(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NJANak Afapna sindikatuak eskatutako 2017ko LEParen indargabetzea ukatu du ostirala, 2018.eko martxoak 16


Errekurtsoaren motibaziorik ezaren ondorioz, sindikatuari ezarri dizkio auzi-kostuak


Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) ukatu du gaur goizean zabaldutako auto baten bitartez, Nafarroako Gobernuak 2017rako deitutako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) kautelaz indargabetzeko Afapnak egina zuen eskaera errekurtso judizialaren motibaziorik ezagatik, eta auzi-kostuak ezarri dizkio.

NJANek, Administrazioarekiko Auzien Salak emandako autoaren arabera, eskaera hori ukatu du, sindikatuaren errekurtsoan kausa argi eta nabarmenik ez dagoela ulertuta. Salaren hitzetan, errekurtsogileak eskatutako azterketa kausa honi buruzko epaian baloratu eta erabaki behar da, eta kautela-intzidente batean.

AFPNA sindikatuak 2017ko LEPa onartzeko azaroaren 20ko 116/2017 Foru Dekretua indargabetzea eskatu zuen, plantilla ezein zentrori esleitu gabe eta bakarrik maisu-maistren plazak (B maila) nahiz Bigarren Hezkuntzako irakasleenak (A maila) eta gaztelaniazkoak ala euskarazkoak ote ziren azalduz finkatuta zegoela argudiatuz. Haren esanetan, LEPa ez indargabetzekotan, dagozkion oposizioak, oposizio-lehiaketak eta lekualdatze-lehiaketak egingo ziratekeen, ezin konponduzko edo konponketa zaileko kalteak eraginez aurkeztutako pertsonei.

Gogoan izan behar da, joan den otsailean, NJANek antzeko erabakia hartu zuela sindikatu berberak eskatutako beste kautelazko indargabetze bati buruz. Orduko hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzeko azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretua zela eta. Orduaren ere, euskararen ezagutza nahitaezkoa duten irakasle-plazan eguneratzea izan zen errekurtsoaren ardatza, eta Justiziak berriz ere errefusatu zuen, auzi-kostuak Afapnari ezarri zizkiolarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa