(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2018ko irakasleen lan-eskaintza publikoaren deialdia asteazkena, 2018.eko martxoak 14


Eskariak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; hau da, ostirala, martxoak 16


Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Departamentua.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak bihar bertan argitaratuko du Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko deialdiaren Ebazpena. Azterketak ekainaren 23an hasiko dira.

Guztira, 211 plaza deituko dira:

- 184 Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan.

- 27 Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan.

Eskariak aurkezteko epea 20 egunetako izango da, deialdia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita; hau da, ostiral honetatik, martxoak 16, apirilaren 4ra bitartean, biak barne.

Deialdian zehaztuko dira, era berean, hautagai bakoitzaren betekizunak eta aurkeztu beharko duen dokumentazioaren gaineko zehaztasunak.

Programazio didaktikoaren aurkezpena

Oposizio aldia 2018ko maiatzaren 15ean hasiko da. Aurkezpen ekitaldi hori aldez aurretik iragarriko da eta hautagaiak pertsonalki aurkeztu beharko dira; ez da ordezkorik onartuko. Ekitaldi horretan aurkeztu beharko dute programazio didaktikoa. Ekitaldira agertzen ez direnak, edo programazio didaktikoa aurkezten ez dutenak, hautagaitza prozesutik kanpo geratuko dira.

Oposizioaren lehenengo frogari dagokionez, deialdian bertan jasotzen denez, 2018ko ekainaren 23an hasiko da eta, frogen antolaketa planifikatzeko orduan, epaimahaiei dagokie aintzat hartzea euskarazko eta gaztelerazko frogek bat ez egitea, inork bietara aurkeztu nahiko balu.

Funtzio publikora sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legea indarrean sartu zenetik Hezkuntzak egiten duen irakasleen lehenengo oposizio deialdia da hau. Foru Lege horren berritasunik nagusiena da, eta horrela jaso da deialdian, hautagaiek frogak egin beharko dituztela hizkuntza-espezialitateari dagokion hizkuntzan, edo espezialitatea irakatsiko den hizkuntzan (euskaraz ala gaztelaniaz).

Era berean, deialdiak jaso egiten ditu prozedura hauek arautzen dituen 276/2007 Errege Dekretuak, otsailaren 23koak, izan dituen aldaketak. Aipatutako Errege Dekretua orain dela aste batzuk aldatu zuten (BOEn argitaratu zen otsailaren 24an) eta Departamentuak aurretik iragarri zuen ez zuela lan-eskaintza publikoaren deialdia argitaratuko harik eta aldaketa hori gauzatu arte, lan eskaintza publikora aurkeztuko diren pertsonen segurtasun juridikoa bermatu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa