(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak gizarte- eta politika-kontsentsuaren alde egin du osasun-sistemaren beharrezko eraldaketari ekiteko astelehena, 2018.eko martxoak 12


Hala adierazi du "Osasungintzaren eraldaketa XXI. mendean" jardunaldiaren inaugurazioan zehar


Osasuna, Barkos Presidentea

Uxue Barkos Lehendakaria, XXI. mendeko osasungintzaren inguruko jardunaldira gerturatutako publikoarekin hizketan. ( irudia handitu )

“Kontsentsu sozial, politiko eta profesionala faktore gakoak dira osasun-sistemaren eraldaketari ekiteko, abiatutako politiken jarraikortasun nahikoa bermatzeko moduan”. Hala adierazi du Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak "Osasungintzaren eraldaketa XXI. mendean" nazioarteko jardunaldiaren inaugurazioan, gaur goizez, Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Lehendakariarekin batera izan dira irekiera-ekitaldian Fernando Domínguez, Osasuneko kontseilaria, eta Oscar Moracho, zuzendari gerentea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, ekitaldia antolatzearen ardura izan duen erakundea.

Uxue Barkosek, gainera, Nafarroako Gobernuak osasunaren alde egiten duen apustu irmoa nabarmendu du, legealdiko lehentasunezko helburuetako gisa ezarria. Gainera, herritarren eta gizarte zibilaren babesaren beharra ere azpimarratu du, datozen urteetan osasun-sistemaren erronka sozial, demografiko edo teknologikoei aurre egiteko, esaterako: bizi-itxaropenaren hazkundea, hiritar eta pazienteen profil informatuagoa eta eskatzailea edo arreta-teknologien aurreratzea besteak beste, dena inguru ekonomiko murriztaile batean.


Oscar Moracho Osasunbideako zuzendaria

Estatuko eta Europako hizlariak Osasunari buruzko jardunaldietan, Oscar Moracho Osasunbideako zuzendariarekin batera. ( irudia handitu )

Bere hitz-hartzeari bukaera emateko, "Gobernuak osasun-sistemarako sarbide unibertsala bermatzen jarraitzeko duen borondate tinkoa" berriz nabarmendu nahi izan du Lehendakariak, "Nafarroan bizi diren herritar guztientzat".

Erronka berriak

Espainiako puntu guztietatik etorritako 200 pertsona ingururen parte-hartzea izan du jardunaldiak: autonomia-erkidegoetako osasun-arduradunak, alderdi politikoetako, sindikatuetako, elkargo profesionaletako, pazienteen elkarteetako eta hiritarren partaidetzarako erakundeetako ordezkariak, beste askoren artean, eta baita osasungintzako profesionalak eta osasungintzaren bilakaera-prozesuan interesa duten pertsonak.

Inaugurazioaren ondoren, SI-Health institutuko Patricia Arratibelek osasun-zerbitzuek aurre egin beharreko erronkak azaldu eta zehaztu ditu. Segidan, Göran Henriks Suediako Qulturum berrikuntzarako eta ezagutzarako zentroko adituak eta David Hunter, Newcastleko Unibertsitateko Osasunaren eta Gizartearen Institutuko adituak, etorkizunera begira Europan egon daitezkeen lan-ildo posible batzuk azaldu dituzte eta Nafarroako estrategiaren orientabide berritzaile eta abangoardiakoa nabarmendu dituzte.

Oscar Moracho Osasunbideako zuzendari gerenteak, bere aldetik, “Osasunbidea: Osasunaren alde bidea eginez” estrategia nafarraren orientabide eta jardun-ildo nagusiak azaldu ditu, aldi berean erdietsi beharreko lau helburu handitan oinarrituta: Nafarroako biztanleen osasuna hobetzea, pazienteen eta herritarren zaintzak eta esperientzia, osasun-sistemaren efizientzia eta profesionalen inplikazioa eta asebetetzea.

Oscar Moracho Nafarroako osasun-sistemaren inguruan jardun da, erreferentziazko sistema bat, “urte askotako esfortzuarekin, inbertsio teknologiko eta ezagutzazko inbertsio garrantzitsuekin eta talentu eta konpromiso profesionalarekin eraiki dena”. Hala ere, nabarmendu nahi izan du mendebaldeko gizarteak une erabakigarrian daudela eta erronka handi bati aurre egin behar diotela datozen urteetan sistemaren jasangarritasuna eta hobekuntza bermatzeko. “Zahartzearen eta kronikotasunaren areagotzea, haziz doazen aukerak, gizartearen gehiegizko medikalizazioa edo aukera berriak irekitzen dituzten aurrerapen teknologikoen gehitze etengabea, nahiz eta mantentzen zailak diren eskaeraren areagotzea sortu”, baieztatu du.

Azaldutako egoeraren kontrapuntu gisa, beti mugatua den inguru ekonomiko bat dago, “zaintzen eta zerbitzuen zatiketarekin, estamentuen arteko koordinazio-faltarekin, arauen zurruntasunarekin eta sistemak erreaktibotasunerako eta zerbitzuak emateko duen inertziarekin, esfortzuak problemen prebentziora eta ebazpen efektibora zuzendu beharrean”. Guzti horiek "gure erantzunen gaitasuna eta jasangarritasuna arriskuan jartzen duten oztopoak dira ".

Jardunaldiak mahai-inguru batekin egingo du aurrera, Patricia Gómez Balearretako Osasun kontseilariarekin, Enrique Ruiz Escudero Madrileko kontseilariarekin eta Jon Darpón Euskadiko kontseilariarekin. Bertan, osasun-sistemaren beharrezko eraldaketan arrakasta izateko zailtasun eta faktore gakoak aztertuko dira.

Segidan, Alfredo Martínez Larreak hartuko du hitza, Pazientearen Osasun Arretarako zuzendariak, hari buruzko ondorioen azalpen batekin. Fernando Domínguez kontseilariak emango dio amaiera jardunaldiari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa