(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak egungo Kirolaren Etxera lekualdatuko du bere egoitza astelehena, 2018.eko martxoak 19


Hala, bateratu egingo dira egun hiru kokaleku desberdinetan ematen diren zerbitzuak, herritarren arreta hobetuz eta baliabideak optimizatuz


Transcripción textual del video

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak egoitza bakarrean zentralizatuko ditu ematen dituen zerbitzuak, Paulino Caballero kaleko Kirolaren Etxean.

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak egoitza bakarrean zentralizatuko ditu ematen dituen zerbitzuak, Paulino Caballero kaleko Kirolaren Etxean.

Erdiguneko eraikin batera iritsiko dira instalazio berriak eta, hala, bertan batu ahal izango dira euskararen inguruan lanean ari diren zerbitzu guztiak, Euskarabideako behar logistikoak betetzeaz gain. Gainera, Nafarroako administrazio publikoetako 1.859 ikasle artatu ahal izango dira, egun bertako ikasgeletan prestatzen ari direnak.

Egokitzapen-obrek 1.076.542, 32 eurotako kostua izango dute osotara, BEZa barne. Egun proiektua murgilduta dagoen idazketa-fasea datorren apirilaren 3ra arte luzatuko da, 65.528, 66 eurotako aurrekontuarekin. Esleipenaren ondoren burutuko da obra bera, sei hilabete inguruko epean.

Euskarabidean 63 langile daude gaur egun, hiru kokaleku desberdinetan banatuak.

Itzulpen Sailean 24 pertsona ari dira lanean, Eskiroz kaleko egoitzan. Prestakuntza Saila José María Iribarren Ikastetxean dago kokatua, Mendebaldean, eta 21 langile daude egun. Gainerako unitateak Iruñeako Yanguas eta Miranda kaleetan daude kokatuak, erakundearen egoitza nagusi gisa dagoen eraikinean, eta 18 pertsona ari dira bertan lanean.

Aurrekontu-hobekuntza

Obra horiek gauzatu eta beren zerbitzu desberdinei emandako lanak aurrera ateratzeko, 6.900.000 eurotako aurrekontua dauka Euskarabideak. Hazkunde garrantzitsua ekarri du horrek, 2015. urteko  2.800.000 euroekin alderatzen bada.

Euskarara zuzendutako aurrekontuaren hobekuntza ekonomikoari esker euskararen ikaskuntzan eta gizarte-erabileran oso garrantzitsuak diren sektoreetako laguntzak berreskuratu ahal izan dira. Laguntza horien hartzaileen artean daude komunikabideak, gizarte-ekimeneko erakundeak, pertsona helduentzako irakaskuntza-zentroak edo tokiko erakundeak, euskara-planak garatzen dituztenak. 2015eko 147.000 euroetatik 2018ko 2.380.000 euroetara pasa da.

Euskararen gizarte-erabilera, lan-eremuko erabilera edo teknologia berrien baitako erabilera sustatzeko laguntzak sartzeko bidea ere eman du; eremu horietan, 2015eko 0 eurotako aurrekontutik 240.000 eurotara pasatu da aurten.

Aurki abiatu beharreko lanen artean daude, besteak beste: monitoreak eta hezitzaileak prestatzeko euskarazko gida baten edizioa, prestakuntza-ikastaroak antolatuz; teknologia berrien erabilera ezagutzera emateko ekintzak edo ondare ez materialaren zabaltzea euskaraz, “Ane eta ohe hegalaria” haurrei zuzendutako antzerki-obra kasu, iragan Gabonetan estreinatu zena.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa