(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik dago ikastetxe publikoetan hobekuntza-lanak egiteko udal eta kontzejuei zuzendutako laguntza-deialdia astelehena, 2018.eko martxoak 19


Hezkuntza departamentuak 1.000.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara; apirilaren 9ra bitartean eskatu daitezke


Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari orokorrak onartu du Udal eta Kontzejuek Haur eta Lehen Hezkuntzako nahiz Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan hobekuntzak egin ahal izateko diru-laguntza deialdia. Eskariak apirilaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Hezkuntza departamentuak milioi 1 euro bideratuko du laguntza horietara, eta gehienez 60.000 euroko laguntzak izango dira.

Laguntza-deialdira eskaria egin dezakete ikastetxeen titulartasuna duten udal erakunde, udalerri eta Kontzejuek. Presazko esku-hartzea eta ezinbestekoak diren lanak sartzen dira deialdian, baita indarrean dagoen segurtasun eta irisgarritasun araudira egokitzeko lanak ere. Lanak 2018an zehar egin beharko dira, baina 2017an zehar egindako presazkoak ere aurreikusten dira deialdian, beti ere udalak edo departamentuak hala izendatu badituzte lan horiek.

Gehienez ere 60.000 euroko laguntzak izango dira, ikastetxeko. Lanak gauzatzeko betekizun eta baremoak gaur bertan argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa