(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako arlo klasikoko ikasleen bederatzigarren eta azken kontzertua asteartea, 2018.eko martxoak 20


Emanaldia 19:30etan hasiko da Fernando Remacha Auditorioan


interpretes 22 de marzo

Juan Urdiales, Itsaso Mungia, Sara Pérez eta Ion Osés. ( irudia handitu )

 

Ostegun honetan, martxoak 22, Fernando Remacha Auditorioan Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako III Interprete Gazteen Zikloko bederatzigarren eta azken kontzertua izango da. Emanaldia 19:30etan hasiko da eta Juan Urdiales biola joleak, Itsaso Mungia eskusoinu joleak, Sara Pérez flautistak eta Ion Osés tronpeta joleak parte hartuko dute. Sarrera dohakoa izango da aretoa bete artean.


Laukoteak musika barrokoa eta garaikidea uztartuko dituen kontzertua eskainiko du, gainera herrialde ezberdinetako sortzaileen obrak interpretatuko dituzte. Emanaldian Johann Baptist Georg Neruda sortzaile txekiarrak tronpetarako sortutako kontzertua, Yuji Takahashi japoniarraren ‘Like a water buffalo’ obra, Anatoly Kusyakvor errusiarrark eskusoinurako sortutako laugarren sonataren zati bat, Sofia Gubaidulina errusiarrak piano eta flautarako sortutako ‘Allegro rustico’ eta ‘Sounds of the Forest, Claude Debussy frantziarrak piano eta flautarako egindako Bilitis obraren zati bat eta Béla Bartok hungariarrarek biolarako sortutako piezaren zati bat entzuteko parada izango da.


Kontzertu ziklo honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako laugarren mailako arlo klasikoko ikasleek parte hartzen dute. Eskusoinu, bonbardino, kantu, klarinete, fagot, flauta, gitarra, oboe, organu, perkusio, piano, saxofoi, tronpeta, tuba, biolin, biola eta biolontxeloko ikasleek urte amaieran eskainiko duten kontzertuaren aurrerapen bat eskaintzen dute. Kontzertu ziklo honetan guztira Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 34 ikaslek parte hartuko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa