(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Tokiko Agenda 21eko proiektuetarako dirulaguntzak hirukoiztu dizkie toki-erakundeei, zahartze aktibo eta osasungarria berritasun nagusia izaki ostirala, 2018.eko martxoak 16


430.000 euro bideratuko dira ingurumen-iraunkortasuna aregotzeko eta adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoak lortzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 430.000 euro bideratuko ditu aurten, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitzeko. Horrela, laguntza hauei zuzendutako zenbatekoa hirukoiztuz, 2018ko deialdiaren helburua da, alde batetik, toki-erakundeen ingurumen eta gizarte iraunkortasuna areagotzea, tokiko kudeaketa parte-hartze bidezko era integratu batean hobetuz, eta bestetik, adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoak sustatzea, zahartze aktibo eta osasungarria bultzatzeko.

Pérez Jarauta eta García Balaguer, prentsaurrekoaren une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 430.000 euro bideratuko ditu aurten, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitzeko. Horrela, laguntza hauei zuzendutako zenbatekoa hirukoiztuz, 2018ko deialdiaren helburua da, alde batetik, toki-erakundeen ingurumen eta gizarte iraunkortasuna areagotzea, tokiko kudeaketa parte-hartze bidezko era integratu batean hobetuz, eta bestetik, adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoak sustatzea, zahartze aktibo eta osasungarria bultzatzeko.

Gaur goizean, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguer eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuko zuzendari gerente María José Pérez Jarauta arduratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duen deialdi honen ezaugarri nagusiak aurkezteaz. Aurtengo edizioak 430.000 euroko aurrekontua izanen du; kopuru horretatik, 80.000 euro dinamizazio eta zabalkuntza proiektuetara bideratuko dira eta 350.000 euro inbertsioak transferitzeko proiektuetara.

Ingurumen Departamentuak duela hiru urtez geroztik bultzatzen duen deialdi honen berritasun nagusi gisa, nabarmendu behar da, aurten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuak koordinatutako 2017-2022ko Zahartze Aktiborako departamentu-arteko Estrategia ere sartu dela. Estrategia honen lehentasunezko ekintza-ildoetako batek adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoak garatzea du xede, Agenda 21ak toki-erakundeetzat zehaztuak dituen garapen iraunkorreko helburuei jarraiki.

Deialdiak lankidetza berri bat ezarri du Nafarroako Gobernuko departamentuen artean eta ingurumen eta gizarte helburuak lortu ditu Nazio Batuen garapen iraunkorrerako Agenda 2030eko idearioaren barruan. Nabarmendu behar da laguntza hauek 2005ean abiarazi zirela, baina 2013az geroztik ezin zirela berriro deitu. 2016ko deialdian berreskuratu ziren.

Tokiko politikan Iraunkortasuna eta zahartze aktibo eta osasungarria bultzatzea

Zahartzearen erronkaren aurrean, Nafarroak zahartze aktibo eta osasungarriko erantzunak proposatzen dituzten estatuko zein nazioarteko hainbat erakunderen ildoari jarraitu dio. Nafarroako biztanleak ahalik eta bizi-kalitate eta gaitasun funtzionalik handienaz zahartzea, medekotasuna prebenituz; horixe da 60 urtetik goitiko pertsonei zuzendutako Zahartze Aktiboko Estrategiaren xedea. Nafarroako Gobernu osoa barne hartzen duen departamentu-arteko estrategia da, 2017tik 2022ra bitartekoa, hiru ardat hauen inguruan egituratuta dagoena: bizitza-proiektu aktibo eta osasungarriak, eta honen barnean, bizimodu osasungarriak, etengabeko ikasketa eta aisialdi aktiboa, gizarte eta irudi sozial positiboa eta adinekoen partaidetza soziala sustatzeko ekintzak. Bigarren ardatzaren xedea adinekoekin adiskidetsuak diren inguruneak eta eskualde-garapenerako aukerak lortzea da, eta hirugarren ardatzarena zerbitzu eta prestazio sozial eta ekonomikoak hobetzea.

Horren harira nabarmendu behar da toki mailan egin daitezkeen ekintzak garrantzi handikoak direla. Adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoak garatzea da helburua. Adinekoekin adiskidetsua den toki-erakundeak azpiegiturak eta zerbitzuak egokitzen ditu adinekoen beharrak aintzat hartuz.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, hiri, herri eta auzoen adiskidegarritasuna da bizi-kalitatearen alde bultzatu beharreko kontzeptuetako bat. Horretarako, zortzi arlo tematiko lehenetsi ditu (OME 2017): aire zabaleko esparruak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, gizarte-partaidetza, errespetua eta gizarteratzea, parte-hartze zibikoa eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, zerbitzu komunitarioak eta osasun-zerbitzuak. Alderdi hauek estu-estu lotuta daude ingurune fisikoarekin, errespetua eta gizarteratzea, parte-hartzea eta irisgarritasuna islatuz, eta aintzakotzat hartzen du adinekoen nahiz zailtasunak eta desgaitasunak dituzten pertsona guztien beharra.

Irizpideak eta proiektuak

Adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoei dagokienez, Deialdiaren oinarrietan 2018ko lehentasunen araberako balorazio-irizpideak ezarri dira. Proiektu eta jarduerei buruzko atalean, oro har, 5 alderdi hauekin lotu dira, nagusiki: adinekoen ariketa fisikoa, etengabeko ikaskuntza eta aisialdi aktiboa, adinekoen gizarte-harremanak erraztea, baita belaunaldi-artekoak ere, herritar guztiei zuzendutako zahartze aktiboari buruzko eta adinekoen irudi sozial positiboari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa, eta adinekoen, tokiko zerbitzuen eta gizarte-erakundeen proiektuan parte hartzea. Zeharkako ildoetan, lehentasuna emanen zaio genero-berdintasunaren eta kolektibo behartsuen aldeko sostenguari.

Adinekoekin adiskidetsuak diren herri, hiri eta auzoen atal berean, lau dira inbertsioei dagozkien balorazio-irizpideak eta lehentasunak: adinekoen ariketa fisikoa sustatzen duten inguruneak (pasealekuak, aire zabaleko gimnasioak…), adinekoendako ekipamendu egokia (atseden hartzeko jarlekuak, komunak, argiztapena, seinaleztapena…), irisgarritasun fisikoaren hobekuntza, barrerak kendu eta inguruneko oztopoak gutxitzea, eta adinekoen gizarte-harremanak nahiz belaunaldien arteko jarduerak errazten dituzten inguruneak. Zeharkako ildoak aurreko paragrafoan zehaztutako berberak dira.

Ingurumen iraunkortasunaren arloan, Agenda 21en Tokiko Ekintza-Planak gauzatzeari eta Agenda aplikatzeko toki-erakunde bakoitzak egin beharreko ekintzak zehazteari dagokienez, azken edizioetan, gai hauei lotutako ekintzak diruz lagundu dira: emakumeak eta gazteak ahalduntzea, ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa, energia-eraginkortasuna, iraunkortasunaren hobekuntza eta zehazkiago esanda baratz komunitarioak, ibaien inguruak, ura aurreztea edota hondakinen prebentzioa.

Tokiko Agenda 21 deritzona ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako politikak irizpide iraunkorren arabera uztartzean oinarritutako garapen-plana edo udal estrategia da. Nafarroan, 185 toki-erakunde atxiki zaizkio, Foru Komunitateko biztanleriaren % 95 estaliz. Deialdi honetan, 2018an tokiko agenda 21en hasiera justifikatzen duten toki-erakunde guztiak aurkeztu ahal dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa