(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakasleak atzerriko hizkuntzetan trebatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu du Hezkuntzak osteguna, 2018.eko martxoak 15


Departamentuak 40.000 euro bideratuko ditu irakasleek udan atzerrian egonaldiak egin ditzaten


Hezkuntza departamentuak 1000 euroko 40 diru-laguntzen deialdia ireki du, irakasleek udan formakuntza ikastaroak egin ditzaten atzerriko akademia eta unibertsitateetan. Haur, Lehen eta Bigarren hizkuntzan nahiz Hizkuntza Eskola Ofizialetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleei zuzendutako diru-laguntzak dira.

Deialdian interesa duten irakasleek web bidez egin ditzakete eskariak, apirilaren 3ra bitartean. Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa, alemana) edo atzerriko hizkuntzetan (British, IIP, FIP, AHIP, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna eta atal elebidunak) irakasten ari diren, nahiz Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetan ari diren irakasleei zuzenduta daude laguntzak. Ikastaroa hizkuntza hori ofiziala duen herrialde batean egin beharko da, uztailaren 1a eta abuztuaren 31 bitartean, eta, gutxienez, bi asteko iraupena eta berrogei irakastordu izan beharko ditu.

Guztira 40 laguntza emango ditu Hezkuntza departamentuak eta horietatik 27 sare publikoko irakasleentzat izango dira: 22 ingelesera, 4 frantseserako eta 1 alemanerako. Gainerako 13ak itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleei zuzenduta daude: 10 ingelesez, 4 frantsesez eta 1 alemanez. Gehienez ere, 1000 euroko diru-laguntzak izango dira eta ikastaroa egin ondoren ordainduko dira.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa