(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak Aspaceren birziklatze-plantaren instalazio berriak inauguratu ditu Agoitzen asteartea, 2018.eko martxoak 20


Gobernuak diruz laguntzen du 60 pertsonari enplegua ematen dion enpresa honen jarduera


Aoiz lantegiaren inaugurazioa.

Laparra lehendakariordea, eskuinetik bigarrena, telebista-aparatuen birziklapenari buruzko azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíak parte hartu dute, Aspacek Agoitzen kudeatzen duen etxetresna elektrikoak birziklatzeko instalazio berrien inaugurazioan. Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako Enplegu Zentro Berezi honetan 60 pertsonak lan egiten dute.

Inaugurazio ekitaldian, Laparra lehendakariordeak nabarmendu du Aspacek duela 40 urte baino gehiagoz geroztik garuneko paralisia edo antzeko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko egiten duen lana: “Garrantzi berezia du enpleguaren bitartez gizarteratzeko egindako lana”.

Honela, Laparrak enpleguaren bitartez egindako gizarteratzearen onura sozial bikoitza azpimarratu du: “aintzakotzat hartzen dira aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak eta ikusgaitasun soziala, beraien gaitasunak nabarmenduz. Bestetik, enpleguak gizabanakoen ahalduntzea errazten du, herritar gisa duten erantzukizuna eraikiz eta beraien autonomia pertsonala hobetuz, betiere lanaren bitartez lortutako diru-sarrerei esker eta planteamendu asistentzialista hutsetatik urrunduta”.

Halaber, Miguel Laparrak gizarte osoaren erantzukizuna ere gogoratu du, administraziotik enpresetaraino eta profesionaletatik gizarte osoraino, eta gizarteak ere kontzientzia hartu eta desgaitasuna duten pertsonen kontrataziorako neurri positiboei erantzun behar diela esan du.

Horren harira, Aspaceren ekimena goraipatu du berriz ere: “era askotako gaitasunak dituzten pertsonen lan-munduratzea ahalbidetzen du, baita lurralde-hedapena ere, Nafarroako geografiaren zati handi batean aukera berriak eskainiz”.

Enplegatutako 60 persona

Jardunean egin dituen hamaika urteetan, Agoitzeko planak enplegatutako pertsona-kopurua laukoiztu du, egun 60 langile dituelarik, horien % 94 desgaitasunen batekin. Betiere hiru etxetresna elektriko motaren tratamenduan dihardutelarik: hozteko aparatuak, izpi katodikoen tutuak dituzten monitoreak, eta etxetresna elektriko txikiak eta handiak.

Ecointegra Aoiz lantegiak Espainiaren iparralde osotik jasotzen du birziklatzeko materiala, eta iaztik Akitaniatik ere, jarduera dexente gehitu duelarik. 2017an, plantak 7.900 tona material birziklatu zituen: % 10 burdinarik gabeko materialak ziren, % 12 plastikoak eta % 36 burdinazko materialak. Lantegira sarzten den materialaren % 5 baizik ez da deuseztatzen, eta portzentaje hau areago murriztu nahi dute.

Nafarroako Gobernuak, Nafar Lansarearen bitartez, diruz laguntzen du Aspace Fundazioak kudeatutako Enplegu Zentro Berezien (EZB) jarduera. Guztira, 1.629.211,86 bideratzen ditu lan-orientazioa, inbertsioak eta desgaitasuna duten langileen soldataren eta gizarte-segurantzaren zati bat ordaintzeko. Exekutiboaren inbertsioa bat dator legealdi honetan EZB guztiei laguntzeko egin den aurrekontu-ahaleginarekin, % 30 inguruko hazkundearekin, 7,5 milioitik 9,8 milioi eurora igaro delarik. Hartara, 2017an, inbertsiorako laguntzak berreskuratu ziren, Agoizko plantari zuzendutakoa barne.

Hondakinetik baliabidera

Ecointegrak Agoitzen duen instalazioaren lana bat dator Nafarroako Gobernuak onartu eta 2016az geroztik indarrean dagoen 2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Planarekin, baita Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak prebenitu eta kudeatzeko Europako zuzentarauarekin (RAEES) ere. Horrelako aparatuak tratamendu-instalazioan bildu eta prestatuz gero, bigarren bizitza bat ematen zaie aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei, material gisa profitatuz eta baliabide bihurtuz, ekonomia zirkularrak bultzatzen duen zikloa osatu arte.

Ecointegrak oraingo instalazioak handitu ditu, jarduera materialak esparru handiago batean berrantolatzera behartzen zuten birziklatutako aparatu-mota berrietara irekiz.

Instalazio berriek 2.215 metro koadroko azalera erabilgarria dute, eta materialen mugimenduak berrantolatzea ahalbidetuko dute, orgatilak nahiz pertsonak igarotzeko guneak bereiziz. Kanpoko deskargarako bi nasa ditu eta ontziratu gabeko produktuak deskargatzeko 2 box, hasierako instalazioen osagarri gisa.

Gainera, plantaren aurreko azalera bikoiztea suposatu du, eta horrek igoera nabarmena ekarriko du desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lanpostuen kopuruan.

Proiektua Nafarroako Gobernuaren, BBVAren, Geoalcali Fundazioaren eta Once Fundazioaren laguntzaz gauzatu ahal izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa