(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 10 milioi euro banatuko ditu aurten toki-erakundeetan langabeen kontratazioa sustatzeko asteazkena, 2018.eko martxoak 21


Eskubide Sozialen Departamentuak 6 milioi bideratu ditu enplegu sozial babesturako eta ostiralean Nafar Lansarearen laguntzez bitartez beste 4 milioi eskatzeko epea irekiko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 10 milioi euro bideratuko ditu aurten, toki-erakundeei langabeak kontratatzen laguntzeko. Aurrekontu honek 1.800 lanpostu inguru sustatuko dituela kalkulatu da.

 igeltserotza

Enplegurako laguntzek ia bi mila langileren kontratazioa sustatuko dute.

Nafarroako Gobernuak 10 milioi euro bideratuko ditu aurten, toki-erakundeei langabeak kontratatzen laguntzeko. Aurrekontu honek 1.800 lanpostu inguru sustatuko dituela kalkulatu da.

Gizarte Zerbitzuen titularrak izan eta enplegu sozial babestuko (ESB) ekintzak esleituak dituzten 46 udal eta mankomunitatek 6 milioi jasoko dituzte, guztira. Eta gainerako ia 4 milioiak Nafar Lansareak (SNE/NL) obra eta zerbitzuetarako eskaini eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren laguntzei lotutakoak dira. Eskaerak aurkezteko epea ostegunean hasiko da, hilak 22, eta horri atxiki ahalko zaizkio joan abenduaren 1az geroztik egindako kontratazioak.

Bi ekintzen xehetasunak gaur goizean aurkeztu dizkie Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak foru Exekutiboko gainerako kideei, asteazkenero egin ohi duten saioan.

Lehendakariordeak bi deialdi hauek laguntza-premia garrantzitsuak dituzten kolektiboak lan-munduratzeko duten garrantzia nabarmendu du, eta horren kariaz, azken urteotako aurrekontuak igotzea erabaki dela gaineratu du. Kontratazioetan genero-etena deuseztatzeko egindako aurrerapausoak ere azpimarratu ditu.

Horrela, ESBaren arloan, erakundeei emandako lan-hilabeteen % 90 kontratazioa egiten den unean Errenta Bermatua (EB) jasotzen duten pertsonei zuzendu behar zaie. Gainera, kontratatutako pertsonen % 50 emakume langabeak izateko 2017an sartu zen betebeharrari eutsi zaio, horiexek baitira langabezia-tasarik handiena dutenak. Urtearen buruan, 800-1.000 pertsona inguruko kontratatuko dira.

Bestalde, SNE-NLaren laguntzei dagozkien 3,9 milioietatik 2 EBa jasotzen duten emakumeak kontratatzera bideratuko dira. Halaber, EBa jasotzen duten emakumeen, desgaitasuna duten pertsonen nahiz genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kontratazioa errazteko, deialdiak biztanle-kopuruaren arabera esleitutako kontratu-ratioa gainditzeko aukera emanen die toki-erakundeei, horretarako aurrekonturik izanez gero. Horrekin batera, 100 euro gehitu du hilero pertsona horiek kontratatzeko ekarpena (1.100 EBa, genero-indarkeria eta desgaitasunaren kasuan eta 1.000 euro emakumeen kasuan). Aldiz, gizonei egindako 6 hilabetetik beheitiko kontratuetarako laguntzak murriztu dira.

Iaz, erakundeek, SNE-NLaren laguntzez bitartez, 900 langabe inguru kontratatu zituzten, lautik bat EBaren jasotzailea zen eta % 31 emakumeak.

Beharra eta baliabideak

Enplegu sozial babesturako 6 milioi euroak 46 erakunderi eman zaizkie, iaz baino erakunde bat gehiagori. Laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutakoak dira. Departamentuak esleipen-proposamena helarazi die erakundeei, programak abiaraz ditzatzen.

Aurreko edizioen aldean, aurten irizpideak aldatu dira, baliabideak beharrik handienak dauden lekuetara bideratzeko eta proiektuen kalitatea, kofinantzaketa eta inpaktua bultzatzeko.

Aurrenkontu-sailaren % 50 (3 milioi) udalerrien neurria, langabeen portzentajea, pobrezia larriaren tasa eta 2017an EBa jaso zuten familia-unitateen kopuruaren araberakoa da.

Gainerako % 50 (3 milioi) toki-erakundeek aurkeztutako proiektuei lotutakoa da. 90 puntutik 50 honako hauek baloratzeko erabiltzen dira: erakundearen gaitasuna (iazko proiektuaren gauzatze-maila teknikoa nahiz ekonomikoa); programarekiko konpromisoa kofinantzaketa-portzentajearen bitartez. Lehendabiziko aldiz, aintzat hartu da programan parte hartu duten pertsonen kontratazioarekiko nahiz lan-munduratzearekiko konpromisoa, programa osatu eta ondorengo sei hilabeteetan lan-kontraturen bat lortzeko aukera erraztuz.

Gehienez beste 15 puntu proiektuaren kalitate teknikoa neurtzeko erabiltzen dira (helburuak, jarduerak, aurreikusitako emaitzak edo ebaluazio-tresnak, prestakuntza-proposamena edota EISOLekiko eta gizarteratzeari nahiz lan-munduratzeari lotutako beste eragile batzuekiko koordinazio-proposamena).

Horrekin batera, pisu handiagoa eman zaio (25 puntu, gehienez) Eskubide Sozialen Departamentuak gizarte-kalteberatasunaren profilen arabera lehentasunezkotzat jo dituen egoeretako kontratazioekiko konpromisoari: EBa jasotzen 2 urte baino gehiago daramatzaten pertsonak, Osasun Mentaletik bideratutako edo jarraitutako pertsonak eta emakume langabeak. Horien guztien sabanaketa geografikoari so eginik, arreta eta ekintza berezia behar dute Nafarroako lurraldeen arteko desberdintasunak zuzentzeko.

Diruz lagundutako proiektuek 6 hilabeteko iraupena izanen dute gutxienez, eta kontratatutako pertsonek garai desberdinetan sartu ahalko dira, laneratzea norberak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko egin beharreko ibilbidera egokitzeko. Honela, programa honen bitartez, gizarte-akonpainamendua eskaini eta trebetasun soziolaboralak nahiz gaitasuna profesionalak ikasteko laguntza ematen zaie, interes kolektiboko jarduera batean diharduten bitartean. Urtearen buruan, 800-1.000 pertsona inguruko kontratatuko direla kalkulatu da. 

ESBaren 2017ko balantzea

2017an, enplegu sozial babestuko programari (toki-erakundeak eta gizarte-ekimeneko erakundeak) zuzendutako aurrekontua 6.528.874 eurokoa izan zen, eta horren laguntzaz, 845 pertsona kontratatu ziren. Nabarmendu behar da, bi urtetan, programa honetara bideratutako aurrekontua % 57,12 gehitu dela. Bi urteko epe horretan ere, kontratatutako pertsonen kopurua bikoiztu da (% 49,73), izan ere, 2015ean 551 kontratu egin ziren, eta 789 kontratu 2017an. 2018rako aurrekontua 6,7 milioi eurokoa da.

Enplegu sozial babestuko programaren bitartez kontratatutako 845 pertsona horietatik, 789 toki-erakundeek kontratatu zituzten, eta 56 gizarte-ekimeneko erakundeek. Haietarik, 766 (% 90,65) e Errenta Bermatuaren jasotzaileak ziren, % 52 emakumeak (443) eta % 47,81 gizonak (404).

Toki-erakundeen bitartez kontratatutako pertsonen profilari dagokionez, gehienak lehen mailako ikasketak egindakoak ziren (% 78,1), % 59,44 iraupen luzeko langabezialdian zeuden eta % 90ek Errenta Bermatua jasotzen zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa