(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 139,1 milioi euro berreskuratu zituen iaz iruzur fiskalaren aurkako borrokaren bitartez, 2016an baino % 21,5 gehiago astelehena, 2018.eko martxoak 12


Nafarroaren berezko eskuduntzen defentsan Zerga Agentziari egindako erreklamazioen ebazpenetatik lortutako 21 milioiak kontuan harturik, guztizko kopurua 160 milioi eurokoa da


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak (NZO) 139.138.757 euro berreskuratu zituen guztira 2017an, urteko zerga-bilketa likidoaren % 5,19 –Estatuarekiko doikuntzak bazterrean utzirik–, iruzur fiskalaren aurkako borrokan gauzatutako neurrien bitartez. Halaxe jakinarazi du gaur goizean prentsaurrekoan foru Gobernuko erakunde autonomo honen zuzendari gerente Luis Esainek, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranbururekin batera.

Iruzur fiskal aurkako kanpaina 2017

Iruzur fiskalaren aurkako publizitate-kanpainaren karteletako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak (NZO) 139.138.757 euro berreskuratu zituen guztira 2017an, urteko zerga-bilketa likidoaren % 5,19 –Estatuarekiko doikuntzak bazterrean utzirik–, iruzur fiskalaren aurkako borrokan gauzatutako neurrien bitartez. Halaxe jakinarazi du gaur goizean prentsaurrekoan foru Gobernuko erakunde autonomo honen zuzendari gerente Luis Esainek, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranbururekin batera.

Nabarmendu behar da kopuru hau 2016an berreskuratutakoa (iruzur fiskalaren aurkako borrokan 114.506.786 euro berreskuratu ziren urte horretan) baino % 21,5 handiagoa dela, eta portzentaje handiagoa duela guztizko zerga-bilketa likidoaren gainean, 2016an izandako % 4,68ko portzentajearen aldean.

Zehazkiago esanda, kontrol-jarduketen zuzeneko emaitzetan bildu dira Ikuskaritzako aktenak, Kudeaketako likidazioenak, Zerga-Bilketako premiamenduzko gainkargu eta berandutzako interesenak eta Administrazioaren errekerimenduaren ondorioz aurkeztutako aitorpenenak. Emaitza hauen zenbatekoa 107,4 milioi eurokoa izan zen 2017an, 12,6 milioi euroko gehikuntza absolutuarekin eta % 13,32ko igoerarekin 2016ko jarduketen aldean.

Kontrol-jarduketek eragindako emaitzak epez kanpo aurkeztutako aitorpenei dagozkie, Nafarroako Zerga Ogasunaren jarduketen behartuta, baina errekerimendu batean formalizatu gabe, hau da, zergadun berari edo ezaugarri berberak dituzten antzeko beste zergadun batzuei beste epealdi batzuetan egindako egiaztapenen ondorioz. Emaitza hauen zenbatekoa 31,7 milioi eurokoa izan zen 2017an, 12 milioi euroko gehikuntza absolutuarekin eta % 60,99ko igoerarekin 2016ko jarduketen aldean.

Zerga-iruzurraren aurkako borrokaren hiru arloak

Aldi berean, aipatutako kopuruak NZOak zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko bereizi dituen hiru ataletan banaka daitezke: kudeaketa, ikuskaritza eta zerga-bilketa.

Zerga desberdinen aitorpenen ohiko berrikuspenaz arduratzen den Kudeaketa atala izan zen diru gehien berreskuratzea lortu zuena: 94.408.045 euro guztira, 44.051 likidazio berrikusirik. Honi gaineratzen badizkiogu eragindako diru-sarrerak (30,9 milioi 5.791 likidazioren bitartez), guztizko kopurua 63,5 milioi eurokoa da. Zenbateko honen zatirik handiena BEZ aitorpenen berrikusketaz berreskuratu da (18,6 milioi euro), baina horrekin batera, Energia Elektrikoaren Balioaren gaineko Zerga (14,0 milioi), zehapenak (7,4 milioi), errekerimenduak (5,7 milioi) eta PFEZ ere (5,6 milioi) nabarmen daitezke. Berreskuratutako gainerakoa garaiz kanpo aurkeztutako aitorpenen gaineko gainkarguetan (1,8 milioi), Sozietateen gaineko Zergan (1,3 millones) eta bestelako zergetan (9,3 milioi) bildu da.

Balizko iruzurrak ikertzeaz arduratzen den Ikuskaritza atalak 944 jarduketa egin ditu, eta hauen bitartez, 33.585.712 euro berreskuratu dira. Horren harira nabarmendu behar da zerga-kontrola hobetzeko beste jarduketa garrantzitsu batzuk egin direla; adibidez, tiket eta fakturen emisioari buruzko kontrol presentziala, zuzeneko kuotarik eragin ez arren jokabide irregularrak prebenitzen laguntzen duena.

Horrekin batera, sektore jakin batzuetan berariazko egiaztatze-jarduketak egin dira; esaterako, higiezinen errentamenduetan, higiezin turistikoen errentamendua barne, banakako zergadunei nahiz sektoreko operadoreei zuzendutako jarduketen bitartez.

Azkenik, Ogasunarekiko zergak premiamenduz kobratzeaz arduratzen den Zerga-Bilketa atalaren bitartez, 59.330 jakinarazpen bidali dira guztira, 11.145.000 euroko guztizko sortzapenaz, premiamenduzko gainkarguak eta berandutzako interesak barne hartuta. Atal honetan, lehendabiziko aldiz, bahitura presentzialak egin dira zorrak kitatzeari behin eta berriz uko egin dioten negozioetan. Zehazkiago esanda, era horretako 11 jarduketa egin dira, 70.000 eurotik gorako berehalako kobrantza eraginez. Kasu honetan, aspaldiko zorrak kitarazteko modu berri baten oinarriak finkatu dira.

Gainera, garrantzi handiko alderdiak nabarmendu dira; hala nola, erantzukizunaren desbideraketak, hau da, erakunde bat kaudimengabea dela aldarrikatu ondoren, horren zerga-zorrak ordaintzeko betebeharra pertsona fisiko arduradunei (zuzendariak, kontseilariak, etab.) esleitzea. 2016an izandako 114 kasutatik 128 kasutara igaro da 2017an.

Bestelako jarduketak

Horrez gain, Ikuskaritzatik bestelako egiaztapenak ere egin ohi dira, berariaz zerga-kontrolekotzat jo ezin daitezkeenak, baina Foru Ogasunaren aldeko kuota garrantzitsuak eragin ohi dituztenak. Beste ogasun batzuek egindako eskaeren ondoriozko erregularizazioak izan ohi dira, zergadunen helbide-aldaketengatik nahiz akta bakarretako likidazioengatik.2017. urtean, 19 jarduketa erregistratu dira  20.984.282 euroko kuotarekin, hots, 2016ko jarduketetan baino 1,6 milioi euro gehiago, % 8,38ko aldaketa portzentualarekin.

Guztira, zerga-kontrolerako jardueraren emaitza –zuzeneko nahiz eragindako emaitzak eta bestelako jarduketak barne harturik– 160,1 milioi eurokoa izan da 2017an, 26,2 milioi euroko gehikuntza absolutuarekin eta % 19,61eko aldaketa portzentualarekin 2016ko jarduketen aldean.

Datu hauen aurkezpenaz, Nafarroako Gobernuak zorroztasunezko irudia eskaini nahi du iruzur fiskalaren aurkako borrokaren egungo egoeraz, datuen etengabeko jarraipena eta aurreikusitako helburuen araberako ebaluazioa errazteko asmoz. Hauxe da NZOk 2016-2019ko Iruzurraren aurkako Borroka Planean adierazi duen nahia.

Iruzurraren aurkako kanpaina

2017ko Zerga Kontrolerako Planaren emaitzak argitara emanik, Nafarroako Gobernuak “Iruzur fiskala. Zeuk ere ordaintzen duzu” lemapeko kanpaina abiarazi du iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko, gaur ezagutzera eman den datu baten inguruan: foru Ogasunak iaz berreskuratutako 139,1 milioi euroko kopurua.

Kanpainak 40.000 euroko guztizko kostua izanen du, bi asteko iraupenaz, eta markesinetan jarritako kartelak aurreikusiak ditu Iruñean nahiz Iruñerrian, Tuteran eta Lizarrerrian, baita prentsa idatzian txertatutako iragarkiak eta irrati-iragarkiak ere.

Kanpainak helburu bikoitza du: batetik, herritarrei iruzurraren ondorioez kontzientziatu eta gizartearentzat garesti ateratzen dela jakinaraztea, eta bestetik, herritarrak horretan laguntzen duten jarrerez ohartzea.

Luis Esainen esanetan, “gizarte moderno batek erantzukizun fiskaleko portaera irmoak behar ditu, bi alderdi hauetan islatuta. Alde batetik, iruzurra egiten duenarekiko lankidetza eta adostasunik eza, eta bestetik, geuk ere ohiko zerga-portaeran zintzo jokatu behar dugula konturatzea”.

Horren harira, Esainek zerbitzu guztien tiketa edo faktura eskatzearen garrantzia nabarmendu du, betebehar hori baztertu edota zenbait zerbitzutan BEZik gabeko ordainketa sustatzen diren kasu guztiak salatu behar direla adieraziz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa