(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak aintzat hartu du suhiltzaileen bigarren jarduera arautzen duen foru dekretua asteazkena, 2018.eko martxoak 14


Onartutako testua Nafarroako Kontseiluari helaraziko zaio orain aginduzko txostena landu dezan


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Suhiltzaileetan suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanak egiten dituen pertsonalaren bigarren jarduerako egoera arautzen duen foru dekretu proiektua aintzat hartzea erabaki du gaurko saioan.

Foru dekretu proiektu honen tramitazioa Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumonten otsailaren 27ko 34/2017 Foru Aginduarekin hasi zen, eta sindikatuekin batera negoziatu da Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloko ondoz ondoko hainbat lan-bilera eta mahai sektorialetan. Nagoziazioa mahai sektorialak 2017ko abenduaren 1ean egindako bileran itxi zen.

Lan mota hau Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legean zehaztuta dago, eta horren arabera, bigarren jarduerako egoeraz profitatzeko, suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituzten prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionariek eritasunez edo istripuz ezindurik egon behar dute haien lanpostuei dagozkien eginkizunak betetzeko, 60 urte beteak izan behar dituzte, edota 55 urte bete eta horretarako eskaria egina izan behar dute.

Pertsonalaren gaitasun psikofisiko egokia bermatzea da egoera administratibo honen helburu nagusia, zerbitzuaren eraginkortasunari eta langileen segurtasunari eutsiz.

Gaur onartutako dekretu proiektuak egoera honen ezaugarriak eta inguruabarrak garatu eta zehazten ditu: sarbidearen arrazoiak, garatu beharreko postuak eta funtzioak, lan-baldintzak eta egoera horretara iristeko prozedura administratiboak.

Pertsonal honen funtzio nagusia larrialdiak artatzeari sostengua ematea da, aldez aurretik (prebentzio eta dibulgazio lanen bitartez), ezbeharrak dirauen bitartean (logistika lanekin), nahiz ezbeharraren ondoren (normaltasuna berreskuratuz).

Bete ditzaketen lanpostuak zenbait jarduera-motaren arabera taldekatu dira: ibilgailu nahiz tresnen mantentze-lanak, arnasketa autonomoko ekipamenduen eta ekipamendu berezien mantentze-lanak, biltegi nagusiaren eta ekipamenduen ikuskapena, parke nagusiko komunikazio-zentrala artatzea, sarbiderako eta promoziorako prestakuntzako lankidetza, bestelako ikastaro espezializatuak, suhiltzaile boluntarioen parkeen sareari zuzendutako laguntza, basoko suteak prebenitzen eta itzaltzen laguntzea eta parkearen arduradunaren funtzioei sostengua ematea.

Dekretu proiektua Nafarroako Kontseiluari helaraziko zaio orain, behin-betiko onarpenaren aurretik behar den aginduzko txostena landu dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa