Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bi instituzioek berritu dute elkarlanerako hitzarmena, gazteen artean asoziazionismoa sustatu eta indartzeko, beste helburu batzuen artean
Miguel Garrido, Rubén Goñi eta Adela González, hitzarmena sinatu ondoren.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 107.000 eurorekin babestuko du (iaz baino %7 gehiago) Nafarroako Gazteriaren Kontseilua (CJN-NGK). CJN-NGK-k, zehazki, bere jardueren garapena ordaintzera eta horietan parte hartuko duten gazteen garraioa finantzatzera zuzenduko du diru-laguntza, beste gastu batzuen artean (administrazio-funtzionamendua, mantentze-lanak eta langile-gastuak, esaterako).
NKGIko zuzendari gerentea den Rubén Goñik eta Gazteriaren Kontseiluko presidentea den Miguel Garridok gaur goizean berritu dute elkarlanerako hitzarmena, zeinaren bitartez bi instituzioek hartzen duten gazteen artean asoziazionismoa sustatu eta bultzatzeko konpromisoa, eta haien partaidetza demokratikoa eta erantzukizun hiritarra indartzeko konpromisoa.
CJN-NGK zuzenbide publikoko erakundea da, izaera desberdinetako 61 gazte-erakundek osatua: aisialdia eta denbora librea, politika, kultura, sindikatuak... Erakundeen, gazteen eta Nafarroako Gobernuaren artean zubi gisa aritzeaz gain, Nafarroako gaztedia osoaren eta gazte-erakundeen ordezkari izatea da bere funtzioetako bat, eta baita gazteentzako erreferentzia-espazio izatea, eragiten dieten gai guztien inguruan: berdintasuna, enplegua hezkuntza, etxebizitza, etab.
Urte honetarako planteatu diren helburuen artean daude, besteak beste: gazteen kolektibora irisgarritasun handiagoa ezartzea, nonahi bizi direla; berdintasuna eta parekidetasuna bultzatzea eremu guztietan; eta, baita, gazteen partaidetza eta inplikazio zuzena sustatzea erakundearen erabakietan, berau osatzen duten lantalde desberdinen bitartez.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen