(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta beste 12 autonomia-erkidegok konpromisoa hartu dute memoriarekin, demokrazian sakontzeko erreminta gisa ostirala, 2018.eko martxoak 16


Ollo kontseilariak irakurri du adierazpen instituzionala eta sinatu egin dute gero Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen I. topaketara bertaratutako erkidegoek, Nafarroako Gobernuarekin batera


Memoria

Ana Ollo kontseilaria adierazpena irakurtzen, ekitaldira bertaratu diren autonomia-erkidegoetako ordezkariek lagunduta. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur sinatu du memoriarekin konpromisoa hartzen duen adierazpen instituzional bat, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Kanariak, Katalunia, Valentziako Komunitatea, Balearrak, Extremadura, Errioxa eta Euskadirekin batera, Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen bigarren jardunaldian izan duten topaketan.

Hala dio sinatutako adierazpen instituzionalak:

Bizikidetza da gizarte demokratiko guztietako funtsezko eta ezinbesteko oinarrizko helburuetako bat. Bizikidetza hori erreala eta bidezkoa izan dadin lortzeko, beharrezkoa da iraganari buruzko ikuspuntu kritiko bat izatea; balio demokratikoetatik eta printzipio etiko irmo batzuetatik abiatuta, Giza Eskubideen aurka egindako eraso guztiak gaitzetsiko dituen ikuspuntua.

1936ko kolpe militarrak indarkeria asko ekarri zuen berarekin, gure gizartean min bizi eta sendaezin bat eragin zuena. Milaka eta milaka pertsona izan ziren injustuki erailak, zaurituak, espetxeratuak, errepresaliatuak edo erbestera behartuak. Gure konpromisoa, Giza Eskubideen errespetutik eta bakezko, errespetuzko eta tolerantziazko kultura baten defentsatik abiatuta, 1936ko kolpe militarraren ondoren eta garai frankista osoan zehar indarkeria horren justizia eza pairatu zuten pertsonekin dago.

Administrazio publikook gertatutakoaren memoria balioan jarriko duten politika publikoak modu aktiboan sustatzeko ardura dugu gure gain, gizarte etikoago, justuago, solidarioago eta demokratikoagoak sendotzeko bidean. Ahanzturak eta memoria ezak ahuldu egiten dituzte gure printzipio demokratikoen oinarriak. Izan ere, memoriarekin bakarrik eman diezaiokegu erantzuna biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubideari.

Gaur, 2018ko martxoaren 16an, Nafarroan, bertaratutako Erkidego guztiek onartu dugu Adierazpen Instituzional hau:

1. 1936ko kolpe militarraren eta diktadura frankistaren gaitzespena berresten dugu, eta argi erakusten dugu bakezko, errespetuzko eta tolerantziazko kultura baten aldeko gure konpromisoa.

2. Gure konpromisoa erakusten dugu memoriarekin, indarkeriaren justizia eza gogoratzeko baliabide gisa eta gizarte justuago, etikoago, solidarioago eta demokratikoagoak eraikitzeko baliabide gisa, non ez den biderik egongo garai hartako gertakari tragikoak berriz gertatzeko.

3. Giza Eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta baita biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubidearekin.


Memoria

Aranzadiko kide batek gauzatutako hobitik ateratzeari buruzko informazioa eman die bertaratutakoei. ( irudia handitu )

ADN bankuak eta kolaborazioa

Gaurko jardunaldia gorpuak hobitik ateratzean eta ADN bankuetan ardaztu da, Nasertik enpresa publikoaren kargu egin den aurkezpen batekin, 2016tik hona Foru Gobernuak sortutako bankua kudeatzearen arduradun.

Ondoren, kolaboraziorako aukerak aztertu dituzte autonomia-erkidegoek lansaio batean, non argi gelditu den beharrezkoa dela erkidegoen arteko kolaborazioa 1936ko biktimen familiei erantzuna ematerako orduan. Autonomia-erkidegoek familiartekoak lokalizatzen laguntzeko kolaboratzeko gogoa erakutsi dute. Gainera, mahai tekniko batean jardutea ere adostu da, eta egun Nafarroan, Andaluzian, Euskadin eta Katalunian indarrean dauden ADN bankuen arteko esfortzuak  partekatzeko dauden aukerak aztertzea.

Adierazpen instituzionala irakurri ondoren, zeina 13 erkidegoek sinatu duten gero, bisita bat egin da  GR-225 mendi-ibilbidera, non bertaratuek Ezkabako espetxetik egin zen ihesaren historia ezagutzeko aukera izan duten lehen eskutik.

Bisita horren ondoren, Urdanizera joan dira autonomia-erkidegoetako ordezkariak, non hiru gorpu hobietatik ateratzeko gauzatzen ari diren lanak ikusi ahal izan dituzten. Ihesaldian parte hartu zuten hiru pertsonenak dira gorpuak, Nafarroako herri horretan atxilotu eta fusilatuak izan zirenak.

Gorpuak hobietatik ateratzeko prozesuan ere bertan izan dira San Fermin Ikastolako ikasleak. Álvaro Baraibar Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, "memoria ez da iraganeko zerbait, etorkizunekoa baizik; hortaz, beharrezkoa da gorpuak hobietatik ateratze honetan gaztedia bertan egotea, belaunaldi berriei gertatutako transmititzeko”.

Memoria-erakundeetako eta 13 erkidegoetako instituzioetako ordezkariekin batera izan da baita Teodoro, lekukoetako bat, zeinaren testigantza funtsezkoa suertatu den hobi hau lokalizatu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa