(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INAIk emakumeen elkartegintzaren aldeko sostengua berretsi du berdintasuneko proiektuak diruz laguntzeko 195.000 euroko deialdia eginez osteguna, 2018.eko martxoak 15



Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen elkartegintzaren aldeko sostengua berretsi du 2016an berreskuratutako dirulaguntza-ildoaren bitartez, eta aurten 195.000 euro banatuko ditu. 2018an emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko duten proiektuak garatzen laguntzea da deialdi honen helburua.

Laguntza hauek bat datoz INAIk emakumeen elkartegintza eta parte-hartze sozial eta politikoa bultzatu eta sostengatzearen alde abian duen estrategiarekin, betiere gobernuak esparru honetan hartua duen benetako berdintasuna lortzearen aldeko konpromiso eta apustu sendoaari jarraiki. Aurten, 2017an izendatutako 150.000 euroko aurrekontua handitu da, 195.000 euroko kopurura iritsi delarik.

Laguntza hauetaz profita daitezke Nafarroan jardun eta dagokien erregistroan erroldatuta dauden Elkarteak, baldin eta beraien estatuetan espresuki adierazia badute emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko helburua. Era berean, proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak baliatu ahalko dira, beraien estatutuetan helburu berbera aurreikusteko baldintza betetzen badute.

Diruz lagundu eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten programak jarduera-proiektuak nahiz Nafarroako emakume-elkarteen arteko lurralde mailako topaketa-proiektuak izan daitezke, azken hauek Nafarroako elkartegintza sendotzeko helburuarekin. Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea 2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 30era bitartekoa izanen da.

Aurrekontuko diru-izendapen erabilgarria honela banatuko da: gehienez 160.000 euro emakumeen elkarteek emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa eta haien arteko sareak sendotzeko lanak bultzatzeko aurkeztutako proiektuetarako, eta gehienez 35.000 euro irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta erakundeek aurkeztutako proiektuetarako.

 

Aurtengo edizioko berritasunak

 

Ekintzen bitartez diruz lagun daitezkeen helburuen katalogoa handitzea izan da aurten sartu diren berritasunetako bat, jarduera-eremua zabaltzeko asmoz. Besteak beste, aurten helburu hauek sartu dira:

a) Belaunaldien arteko hitzarmenak erraztea emakumeen artean, baita haien sareko lana ere.

b) Hausnarketa piztea eta zainketak eta erantzunkidetasuna balioestea, erantzunkidetasunaren arloko beharrak konpontzea eta zalantzan jartzea sexuen araberako lan banaketa.

c) Beste aldagai batzuekin –besteak beste adinarekin, dibertsitate funtzionalarekin, orientazio sexualarekin edo genero identitatearekin– izandako intersekzionalitatetik sortzen diren hainbat desberdinkeria lantzea.

d) Eten digitala murriztea xede duen atalaren barruan, administrazio publikoekiko komunikazio telematikorako ikasketa sustatzea.

Proiektuen baloraziorako puntuaketa-irizpideei dagokien berritasun gisa, aurten, programan aniztasuna eta/edo era askotako diskriminazio egoerak kontuan hartzeko aurreikusitako neurriak puntuatuko dira, programazioan irisgarritasuna aurreikusita egotea ere baloratuko delarik.

2017ko dirulaguntzak

Iazko deialdian 65 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horietan zehaztutako ekintzen bitartez, honako helburu hauek lortu nahi ziren, nagusiki:

1. Prestakuntza ematea genero ikuspuntutik, gai hauetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen eta nesken ahalduntzea, emakumeen presentzia bizitzaren arlo guztietan.

2. Emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatu, sostengatu eta dinamizatzea, emakumeen ahalduntze kolektiboa sustatuz eta elkarteetan emakumeen presentzia eta parte-hartzea bultzatuz.

3. Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagertzeko ereduak diren emakumeak ikusgai egitea.

4. Ikertzea, jendarteratzea eta/edo sentsibilizatzea arlo hauetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsa, eta emakumeen erreferentziak eta genealogiak sortzea.

Lurraldeka, eskaera bat Lizarrerrikoa zen, 15 Iruñekoak eta 12 Iruñerrikoak. Horrekin batera, 8 eskaera Tuterako Erriberakoak ziren, eta beste horrenbeste Erribera Garaikoak. Pirinioek eta Erdialdeak hiruna eskari aurkeztu zituzten.

Erakunde motaren arabera, eskaeren % 83 emakumeen elkarteek aurkeztu zuten, eta % 17 irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek.

Eskaerak aurkezteko epeaapirilaren 16a arte irekita egonen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa