko xedez.

Iaz, 503 eskatzaile erregistratuta zeuden egoera honetan, 2016an baino % 17 gehiago. Duela hamar urte ez ziren ehunera iristen. Pertsona horien % 70 inguru Iruñean eta Iruñerrian bizi dira eta % 16,5 Tuteran eta Erriberan. Foru Komunitate osoan 811 kontratu egin ziren. Emakumeen artean, 154k RAI prestazioa (genero nahiz etxeko indarkeriaren biktimek eskatu ahal duten hileko 430 euroko aparteko laguntza) kobratzen dute. Errenta Bermatua lortzeko bide azkar bat ere badago.

2018rako, ESBko aurrekontua 6.700.000 eurokoa da, eta NLak sustapenerako eta lan automorako duen 8,3 milioiko kopurua gehituz gero, guztizko kopurua 15 milioi eurokoa da.

Berdintasunerako Legea

Bestalde, Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernutik legealdi honetan bultzatzen ari den proiekturik garrantzitsuenetako bat aipatu du: Berdintasunerako Foru Lege Proiektua.

Proiektu honek emakumeak gizonengandik bereizten dituen eten ugariak nabarmendu ditu. “Azken hamarkadetan, eraldaketak gertatu dira emakumeok eta gizonok gizartean hartu behar dugun lekuari eta posizioari dagokienez, baita betetzen dugun eta bete beharko genukee eginkizunari dagokionez ere”, adierazi du kontseilariak, baina berehala gaineratu du, “datuen arabera, gizon-emakumeok bizi garen eguneroko errealitateak argi eta garbi erakusten duela emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea oso urruti dagoen helburua dela oraindik”.

Haren esanetan, “lan giroan eta bizitzaren iraunkortasunean bistatzen dira ongien desberdintasun horiek, eta eragin zuzena dute emakumeen bizi-baldintzen gainean, orain eta aro aktibotik erretiratzen direnean ere”.

Agerraldian, kontseilariak berariaz aipatu du “langabezian eta lan-merkaturatzean, adinean eta nazionalitatean, sektoreen araberako segregazioan, emakumeen okupazio-motan eta ekintzailetza txikiagoan, aldibatekotasunean, lanaldian eta soldatan, etxeko nahiz zainketako eginkizunen banaketa desorekatuan edota osasunean” etenak daudela dioen diagnostikoa.

Halaber, etenik gordinena eta bistakoena ere aipatu du: soldata etena. “Hauxe da lan-merkatuko genero etenen adierazlerik nabarmenena, berezko balioagatik (% 29,6) eta Estatu osoko altuena izateagatik”. Soldata eten zuzenago edo zeharkakoago honi lotutakoak dira Nafarroako emakumeen errenta mailak eta jasotzen dituzten prestazio motak. Horren harira adierazi du “Nafarroako gizonenak baino baxuagoak direla eta pobrezia-arrisku handiagoa dutela. Honi gaineratzen badiogu Nafarroako emakumeen bizi-itxariopen luzeagoa edota atzerriko nazionalitatea, kalteberatasun egoera are larriagoa bihurtzen da”. Hala eta guztiz ere, argi utzi du, “batez beste, Nafarroako etxeen pobrezia edo bazterketa sozialeko egoera ez dela Estatu mailan dagoena bezain kritikoa”.

Bere agerraldian, Ollo kontseilariak Nafarroan lantzen ari den emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Foru Legea aipatu du,   la Igualdad entre mujeres y hombres, en la que se está trabajando en Nafarroa, “bizitzaren iraunkortasuna polikagintzaren erdigunean kokatzearen aldeko apustua baita, lege horri eutsi behar dion ardatz nagusi gisa”. Horren maila berean kokatuko ditu lan produktiboak eta zainketa lanak, hitzaren adierarik zabalenean, “ugaltzeari dagokion lana” barne harturik.

Halaber, lege honek oinarritzat hartu ditu emakumeen ahalduntzea eta partaidetza herritargo aktiboa lortzeko, betiere era iraunkorrean diseinatutako lurralde baten barnean. Gainera, haren esanetan, premiazkoa da “herritarrek beharrezko trebetasun eta gaitasunak emango dizkien ezagutzara iristeko modua izatea, egungo gizartearen eskakizunei erantzun eta desberdintasunaren adierazpide gorena den emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatu ahal izateko”.

Azkenik, kontseilariak hainbat estrategia aipatu ditu agerraldia bukatzeko, “zeharkakotasuna; emakumeen ahalduntzea eta esparru guztietako partaidetza, eta bizitzaren iraunkortasunerako behar diren alderdien balioa aitortuko duen gizarte-ereduaren aldaketa egiteko beharra” nabarmendu dituelarik.

Garapen Ekonomikoa

Beste departamentu batzuek ere, Garapen Ekonomikokoak kasu, ekintza positiboak bultzatu eta sustatzen dituzte: berdintasunerako plana izateko beharra duten enpresetarako bisitak, plana badutela egiaztatzeko; berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak lantzeko laguntzak (adibidez, AMEDNA eta Reconcilia zigilua), eta lehiazko konkurrentziaren araubideko deialdietan era positiboan baloratuko dira, laguntza handiagoa eskainiz, genero-berdintasunaren eta kontziliazioaren aldeko ekintzak egiten dituzten enpresak eta erakundeak. Era berean, zuzeneko zenbait dirulaguntzatan, erakunde onuradunek laguntza eskuratzeko bete beharreko zenbait obligazio aurreikusi dira. Enpresen Gizarte Erantzukina ere bultzatzen ari da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa